Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?

  • 423 hitz
  • Albistea entzun

Santutxuko (Bilbo) kilometro koadro bat da herrialdeko trinkoena: 41.000 biztanle baino gehiago ditu, eta Europako eremu populatuenetan 24.a da. Gure hirigune trinkoenen mapa sorta argitaratu du Haritik Hirira geografo taldeak sare sozialetan.

Zer kilometro koadrotan bizi da jende gehien Euskal Herrian? Bizkaiko eta batez ere Bilbo Handiko guneak dira lehenak zerrendan. Lehen hamar gune trinkocloseDentso, konpaktu.
enetik zazpi han daudela ondorioztatu dute Haritik Hirira geografo taldeak. Hurrengo bi guneak Gasteizen daude, eta hamargarrena, Iruñean. Euskal Herriaren barruan populazio dentsitateari dagokionez dauden gorabeherak erakusten dituen datu bat eman dute: «Euskal Herriko kilometro koadro populatuenak ia Nafarroa Behereak eta Zuberoak adina biztanle ditu». Izan ere, Santutxuko (Bilbo) gune bat da trinkoena, 41.389 biztanle baitira han, eta Iparraldeko bi herrialde horiek, batuta, 45.333 biztanle dituzte.

«Euskal Herriko kilometro koadro populatuenak ia Nafarroa Behereak eta Zuberoak adina biztanle ditu».

Haritik Hirira (geografo taldea)


Euskal Herriko kilometro koadro populatuenak ere nabarmentzen dira, bereziki Bilbo eta Gasteiz, Europako eskalan.

Baina Europako beste herrialdeak baino trinkoagoa da Euskal Herria? Hori erakusteko ere sailkapena egin dute. Eurostaten 2018ko datuak erabili dituzte, eta, horien arabera, Europako eremu populatuenetan 24.a da Euskal Herriko lekurik trinkoena —Santutxukoa—. Euskal Herriko kilometro koadro populatuenakcloseJendetsuenak.
ere nabarmentzen dira, bereziki Bilbo eta Gasteiz, Europako eskalan. «Azken batean, Europa hegoaldeko herrialde gehienetan, hainbat solairuko bloke edo eraikinetan bizi ohi gara, eta dentsitatea handiagoa da horrela». Europa iparraldeko herrialde gehienetan, berriz, hiriaren erdialdetik at, familia bakarreko etxebizitza eredua nagusitzen da, eta dentsitatea ere askoz txikiagoak da, azaldu dutenez. «Ez da kasualitatea Ipar Euskal Herriko adibiderik ez izatea Euskal Herriko populatuenen artean».

Trinkotasunaren aldeko aldarrikapena egin dute geografook. «Gehiegizko pertsona pilaketekin lotu izan da sarritan dentsitatea hirigintzan. Hala ere, dentsitate handiko eremuak jasangarriagoak izan ohi dira orokorrean, erabilera anitzcloseUgari, askotariko.
eko eremuak izateaz gain aukera ematen baitute oinarrizko zerbitzu asko gertu izateko, dentsitate txikiko lekuetan ez bezala. Beraz, arazoa ez da dentsitatea izaten, baizik eta pilaketa».

«Dentsitate handiko eremuak jasangarriagoak izan ohi dira [...], zerbitzu asko gertu izateko aukera ematen baitute (...). Arazoa ez da dentsitatea izaten, baizik eta pilaketa».

Haritik Hirira (geografo taldea)

Twitter eta podcasta: lurraldea, hiriak eta geografia euskaraz lantzeko

@HaritikHirira Twitter kontua 2021ean sortu zuten Jon Macias eta Josu del Campo geografoek, lurraldea, hiriak eta geografia euskaraz lantzeko. Herriak, hiriak eta lurraldea nola dauden antolatuta azaldu nahi dute, edonork ulertzeko moduan. Antolaketa horrek herritarren bizimodua nola baldintzatzen duen erakutsi nahi dute.

Iaz, podcasta egiten hasi ziren, Twitterreko harietan landuriko gaiak garatzeko eta luzeago jorratzeko. Youtube eta Spotify plataformetan jartzen dituzte atalak.

Besteak beste, Euskal Herriko hiri nagusietako udaletxeetatik abiatuz, 15 minutuan bizikletaz noraino hel zaitezkeen kalkulatu zuten iaz. Ondorioztatu zutenez, «irismencloseHelmena, irispidea.
aldetik, Euskal Herriko hirien tamaina kontuan hartuta, bizikleta garraiobide bereziki eraginkorra da».


Jatorrizko artikuluak