Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu dute

  • Albistea entzun

Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ematen dute negua, sakonera handiko uretan. Azti taldeko ikerlari batek marka elektroniko bat jarri zion hegaluze bati orain bi urte; hala, animaliaren migrazio ibilbidea osoki erregistratu dute estreinako aldiz.

Lehenbiziko aldiz, posible da hegaluze baten migrazio ibilbide osoa marraztea. Orain arte, informazio falta zela eta, nekez zen jakiterik animalia espezie horrek non ematen duen negua. Baina argitu dute erantzuna azkenik: Ozeano Atlantikoaren mendebaldeko zonetan hibernatzen du hegaluzeak, Euskal Herritik «oso urrun», ikerlarien esanetan, eta sakonera handiko uretan murgildurik. Azti ikerketa taldeak egin du aurkikuntza.

«Neguan, hegaluzeak Atlantikoko oso urruneko zonak bisitatzen ditu (mendebaldean), non sakonera handian bizi baita (ehunka metroraino; han, tretzacloseArrantzarako soka amuduna.
bidez arrantzatzen da); Bizkaiko golkora egiten duen bisitan, berriz, gainazaletik gertu barreiatzen da, eta hor beita biziacloseAmuan, arrainak harrapatzeko jartzen den janaria.
, kazacloseKazeako arrantza.
eta arraste pelagikoacloseArrantza modu bat.
erabiliz harrapatzen da», azaldu dute Aztikoek.

Bizkaiko golkoan jarri zioten hegaluzeari gailua, artean 70 zentimetro luze zelarik eta zazpi kilo pisatzen zuelarik.

Miaketa gailu txiki batek eman dio bide aurkikuntzari. Aztik jakinarazi duenez, orain dela bi urte hasitako ikerketari esker eskuratu dute orain arte falta zuten informazioa. Iñigo Onandia itsas ikertzaileak marka elektroniko bat ipini zion hegaluze bati, erraietan, animaliak ondoko hilabeteetan eginen zuen ibilbidea erregistratzeko. Bizkaiko golkoan jarri zion gailua, hegaluzea artean 70 zentimetro luze zelarik eta zazpi kilo pisatzen zuelarik.

Bi urteren ostean aurkitu dute gailua zeraman hegaluzea. AZTI

Lehen urratsa egina zen, beraz, baina konplikatuena falta zen artean: inork aurkitu beharko zuen hegaluze horixe bera handik hilabete batzuetara. Bada, bete zen asmoa: Irlandako hegoaldean hartu zuten arraina, orain dela zenbait hilabete.

Irlandako hegoaldean hartu zuten arraina, orain dela zenbait hilabete.

Frantziako Vincent Galland ontziak harrapatu zuen, eta, arrainak barrenean zuen marka elektronikoa ikusita, Azti Laborategira bidali zuten gailua. Gailu horrek bildutako informazioa aztertzeko aukera izan du ordutik ikerketa taldeak, eta izan dute, azkenik, ondorioak ateratzea. Bi urteko ibilbidea erakusten dute jasotako datu horiek.