Euskal Herriko ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari dira mendebaldean baino
                                            Berrogei urtean 1,2 eta 1,7 artean berotu dira batez besteko tenperaturak. Berotze joera orokorra izan arren, datuak ez dira berdin aldatzen ari toki guztietan, ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari baitira mendebaldean baino. Segur aski, Mediterraneoaren eraginak zerikusia izango du horretan.
Mundu osoan agerikoak dira klima larrialdiaren zantzucloseSeinale, aztarna.
ak. Euskal Herrian 
ere nabarmenak dira probak: luzatuz doa uda sasoia, eta arinduz neguko 
hilabeteak. Tenperaturetan ere azpimarratzekoak dira aldeak, airean zein
 itsasoan. Klima aldaketarako Europako Batasunaren Copernicus zerbitzuak
 1979tik bildutako datuen arabera, Euskal Herriko hiri eta herrietan 1,2
 eta 1,7 gradu artean berotu dira tenperaturak, eta joera bera dago toki
 guztietan, hau da, berotzekoa. Ez toki guztietan berdin, ordea. 
Ekialdean gehiago eta azkarrago berotzen ari dira tenperaturak 
mendebaldean baino.
Bizkaiko hiriburuan, batez besteko tenperatura 1,2 gradu igo da 1979tik 2023ra. Iruñean, berriz, 1,7 gradu.
Horren adibidea da Bilbon eta Iruñean izan den bilakaera. Bizkaiko hiriburuan, batez besteko tenperatura 1,2 gradu igo da 1979tik 2023ra. Iruñean, berriz, 1,7 gradu. Antzeko joerak aipa daitezke BERRIAk aztertu dituen beste hainbat hiri edo herritan. Esate baterako, Durangon (Bizkaia) eta Karrantzan (Bizkaia) ere, Bilbon bezala, dezente gutxiago berotu da batez besteko tenperatura, Tuteran (Nafarroa), Irunberrin (Nafarroa), Maulen edo Izaban (Nafarroa) baino, besteak beste.
Aemet Espainiako meteorologia agentziaren Nafarroako zuzendari Peio Oria jabetuta dago joera orokorra izan arren datuak ez direla berdin aldatzen
 ari toki guztietan. Eta ekialdearen eta mendebaldearen artean badirela 
ñabarduracloseAski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia.
k. Zergatik? Segur aski, Mediterraneoaren eraginak zerikusia 
izango du horretan. «Aldakortasun handiko lurralde batean bizi gara. 
Badugu Bizkaiko golkoaren eragina, Mediterraneoarena, eta, horiez gain, 
Ebroko iparra ere erliebe unitate inportantea da. Horien erdian gaude, 
eta, azkenean, zer esan nahi du horrek? Gure klima hiru elementu horiek 
baldintzatzen dutela».
«Aldakortasun handiko lurralde batean bizi gara. Badugu Bizkaiko golkoaren eragina, Mediterraneoarena, eta, horiez gain, Ebroko iparra ere erliebe unitate inportantea da».
Berotzea: bizkortzen
Europako eta munduko eskalan ere, Mediterraneoan bizkorrago ari dira igotzen tenperaturak beste toki batzuetan baino. «Hori al da Euskal Herrian ikusten ari garena? Ez dakigu erabateko segurtasunez, baina segur aski bai; hori ikusten da datuetan».
Copernicusen datuek berrogei urteko bilakaera aztertzen dute. Eta badirudi munduan nabarmentzen ari den joera bat ere jasotzen dutela, hau da, berotze prozesua bizkortzen ari dela. Oria: «Toki jakin batean klima bat finkatzeko 30 bat urte behar izaten direla kalkulatzen da. Klima aldaketaren eragina oso azkarra da, eta hamarkada batetik bestera ikusten dira aurrekoaren ondorioak. Segur aski, aldaketaren abiadura bizkortzen ari da, eta, batez ere, azken bost-hamar urteetan izan dira inoizko tenperaturarik altuenak».
Prezipitazioak: aldatzen
Tenperaturetan ez ezik, beste fenomeno batzuetan ere nabarmentzen ari
 dira aldaketaren nondik norakoak. Esate baterako, prezipitazioaren 
patroicloseEredua.
etan izan den aldaketa azpimarratu du Oriak. «Intentsitate handiko
 euria egiteko joera handitzen ari da, eta, horrekin batera, luzatzen ari
 da lehorteen iraupena. Guk hamar minutuko, orduko eta eguneroko 
frekuentzian neurtzen dugu euria. Datu horietan, pixkanaka, hasi gara 
gauza batzuk ikusten; esate baterako, intentsitate handiko prezipitazio 
egunak gehiago direla azken urteotan».
«Intentsitate handiko prezipitazio egunak gehiago izan dira azken urteotan».
Ez dira horiek aldaketa 
erakusten duten patroi meteorologiko bakarrak. Esate baterako, 30 
gradutik gorako egunen kopurua emendatzencloseGehitzen.
 ari da, batez ere Erriberan 
eta Ebroren ibarrean. Izotz egunak ere erruzcloseTxit asko.
 gutxitu dira, 
Nafarroako Aemeten datuen arabera, %30 gutxitu dira egun horiek Iruñean 
bertan. Neguko prezipitazioa ere urritzen ari da, bereziki 
Kantaurialdean. Eta udazkeneko euri kopurua ugaritu egin da, bereziki 
ekialdeko eta Pirinioetako ibarretan, Zaraitzun, Erronkarin eta Aezkoan.
 Azken datu horretan ere, Mediterraneotik datorren joera bat ikusten du 
Oriak, Euskal Herriko Pirinio aldera iritsia.
Itsasoa: joerak berresten
Itsasoa eta atmosfera bat 
datozela azpimarratu dute klimatologoek. Euskal Herrian, airearen 
tenperaturaren igoera ez da kasu bakancloseSarri gertatzen ez dena.
 bat, beraz. Itsasoan gauza bera 
gertatzen ari da. Aztik eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2019an egin 
zuten ikerketa batean, ondorioztatu zuten Bizkaiko golkoko tenperatura 
0,24 gradu igotzen ari dela hamarkada bakoitzeko. Beraz, azken mende 
erdian gradu bat inguru berotu da Bizkaiko itsasoko ura. Azken urteotan,
 gainera, agerikoa da, baita mundu mailan ere, joera hori bizkortzen eta
 areagotzen ari dela, eta Bizkaiko golkoa ez dago fenomeno horretatik 
at. Jakina, halako prozesuek, horren denbora tarte laburretan, eragin 
handia dute inguruko faunan eta floran, eta ondorio horiek agerian 
geratzen hasiak dira Euskal Herriko ekosistema askotan.
Bizkaiko golkoko tenperatura 0,24 gradu igotzen ari da hamarkada bakoitzeko. Beraz, azken mende erdian gradu bat inguru berotu da Bizkaiko itsasoko ura.
Jatorrizko artikuluak
- 
                                    Euskal Herriko ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari dira mendebaldean baino
                                    Iñaki Petxarroman | 
 |