Biktimak eta biktimarioak

Onintza Enbeita |
  • 233 hitz

Bullying kasu baten harira, hausnarketa interesgarria egin du iritzi artikulu honetan Onintza Enbeitak. Berben poza atalean, biktimak dauden lekuan biktimarioak ere badaudela dio.

Irratian entzun dut Hernaniko mutil gazte bat bullying-aclosePertsona baten kontrako jazarpena. Indarkeria, hertsadura, iseka eta mehatxua erabiltzea abusuak egiteko, pertsona bat menderatzeko edo beldurtzeko jasan zuela kontatzen. Bere gelakideez esan dituenek ilea laztu didate, baina gurasoez esan dituenek gehiago. Bere gurasoek gertatzen zena ikusten zuten moduan, besteenek ere ikusten zutela azaldu du. Whatsappeko taldea gurasoek kontrolatzen zuten umeak zirenean, baina inork ez zuen ezer egin. Beti gertatzen da gauza bera: biktimaren ingurua da alarma pizten duena eta neurriak hartu behar dituena.

«Sorgin ehizaz pentsatzen dugunean ere denok pentsatzen dugu erre zituzten sorginen ondorengoak garela, baina norbaitek izan behar du edo dugu sua eman zutenen ondorengoak ere». 

Pentsatzen dut bullying-az hitz egiten dugunean beti kokatzen garela biktimaren aldean. Hau da, guztiok pentsatzen dugu ea zer egingo genukeen gure umeak halakorik jasango balu, baina gutxitan gelditzen gara pentsatzen gure umea izan daitekeela halakoak egiten dituena. Halakoetan pentsatzea gogorragoa da, badakit, baina biktimak dauden lekuan biktimarioakcloseMina edo jazarpena eragiten duen pertsona.  ere badaude. Sorgin ehizaz pentsatzen dugunean ere denok pentsatzen dugu erre zituzten sorginen ondorengoak garela, baina norbaitek izan behar du edo dugu sua eman zutenen ondorengoak ere. Denak erreproduzitucloseUgaldu, ondorengoak izan. ziren. Geure buruari egiteko galdera aldatu egin behar genuke: zer egingo dugu gure edo inguruko ume bat besteei jazartzen bazaie? Zertarako prest gaude guraso moduan edo gizarte moduan? Zeren beti ezingo ditugu biktimak bidali beste leku batera. Batzuetan, jazartzaileek eman beharko dute pausoa atzera.

Jatorrizko artikuluak

  • Biktimak Onintza Enbeita | BerriaIkasgela |