Mirentxu Loiarte lehen euskal emakume zinemagilea hil da

Loiarte aitzindaria izan zen euskal zinemagintzaren esparruan. Bi film zuzendu zituen, eta bizi izan zen garaiaren erretratua egin zuen horietan. Erbestera joan zen gero, baina sekula ez zuen eten zinemarekin zuen harremana.
Mirentxu Loiarte (Iruñea, 1938-2025), euskaraz film bat egin zuen lehenengo emakume zinemagilea, joan den irailaren 3an hil zen, jaioterrian bertan, Iruñean. Lorratzclosearrastoa, aztarna handia utzi zuen, euskal zinemagintzaren esparruan aitzindariaclosebide urratzaile izan baitzen. Loiartek bi film zuzendu zituen: Irrintzi (1978) eta Euskal emakumeak (1981). Bi film horietan bizi izan zen garaiaren erretratua egin zuen, urte haietako gertakari historiko eta politikoen inguruan hausnarketa eginez.
Irrintzi-n Euskal Herrian garai hartan pairatzenclosesufritzen, jasatenzen errepresioa salatu zuen. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen film labur hura, eta, proiekzioaren ostean, polizia zinemagilea atxilotzen saiatu zen. Zinemaldiko zuzendariak galarazi zuen, «eskandalua» saihestu beharra zegoela argudiatuz.
Euskal Emakumeak dokumentala izan zuen bere bigarren lana. Bertan emakumeak nola sentitzen ziren eta mundua nola antzematencloseikustenzuten deskribatu zuen. Emakumeek betetzen zuten espazio soziopolitikoari heldu zion ere; besteak beste, azoketan, haurrentzako parkeetan eta arrain fabriketan aritu zen filmatzen.
Loiartek Parisko CICF Zinema Independentearen Frantziako Kontserbatorioan ikasi zuen. Ez zen euskalduna, baina euskaraz filmatu zuen beti. Arrazoi politikoak tarteko, erbesteracloseatzerrira, deserrira jo behar izan zuen, beste hainbat euskal herritarrek bezala. Francisco Francoren diktadura erregimenetik ihes egin zuen. Frantziara joan zen lehenengo, eta Venezuelara gero. Bere familiako pertsona batzuek mehatxuak jaso zituzten. Orduz geroztik ez zen publikoki agertu, eta ez zuen beste filmik sortu, baina harreman estua mantendu zuen zinemaren munduarekin: pelikulak ikusten zituen, gidoiak idazten zituen, poesia idazten zuen...
Iratxe Fresneda zinemagileak, haren inguruko dokumental bat egin zuen: Irrintziaren oihartzunak. Loiarteren lana ezagutaraztea eta hark esandakoak plazaratzea izan zuen xede: «Mirentxurentzat politikan eta kulturan eragiteko tresna zen zinema, eta modu horretan baliatu zuen zinemagile gisa egindako bide labur baina esanguratsuan». Fresnedaren hitzetan «abentura» gisa ulertzen zuen zinema: «Pentsatzen zuen irudien atzean bestelako mundu bat zegoela, bestelako esanguracloseesanahia, zentzua batzuk, eta horiekin jolasten zen ideiak sortzeko, partekatzeko eta bere imajinazioan zegoen mundu hori filmetara eramateko».
Ikuska proiektuko kidea
Ikuska proiektuko partaide ere izan zen Loiarte. Film labur eta ertainen bilduma bat izan zen Ikuska. Antxon Ezeiza zinemagileak ekoitzi zituen, eta zenbait zinemagilek eta artistak sortu zituzten bildumarako obrak. Garai historiko jakin horretan nabarmentzen ziren pertsonaiak, gertaerak eta bizimoduak jaso zituzten film horietan, euskal identitate kolektiboaren gaineko gogoetaclosehausnarketa landuz. Euskal Herriko euskarazko zinemaren historian, beraz, leku propioa du Loiartek. Gaur egun, oztopoak oztopo, emakume zinemagileak ari dira bidea urratzen Euskal Herrian. Fresneda bera da horietako bat, eta zerrenda handituz joango dela espero du: «Espero dut geroz eta gehiago izango garela». Esti Urresola (20.000 especies de abejas) eta Lara Izagirre (Nora) nabarmendu dira, besteak beste. Maider Oleagak (Muga deitzen da pausoa) eta Mireia Gabilondok ere (Erlauntza) zenbait lan zuzendu dituzte. Arantza Santestebanek ere egin ditu zenbait lan dokumentalen esparruan (918 gau).
Jatorrizko artikuluak
-
Mirentxu Loiarte lehen euskal emakume zinemagilea hil da
Garbiñe Ubeda |
|
-
Mirentxu Loiarte: irrintzia ez da itzali
Ane Insausti Barandiaran |
|