Bi egunean milaka ikustaldi izan ditu Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketak

  • Albistea entzun

Hirurogei emanalditik gora egin ditu Euskal Herrian zehar; horietan azkena, martxoaren 4an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Grabatu zuen saio bakarra izan zen, eta irailaren 17an jarri zuen ikusgai sareetan: 'Nekatutak-Grabatutak'.

Arrakasta handia izan du ikuskizunak Youtuben, berehala. Telleria bera harrituta geratu zen bakarrizketacloseAntzezlari bakar batek jokatzen duen antzerkia.k izandako harrerarekin: «Sinetsi ezinda nago, baina hala da, ze, ziurtatzeko, 2.000 aldiz sartu eta atera naiz». Dagoeneko 7.800 lagunek baino gehiagok ikusi dute [irailaren 19ko datua da].

Zenbaitek sare sozialetan eskerrak eman dizkiote euskarazko umoreari egindako ekarpenagatik: «Nork esan du ezin daitekela euskaraz kalitatezko stand upcloseKomedia genero bat da, non aktorea zuzeneko audientzia bati zuzentzen den. -a egin». Euskarazko komedia «gehiago» eskatu duenik ere bada. «Horrelakoak behar ditu euskarak, kalitatezko entretenimendua. Eskerrik, Antton», dio beste batek. Nahita idatzitakoa da eskerrik hori; bakarrizketan bertan aitortzen du umoregileak gehien gorroto duen jendea «eskerrik» esaten dutenak direla.

Euskarazko stand up komediari «balio bat» emateko modua izan zen Nekatutak grabatzea, Telleriaren ahotan: «Atzetik datozenek izan ditzaten erreferentziak eta ikus dezaten gauza txukunak ere egiten direla euskaraz komediaren arloan». Hala adierazi zion Gipuzkoako Hitza-ri emandako elkarrizketan, martxoaren 4ko emanaldiaren atarian.

Jatorrizko artikuluak