Eneko Aierbe: «Milaka izurde hiltzen dira euskal kostaldean»

  • Albistea entzun

Izurdeak ernaltzeko garaia da urte hasiera; aldi horretan, Frantziako Estatuaren menpeko uretan debekatua izanen da Bizkaiko golkoan arrantza egitea. Lapurdiko ontziez gain Bizkaiko lau arrasteontzi ere ukituko ditu neurriak. Urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra izango da indarrean.

Ekologistak Martxan elkarteko itsas gaietarako Espainiako arduradun Eneko Aierbek arrantza gelditzeko neurria defendatu du, baina egokitu daitekeela uste du.

Zentzua du arrantza gelditzeko erabakiak?

Urteak dira bai guk eta bai Frantziako talde ekologistek salatzen dugula milaka izurde hiltzen direla euskal kostaldean; milaka agertzen dira hondartzetan. Neurriak oinarria badu, baina hartu den modua ez dugu ulertzen: arrantza gelditzeko gomendioa ekainean eman zuten zientzialariek. Baldin badakigu garai honetan dela arrisku gehien, eta ekosistemacloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen sistema naturala.
rekiko jasangarria den arrantza bat nahi badugu, ez dugu ulertzen zergatik eman duten hainbeste denbora arrantzaleei azaltzeko eta ikusteko beste zer neurri hartzen ahal ziren, diru laguntzak direla edo dena delakoa.

3.000 eta 11.000 artean hiltzen dira urtero, zientzialarien arabera. Fidagarriak dira datuak?

Fidagarriak dira. ICES Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluak emandako datuak dira, eta gaur egun Atlantikoan dagoen zientzialari talderik indartsuena da hori. Hori da errealitatera gehien hurbiltzen dena, bai gure iritziz, eta baita Europako Batzordearen iritziz ere.

Neurriak ez ditu kontuan hartzen arrantza eredu ezberdinak?

Ez, eta zientzialariek ere ez dituzte kontuan hartu. Kontuan hartu behar da ez dela erraza erratea zeinek duen errua: datuak eskasak dira. Argi dago arrantza eredu guziak ez direla berdinak, eta ez dakigu zehazki zertan oinarritu diren erabaki hau hartzeko, baina hori izan da haien proposamena.

Ikerketa gehiago behar da: ziurtasuna daukagunean arrantza mota batek ez duela besteak bezainbat eragiten, zalantzarik gabe, gu ados egongo ginateke salbuespenak egiteko. Ez dugu kontrakotasunik ikusten. Eta argi dugu denbora gehiago beharko litzatekeela aztertzeko nola eragiten dion arrantza eredu bakoitzari.

«Ziurtasuna daukagunean arrantza mota batek ez duela besteak bezainbat eragiten, zalantzarik gabe, gu ados egongo ginateke salbuespenak egiteko».

Eneko Aierbe (Ekologistak Martxan)

Ez legoke beste modurik arrantza gelditu gabe kaltea apaltzeko?

Badakit Espainiako barkuekin bestelako neurriak ere hartzen direla urtean zehar: arrantzontzi batzuek alarma moduko batzuk eraman behar izaten dituzte izurdeak uxatzekocloseIhes eragiteko.
. Baina esperientziak erakusten digu izurdeek ultrasoinucloseGiza entzumenaren sentitze ahalmenetik gorako hots uhina.
horiek entzuten dituztenean hurbiltzeko joera izan dezaketela. Barrera fisikoak jartzen ere saiatzen dira, izurdeak sareetan ez sartzeko. Ikerketak badaude, hainbat sistema probatzen ari dira, baina gaur-gaurkoz ez dago makila magikorik: oraingoz ez da aurkitu sistema %100 efizienterik inongo izurderik ez harrapatzeko.

Jatorrizko artikuluak