Mediterraneoa Kantauri ertzean

  • 224 hitz
  • Albistea entzun

IPCCk Europari buruz egindako azken ikerketan, xehatu dute zer ondorio izango dituen klima aldaketak hurrengo hamarkadetan Euskal Herrian. Mundua hiru gradu berotuko balitz, klima mediterraneoa erruz hedatuko litzateke egungo eremuetatik harago.

Distopia closePertsonen askatasunaren, eskubideen eta ongizatearen aurka eratutako gizarte bat; utopiaren aurkakoa.bat erakusten duen mapa, mende bukaerako Europaren eremu klimatikoen hipotesi bat oinarri hartzen duena. Industria aurreko tenperatura aintzat hartuta Lur planetako tenperatura lau gradu berotuko balitz, ia desagertu egingo litzateke gaur egun Eskandinaviako herrialdeetan nagusi den klima subartikoa. Halaber, hutsaren pare geratuko litzateke egun kontinentearen erdialdean eta ekialdean nagusi den klima kontinentala, eta Iberiar penintsulak desertifikazio larria pairatuko luke. Andaluziatik eta Herrialde Katalanen hegoaldetik hasita, Euskal Herriaren atariraino helduko litzateke desertifikazioa, Ebroren ibarretik iparraldera.

Euskal Herriaren atariraino helduko litzateke desertifikazioa, Ebroren ibarretik iparraldera.

Izan ere, ikerketan Euskal Herrirako ere iragarri dituzte aldaketak: gaur egun eremu handiak hartzen dituen klima batek, ozeaniko epelak, atzera egingo luke nabarmen, eta, haren ordez, erruz hedatuko lirateke klima mediterraneoa eta subtropikala. Mediterraneoari dagokionez, Kantauri mendebaldetik Bizkaiko kostaraino zabalduko litzateke, eta Landetatik Aturri ertzeraino. 

Mundu osoko 270 zientzialarik egindako 34.000 ikerketa ditu oinarri Klima Aldaketarako Gobernuarteko Adituen Taldearen (IPCC) 6. ebaluazio txostenaren bigarren atalak. Europako proiekzioak lau eskualde geografikotan banatu ditu ikerketak, eta Euskal Herria, bere txikian, haietako bitan banatu dute. Bat hegoaldeko Europa izeneko multzoan sartu dute (Hego Euskal Herria) eta bestea, mendebaldeko eta erdialdeko Europakoan (Ipar Euskal Herria). Oro har, kontinente osorako 30-40 simulazio eredu baliatu dituzte ikertzaileek, eta hortik atera dituzte ondorioak. Horietako bat oso garbia da: «Klimak azkarrago berotzen jarraituko du Europa hegoaldean munduko gainerako tokietan baino».



Jatorrizko artikuluak