Euskal emakume zinemagileak tesi batean
Olatz Ovejero zinema zuzendari eta ikerlariak euskal emakume zinemagileen inguruko tesi bat osatu du, eta izan duten ikusezintasuna agerian utzi. Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gai horri heldu diote betaurreko moreak dituen podcastean: 'Berria FM'.
Abenduan amaitu zuen bere tesia Olatz Ovejero Alfonsok. Berria FM podcasten eman ditu gakoakcloseazalpena, giltza, auzitan jarri kanonakclosearaututa dauden ereduak, eta oroitarazi aulki hutsak. Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariekin aritu da zinema zuzendari eta ikerlari nafarra, betaurreko moreak jantzita eta euskal emakume zinemagileek izan duten ikusezintasuna hizpide hartuta.
Euskal emakume zinemagileen ikusezintasunaren genealogiak: Yannick Bellonetik eta Kimuak programaren lehenbiziko belaunaldira (1947-1998): horixe da ikerlariak aurkeztu berri duen tesiaren izenburua. Olatz Ovejerok dio ikusezintasuna asko interesatzen zitzaiola: «Unibertsitatean ikasten ari nintzela, ohartu nintzen euskal emakume zinemagile bakar baten izena ere ez nuela entzun. Modu militantean ikertzen hasi nintzen, nire kabuz. Artxiboetan ez daude; beraz, artxibategi alternatiboetan arakatu nuen: filmategietan, liburutegietan...».
«Unibertsitatean ikasten ari nintzela, ohartu nintzen euskal emakume zinemagile bakar baten izena ere ez nuela entzun».
Zinema zuzendariak aitortu du zaila bezain polita izan zela bidea: «KatalogaziocloseBaliabideak sailkatu eta ordenatzeko prozesu teknikoa. bat egin nuen. Izen batek beste batera eraman ninduen, domino efektu batean bezala. Yolanda Mazkiaran ezagutu nuen, eta hark beste emakume zinemagileez hitz egin zidan. Artxiboetan ez zeuden, baina beren artean sare bat zuten, eta horrela topatu nituen. Gero elkarrizketak egin nituen».
Orotara 30 euskal emakume zinemagile identifikatu zituen. Aurrenekoa, Yannick Bellon. «Harena da topatu dugun lehenengo filma, eta inork ez du ezagutzen». Ovejerok argi du gehiago egongo direla: «Zerrenda bat egiten duzunean, beste izen batzuk ezinbestean kanpoan geratzen dira. Tesi hau hasiera bat baino ez da, gerturatze bat, eta espero dut aurrerantzean beste ikerlariren batek jarraitzea. Nik aitzindariak ikertu ditut».
Bigarren Mundu Gerra amaitu zen garaian jarri zuen abiapuntua ikerlariak, lehen film hori argitara atera zenean, hain zuzen ere: «Tesiak Internet hasi arteko garaia aztertzen du, horrek aldaketa bat ekarri zuelako ikusezintasunari dagokionez. Lehenengo euskal emakume zinemagileetara mugatu genuen tesia».
Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Emakume zinemagile mordoa ugari, askodago eta izan da Euskal Herrian. Ovejero, hala ere, erreferente faltaz mintzatu da, eta horrek izan dituen ondorioez: «Tesiaren ondorio politena eta, era berean, gogorrena izan da ikustea ez bakarrik ikusezinak izan diren emakume zinemagileak egon direla, baizik eta asko eta asko ez direla iritsi zinemagile izatera ere, ez zituztelako bitarteko materialak eta sinbolikoak izan sortzeko». Aulki huts falta direnak sinbolikoki irudikatzeko erabiltzen den kontzeptuabatekin irudikatu dituzte emakume horiek.
Jatorrizko artikuluak
-
Ikusezinak fokuratzea
Uxue Rey eta Ane Eslaba |
|