Carlos Garaikoetxea hil da, frankismo ondoko Jaurlaritzako lehen lehendakaria

  • 612 hitz

Carlos Garaikoetxea 87 urte zituela hil da, bihotzekoak jota. EAJko kide izan zen, baina, alderdiarekin desadostasunak izan eta dimisioa eman ostean, beste talde politiko bat sortu zuen: Eusko Alkartasuna.

Carlos Garaikoetxea Urriza demokraziaren closepolitikan, herritarrek beren izenean gobernatuko duten agintariak hauteskundeen bidez aukeratzean datzan sistemazurtoinak closezutabe, oinarriezarri zituen arkitektoa izan zen. Eusko Jaurlaritzako lehendakariclosepresidente izan zen 1980tik 1985era bitartean, hau da, frankismoaren osteko lehena. Bihotzekoak jota hil da, 87 urterekin. Iruñeko Arrotxapea auzoan jaio zen, 1938ko ekainaren 2an. Handik gertu piztu zitzaion kontzientzia euskaltzalea, Soraurenen. «Ikusten nuen abereei euskaraz hitz egiten zitzaiela [...]. Eta, nire haur ikuspegitik, pentsatzen nuen nire baitan: horixe, nola abereak ez diren eskolara joaten, ez diete ostu closelapurtuhizkuntza». Halaxe azaldu zion Elixabete Garmendia Lasa kazetariari Lider bat lehendakari liburu biografikoan

Iruñetik Orendaingo seminariora joan zen, eta gero Deustura; Ekonomia Zientziak eta Zuzenbidea ikasi zituen Bilbon. Garaikoetxea enpresa arloan hasi zen beharrean; Sigman hasi zuen bidea, baina 1962rako Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea zen. Hamar urte egin zituen karguan. 1974an, enpresa utzi eta abokatu hasi zen lanean, berak zabaldutako bulego batean.

1975ean eman zuen politikarako jauzia. Urte hartan afiliatu zen EAJn, eta, bi urte geroago, Euzkadi Buru BatzarrekocloseEusko Alderdi Jeltzaleko egitura politiko gorena lehendakari izendatu zuten. 1980ra arte izan zen jeltzaleencloseEAJ alderdiko kideak eta militanteak buruzagitzan. Aldaketa politikoko urteak ziren, eta 1979an Nafarroako parlamentari aukeratu zuten. Jaurlaritzaren buruzagitzan zegoela egokitu zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoaren egitura instituzionalaren zutoinak jartzea, baina, aurrez, pieza ezinbestekoa izan zen egitura horren diseinuan; 1979ko ekainetik Euskal Kontseilu Nagusiko buru izendatu zuten, eta, kargu horretatik, estatutuari buruzko negoziazioetan aritu zen Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidentearekin.

Estatutuaren 40. urteurrenaren harira BERRIAk eginiko elkarrizketan, Garaikoetxeak gogora ekarri zuen garai hura: «Gure herria egoera oso larrian zegoen, arlo guztietan. Orain ez dugu halakorik gogoan, baina egoera hura bideratzeko derrigorrean aukeratu behar izan genuen irteera pragmatikoa».

Lehen hauteskundeak

1980ko martxoaren 9an egin zituzten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta EAJk, Garaikoetxea buru zuela, 349.000 boto eta 25 legebiltzarkide lortu zituen —60 kide ziren orduan—; lehen indarra izan zen, eta Jaurlaritzako aurreneko lehendakari izendatu zuten. 1985era arte egon zen karguan, eta urte horietan sortu ziren EITB, Osakidetza eta Ertzaintza, besteak beste. Kontzertu Ekonomikoa ere orduan berreskuratu zen. Baina garai zailak ere egokitu zitzaizkion... «40 urteko diktadura baten ondoren gure herria altxatzen saiatzen hasi ginen. Oso garai gogorrak eta zailak izan ziren», azaldu zion Garaikoetxeak BERRIAri 2020ko apirilean. Besteak beste, ETAren eta talde parapolizialen indarkeria ekintzak oso maiz izaten ziren. 

1984ko otsailean, EAJk, Garaikoetxea buru zuela, hobetu egin zituen 1980ko emaitzak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan: 451.178 boto eta 32 legebiltzarkide eskuratu zituen —legealdi horretatik aurrera, 75 legebiltzarkide ziren guztira—. Lehendakariak gutxi iraun zuen, ordea; kargua hartu eta bederatzi hilabetera eman zuen dimisioa, Xabier Arzalluz EAJren EBBko orduko lehendakariarekin zituen desadostasunen ondorioz. Desadostasun horren une gorenetako batean, EBBk Napar Buru Batzarreko kide guztiak kanporatu zituen, 1984ko maiatzean, EBBk Coalicion Popular koalizioarekinclosealderdi ezberdinez osatutako egitura politikoa eginiko akordio bat ez betetzeagatik.

1984ko abenduan, EAJk Batzar Nagusia egin zuen Arteagan (Bizkaia), tentsio betean. Bertan, Garaikoetxeak uko egin zion alderdiko zuzendaritzaren baldintzak onartzeari, eta Jaurlaritzako lehendakari kargua utzi zuen. Garaikoetxeak irailean sortu zuen Eusko Alkartasuna, EAJrekiko haustura gauzatuta.

Banaketaren ondorioak

Urtebete geroago, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, EAk 181.175 boto eta hamahiru legebiltzarkide lortu zituen, Garaikoetxea lehendakarigai aurkeztuta. Bereizketak min eman zion EAJri: 271.208 boto eta hamazazpi ordezkari bilduta, 1986ko hauteskundeak izan dira EAJk eserleku kopuruan lehen indarra izatea lortu ez duen aldi bakarra. Jaurlaritzako lehendakaritza utzi ondoren ere jarraitu zuen instituzioetan Garaikoetxeak: 1986tik 1998ra legebiltzarkide, 1987tik 1991ra Europako Parlamentuko diputatu. 1999an utzi zuen politika instituzionala, eta baita EAren presidentetza ere.

50 urteko ibilbide luzearen ondorioz, oso zabala izan da Garaikoetxearen inguruan bildutako adostasuna, abertzaletasunaren closeeuskal naziotasuna defendatzen duenabi ildo historiko nagusietan ez ezik, abertzaletasunetik kanpoko esparru politikoan ere bai. Horren erakusgarri dira haren heriotzaren harira izandako erreakzioak eta azken urteotan egin dizkioten omenaldi eta aitortza ekitaldi ugariak: horietatik garrantzitsuena Eusko Jaurlaritzak iazko ekainean egindakoa izan zen: ordu hartan, 45 urte bete ziren frankismoaren osteko Jaurlaritzak lehenengo bilera egin zuenetik, Garaikoetxea buru zela. 

Jatorrizko artikuluak