Desinformazioaren ozeanoan, adimen artifiziala arrantzale
Adimen artifizialak kazetaritzan eta oro har informazioaren munduan ekar dezakeen egoera aztertu dute Bilbon mahai inguru batean, BERRIAk antolatuta. Dagoeneko desinformazio asko dagoen egoera bat areago nahas dezake adimen artifizialak. Haren arriskuez ez ezik, eman dakiokeen erabilera ere hartu dute aintzat.
Adimen artifizialak kazetarien lana ordezkatuko ote duen, edo aurki albisteak makina batek idatziko ote dituen. Erredakzioetan aspaldi entzuten dira halako iruzkinak, erdi txantxetan, erdi beldurrez. Adimen artifizialaren inguruan jarrera bat hartzea oso zaila den seinale.
Gaiaz hausnartzeko tarte bat hartu du BERRIAk Bilbon, Adimen artifizialaren eragina kazetaritzan jardunaldia antolatuta. Jon Olano Urain BERRIAko kazetariak gidatuta, adimen artifizialaren mehatxuei eta aukerei buruz mintzatu dira Julen Orbegozo EHUko irakasle eta Gureiker ikerketa taldeko kidea, Eider Goenaga BERRIAko zuzendariordea eta Maialen Berasategi Komunikazioan doktore eta Deustuko Unibertsitateko ikerlaria, mahai inguru batean. Izan ere, iraultza teknologiko orok eragiten dituen zalantzak izugarri ugaritu dira adimen artifizialaren garapen azkarraren ondorioz, eta hedabideak erdian harrapatu ditu horrek guztiak. Martxan dira gogoetak, dekalogoakcloseJarduera bat arautzeko neurri sorta. eta eztabaida etikoak; BERRIAk ere arautu egin du bere jardunean nola erabil daitezkeen adimen artifizialaren tresnak. «Badakigu non dauden gure marra gorriak, eta, hortik aurrera, esperimentatzen ari gara», gogoratu du Goenagak.
Teknologiaren erroracloseOinarrira. joan beharra nabarmendu du Berasategik, azenarioaren eta makilaren metaforancloseZigorra eta saria nahasten dituen estrategia, norbaitek zerbait egin dezan lortzeko. sakonduta: «Azenarioaren partea da adimen artifizial deitu diegun sistema horien pakete osoa: izen nahasgarri bat eman zaio, adimena, eta halabeharrezkotasunean eta urgentzian oinarritutako narratiba batekin merkaturatu da, guztiz mistifikatutacloseJainkotu, neurriz kanpo goratu., eta baliabide ekonomiko pila bat eta arreta handia jarrita». Baina makila du lotuta: «Planteamendu estraktibistacloseNatur baliabideak eskala handian erauzi eta erabiltzea bultzatzen duen eredu ekonomikoa. eta kolonialistacloseHerrialde batek beste bat menperatzen duenean, haren natur baliabideak eta eskulana ustiatuz. batekin batera iritsi zaigu: gureak ez diren baliabideak ustiatzen ditugu guk erabiltzeko».
Eta beste analogiacloseOinarrian metafora edo simil bat duen hizkuntz baliabidea. bat aipatu du: «Kolonialismoak edo esklabotzak aukera eman dezakete garatzeko eta efizienteagoak izateko, eta izan gaitezke esklabo jabe onak. Debate hori izan dezakegu? Hitz egin dezakegu etikari buruz, definizioz eta izatez onargarriak ez diren ezaugarri batzuk dituen tresna baten inguruan? Etikak aurrez etorri behar luke».
Desinformazioaren arriskua
Eztabaida horrek, gainera, lotura du adimen artifizialaren arriskurik handienetako batekin: desinformazioa. Hor bai, ezkor eta kezkatuta agertu da Orbegozo: «Mundu hau kaotiko bihurtu nahi dutenek produktu berriak asmatu dituzte desinformazioa zabaltzeko. Sare sozialetan ikus daitezke adimen artifizialarekin egindako bideo sinesgarriak; mundu fakecloseIngelesezko hitza: faltsu esan nahi du. birtual bat egiteko saiakera bat da, zeinetan jendeak ez baitu jakingo produktu bat erreala den. Desinformazioa borrokatzeko saiakera egiazkorik ez dut ikusi, eta, aldi berean, desinformazioa egiteko teknologia asko dago».
Testu sortzaileekcloseAdimen artifizialaren baliabideak, testuak sortzeko gaitasuna dutenak. eta halako tresnek arrisku hori areagotzen dutela berretsi du Berasategik: «Eduki sortzaileak dira, baina ez dute zentzuaren arloan lan egiten, baizik eta formaren arloan; beraz, oso ekarpen azalekoa egiten dute: ez dira gauza arrazoitzeko, baloratzeko, sintetizatzeko... Ez dute laguntzen filtro lana egiten, agenda bat ezartzen, informazioa lehenesten... Edukia sortu besterik ez dute egiten, eta aurrez bagenuen problema bat gehiegizko informazioarekin».
Desinformazioaren inguruko kezka, hala ere, ez da oraingoa, Goenagak gogora ekarri duenez: «Desinformazioa ez du adimen artifizialak bakarrik sortu, baina egia da orain ez daukagula tresnarik horri aurre egiteko. Inoiz baino beharrezkoagoa da informazioari balioa ematea, informazio egiazkoari, kontrastatuaricloseIturri batekin baino gehiagorekin egiaztatutakoa., fidagarriari». Ildo horretan, BERRIAren jarduna defendatu du: «Gure txikian, gure lana egiten jarraitu behar dugu, alegia, kazetaritza egin, beti egin dugun bezala: kalera atera, han ikusitakoa jaso, atzean dauden giltzarriakcloseOinarri, gako. esplikatu... Gizakiak egin dezakeen baina makinak egin ezin duen hori egin».
Bide horretan, baina, «tentsioa» falta dela uste du Orbegozok, hedabideek euren lana defendatzea: «Hemen badago ozeano kakaztu bat, desinformazioa, irainak, polarizazioa... eta irakurleari esan behar zaio hedabideak beste zerbait direla, kazetaritza egiten baitute, eta hori ondasun publiko bat da. Horri prestigioa eman behar zaio, baina uste dut komunikabideek bigarren mailan utzi dutela lan hori, presentzia bermatu nahi izan dutelako sare sozialetan, trafikoa bideratzeko eta abar».
Uzkur mintzatu da Berasategi, era berean, euskararen eta adimen artifizialaren arteko harremanaz: «Ez dakit euskara horretara jolasten jarri nahi dugun. Ez naiz ausartzen esatera ezetz edo baietz, baina galdetuko nuke nola». «Kontua da hor gaudela jada», erantzun dio Goenagak; «Are, segur aski adimen artifiziala euskaraz gu baino zuzenago hitz egitera iritsiko da. Zuzenago, ez aberatsago; gizakiok ematen diogun txinparta ez du edukiko». Eta zalantza horien guztien artean, oinarrizkoenean jarri du indarra: «Kazetaritzak asko dauka giza harremanetatik: elkarrizketak pertsonen artean egiten dira. Hori ezin da ordezkatu».
Jatorrizko artikuluak
-
Adimen artifiziala: «azenario bat makila bati lotua»
Maite Asensio Lozano |
|