Bernedoko udalekua: sexu hezkuntzaz hitz egitearen beharra

  • 253 hitz
00:00 /

Ika-mika izan da Bernedoko Euskal Udalekuari buruz azken aste hauetan. Zenbait hedabidek udalekuen funtzionamenduari buruz argitaratutako informazioek eta horrek sortutako harrabotsak agerian utzi dute sexu hezkuntzaz gehiago hitz egin beharra dagoela.

Bernedoko euskal udalekuetan izandako gertakarien harira, 17 salaketa jaso dituela jakinarazi du Ertzaintzak: kasu gehienetan, dutxen funtzionamenduari buruzkoak izan dira salaketak, baina azken egunotan jakinarazi dute balizko sexu eraso baten inguruko bat ere jaso dutela. 

Udalekuetako begiraleek jakinarazi zuten ikuspegi transfeministacloseFeminismoaren barruko korronte bat, pertsona trans eta ez-bitarrak borroka feministaren partetzat jotzen dituenak, eta ezarritako genero arauak zalantzan jartzen dituenak, gorputz batzuk zapaltzeko oinarri direlakoan. batetik gidatzen dituztela udalekuak, eta jaso dituzten kexa guztiak dutxa mistoen erabilerari buruzkoak izan direla. Halaber, salatu zuten «mezu transfoboakcloseTrans kolektiboarekiko gorrotoz egindakoak.» zabaltzeko baliatu dituztela udalekuetako jardunaren kontrako kritikak.

Iker Tubia kazetariak gidatutako 'Berriketan' podcast saioan Maite Asensio Lozano kazetariak eta BERRIAko feminismo gaien arduradunak eskaini ditu azalpenak, eta, nabarmendu du sexu heziketaz jarduteko beharra. Gogoratu ditu Urtxintxa eskolako zenbait kiderekin BERRIAk berriki egindako elkarrizketaren plazaratutako hainbat gogoeta, besteak beste, sexu hezkuntzari buruz hitz egin eta pedagogia feminista erabiltzeko beharra dagoela, gizartean tabucloseEsplizituki azaldu nahi ez diren hitzak edo gaiak. asko daudelako, eta beldurretik begiratzen diolako askok sexualitateari.

Berez udalekuak badira, hezitzaile feministen iritziz, sexualitatea arau heteropatriarkaletikcloseGizonaren nagusitasuna bermatzen duen sistema soziopolitikoa. at lantzeko gune aproposa, begiraleen eta nerabeen arteko harremana horizontalagoa delako, eta horrek aukera eman dezakeelako kezka eragin dezaketen gai asko beste konfiantza eta patxada batekin lantzeko.

Hala ere, sexu bidezko heziketa nerabezaroan ez, baizik eta goizago hasi beharra ere azpimarratu dute Urtxintxako kideek, alegia, haur txikiekin.

Eraso asko ez ezik, babes handia ere jaso dute Bernedoko udalekuetako hezitzaileek, besteak beste, bertan egondako adin txikikoen 138 gurasok azaldu zioten babesa euren jardunari duela gutxi argitaratutako gutun batean.


Jatorrizko artikuluak