Emakume torturatuak: mina arintzeko bide aldapatsua
Nola arindu «osatu ezinezko mina»? Emaginek antolatutako jardunaldi batean, zer bide egiten ari diren azaldu dute torturak jasan dituzten zenbait emakumek. Erreparazioaz mintzatu dira, hura lortzea oso zaila dela aitortu arren.
«Tortura ezin da erreparatu. Beti izango dugu zauri hori barnean: betiko eramango dugu. Mina baretzeko tresnak bilatu behar ditugu, horrekin bizitzeko». Isiltasuna ozendu da, eta aretoan dauden dozenaka gorputzetan arnasa eten da une batez. Tortura feminismotik erreparatu izeneko jardunaldietan, torturaren ondoren oneratzea ezinezkotzat jo du ahotsetako batek. Korapiloa airean dela, beste eztarri batek berretsi du segituan sentipen hori: «Ni desberdina naiz orain: ez naiz emakume bera». Baina akaso guztiz berregin gabe ere aurrera egin daitekeela iradoki du beste batek: «Torturatu gintuzten, torturatu ninduten, erori ginen, erori nintzen, altxatu gara, eta borrokan ari gara oraindik».
Emaginek antolatuta egin dute jardunaldia. Olatz Dañobeitiak berriki aurkeztutako Sorginak, putak, terroristak liburua abiapuntutzat hartuta, tortura politikoa indarkeria matxista gisa ulertzea, eta, hala, osatze prozesu feminista bat abiatzea izan du helburu topaketak. Tortura jasandako bost emakumek parte hartu dute mahai inguruan: Aniaiz Ariznabarreta, Ainara Gorostiaga, Kristina Gete, Nekane Txapartegi eta Aiora Epelde.
Norbere bizipenez mintzatu dira, bakoitzari zerk lagundu dion, zerk handitu dion zauria. Hutsuneak aipatu dituzte, eta babesak; askok torturaren aurkako taldeak izan dituzte abarocloseBabes, laguntza., jasandakoa konpartitzeko gune. Ainara Gorostiaga kartzelatik atera eta hamasei urtera joan zen taldera: «Banekien kasu asko zeudela, baina gauza bakarra nekien: zer tortura metodo aplikatu ziguten; ez nekien besteek zer sentitzen zuten, ordea. Balio izan zidan sentitzeko ez nengoela bakarrik».
Izan ere, «Ainara ezezagun bat» ezagutu zuen torturaren ondoren: «Nire bizitzako unerik basatiena eta bortitzena izan zen: bederatzi egun inkomunikatuta eman ostean, ez zara pertsona bera». Beste Ainara hori ulertu beharraz jardun da: «Hasieran espetxean, leku arrotz batean. Etengabe negarrez ari zara, ez dakizu zergatik; zeurekoia bihurtzen zara, zuhurra, eta harresi bat sortzen duzu inguruan». Espetxetik kanpo ere ageri dira torturaren arrastoak: «Iluntasunak urduri jartzen nau, oihuak ezin ditut jasan, kontzentratzeko gaitasunik ez dut... Ikasketa prozesu bat da: onartu eta ulertu behar duzu gertatzen ari zaizun hori normala dela, eta baimena eman behar diozu zure gorputzari hori bizitzeko».
«Beldurren preso geratzen zaren heinean, askatasuna fisikoa besterik ez da; askatasun emozionala ez dago berreskuratzerik», gaineratu du Kristina Getek, bide horretan. Torturaren itzala orain arte luzatu baita haren egunerokoan ere: «Egun haietako hainbat objektuk, oroimenek, sentsaziok barrenak mugitzen dizkidate orain ere, beldurra sentiarazten didate: begietarako estalki bat, iluntasuna, marmolezko eskailerak, hotza, ate hotsa, gomazko alfonbra beltza...».
Halako elementu fisikoen eragina erraz antzera ulertu zuen Aniaiz Ariznabarretak, baina zailagoa suertatu zitzaion elementu abstraktuagoei heltzea: nortasun eta konfiantza galera, erabakiak hartzeko zailtasunak.... Izan ere, erreferentziarik ez zuen tortura osteko abagunean: «Torturaren aurreko aldian, banuen torturaren arriskuaren berri. Baina ez zitzaidan berdin gertatzen torturaren osteko aldiarekin: hutsune bat zegoen. Zer gertatzen zaio Itziarren semeari komisariatik ateratzean? Ez dago kantarik. Isiltasuna izan da nagusi».
Osatze prozesu horretan, bada agindu berri bat, erresilientziarenacloseEzbehar, trauma edo estres egoera bati aurre egiteko eta halakoetatik ikasteko eta indartuta ateratzeko ahalmen psikologikoa.: «‘Min egin ziguten, baina indartuta atera gara’. Agindu horren presioa sentitu dut». Nekane Txapartegik erantsi du gudariaren iruditeriak ez duela lagundu: «Gogorra izatea, aurrera jarraitzea... Baina hautsi gaituztela eta altxatu garela aitortzea ez da ahultasuna, baizik eta ekite feminista bat, jarrera iraultzaile bat». Torturaren erreplikezcloseKopia, errepikapena. ere jardun da Gete, batez ere amatasunarekin lotuta: «Haurdunaldiko probak egitera ere furgoian eramaten ninduten, eskuburdinekin, eta ospitalean guardia zibilez inguratuta egoten nintzen, jende guztia begira nuela. Zortzi hilabeteko haurdun nengoela, PicassenteraclosePicassenteko espetxea, Valentzian, Herrialde Katalanetan. eraman ninduten, anbulantzian, baina berriro eskuburdinekin; erditze gelan ere lotuta eduki ninduten dilatatucloseUteroa zabaltzea, erditu ahal izateko. bitartean».
Txapartegik aitortu du kostatu dela ikusaraztea emakumeen aurkako erasoak ez direla albo kalteak izan, baizik eta «eraso helburu zuzenak». «Indarkerien hierarkia bat egon da: gizonek erabaki dute zein ziren diskurtsoak eta lehentasunak». Torturez hitz egitean ere marko feministaren hutsunea antzeman zuen: «Nik beharra sumatzen nuen salatzeko eta ulertzeko eraso egindako gorputz hura zergatik eta nork torturatu zuen basaki; eskatzen zitzaidana, ordea, bestelakoa zen: tortura metodoen kontakizun zehatza egitea eta biktima gisa geratzea».
Kartzelatik atera eta berehala eman zuen prentsaurrekoa, «inongo aholkularitza juridiko edo psikologiko feministarik gabe». «Gorputza publiko egitearen» ondorioak ezin ditu ahaztu: zalantzan jartzea, sexualizazioacloseNorbait sexualki kosifikatu edo objektu sexualtzat hartzeko prozesu eta ekintza., ingurukoen esposizioa, intimitatea galtzea. «Komunikabideek, noski, ez zuten torturaren erabilerari buruz idatzi: sentsazionalismozcloseKazetaritzako manipulazio ariketa bat, gertaera baten fokua desitxuratzean edo gertaeraren bat esajeratzean oinarritzen dena, iritzi publikoaren interesa bereganatzeko. bete zituzten lerroak; horrek errudun sentiarazi ninduen; nire familiak komunikabideen bidez jakin zuen tortura moten berri esplizituki».
Aiora Epelde, berriz, militantziaren eta ezker abertzalearen barruko hausnarketen bidez ohartu zen berak ere torturak jasan zituela: «Nik bizi izandakoak suabeagoak izanda ere, argi izan nuen torturatua izan nintzela, eta torturaren izaera sistemikoaren aurka altxatzea merezi zuela; arreta, torturometroan baino gehiago, torturak zekarren eskubide galera sistemikoan jarri behar zela». Aitortza instituzionalaren bideari ekin zion, beldurrez eta zalantzaz, baina «entzuna eta jasoa» sentitu zela esan du. «Badakit, aitortza gorabehera, prozesu honek ez duela guztiz bermatuko torturarik berriro ez gertatzea, baina torturaren izaera eta testuinguru politikoa azaleratzeak badu bere balio politikoa». Eta aitortza hori erreparazio bide bat izan da harentzat.
Jatorrizko artikuluak
-
Osatu ezinezko mina nola baretu
Maite Asensio Lozano |
|