Nanopartikulak injektatuz, ehun neuronalean duten eragina monitorizatzea lortu dute
Tecnaliak Neumonas proiektua garatu du. Ikerketak bide berriak ireki ditu zenbait patologia tratatzeko, hala nola iktusak eta parkinsona. Patologiaren arabera, neuronek portaera desberdina dute.
«Esne Bidean izarrak adina neurona daude garunean». Ander Ramos Tecnaliako mediku teknologietako ikertzaile nagusiak egiten duen metafora da, baina badira gehiago. Konexio neuronalen sarea Internet osoko sarea halako hiru da. Kontua da gaixotasun batzuekin funtzionaltasuna gal dezakeela, Parkinsonen gaitzaren, iktusaren eta gisako patologien ondorioz. Tecnalian neuronen jarduera modulatzeko Neumonas proiektua jarri dute martxan, patologia horiek izanez gero nola jokatzen duten ikusteko. Horretarako, nanopartikulak erabiliko dituzte. Ramosek azaldu du ikerketa: «Garunaren kanpotik eta kirurgiarik gabe modu zehatzean modulatzeko aukera dugu. Bide terapeutiko erabat berria irekitzen digu horrek».
Ramosen arabera, orain arte eskuragarri zeuden metodologiek —garezurraren estimulazio magnetikoak edo elektrikoak— «muga nabarmenak» dituzte: «Teknika horiek garunaren azala estimulatzen dute soilik; ez da eremu sakonetara iristen, eta, gainera, ez da oso zehatza». Orain hesi hori zeharkatzeko modua aurkitu dute ikerlariek. Garatu duten sistema bi nanopartikula motatan oinarritzen da. Bi partikulak neurona bat baino 100-10.000 aldiz txikiagoak dira.
Marek Grzelczak materialen fisika zentroko ikerlariak bere taldekideekin batera diseinatu eta garatu ditu. Alde batetik, urrezko nanopartikulak daude, neuronak aktibatzeko argia bero bihurtzen dutenak, eta, bestetik, nanopartikula magnetikoak daude, energia magnetikoa bero bihurtzen dutenak. «Kanpoko eremu magnetiko bat edo garezurra zeharka dezakeen argi bat aplikatzen dugu, eta, horri esker, partikula horiek energia hori xurgatu eta tenperatura moldatzen dute», argitu du Grzelczakek.
Hesia zeharkatzea
Horrek neuronen estimulazioclosezerbait aktibatzeko prozesua lokala eragingo du. Argi horri esker, partikula funtzional txiki horiek neuronen jarduera modu selektiboan handitzeko gai dira. Nanopartikulak askatasunez mugitzeko aukera izango dute, hesi hematoentzefalikoaren adreiluekin topo egin arte, behintzat.
Tecnaliako laborategietan erabili dituzte nanopartikula horiek, eta argi eta energia magnetikoaren eragina zehazteko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren kalkuluak egin dituzte. «Saguei iktusa eragin diegu, eta egiaztatu da urrezko partikulak edo partikula magnetikoak txertatuz, nolabait, animalia birgaitu closeosatu, sendatucloseosatudaitekeela, edo, garuneko lesioa arindu», azaldu du Grzelczakek. Iktusa garunaren zati baterako odol fluxua eteten denean gertatzen den afekziocloseKalte. neurologikoa da, eta, horren ondorioz, garuneko zelulek ez dituzte jasotzen behar dituzten oxigenoa edo mantenugaiak; baina, garatutako nanopartikulei esker, horri aurre egiteko bide bat ireki da.
Garunaren monitorizazioa
Nanopartikulak injektatzen dituzte, ehun mikrolitrokocloselitro baten milioirena dosi bat, eta emaitza ikusi arte itxaroten dute. Partikula txiki horiek animaliaren garunean duten eragina ikusteko monitorizazio sistema bat ere diseinatu dute; beraz, garuneko jarduera monitorizatzea lortu dute. Horrela, burmuina estimulatzean, aldaketak ikusten dira. Patologiaren arabera, neuronek portaera desberdina dute, eta ikertzaileek seinale desberdinei erreparatzen diete. Helburua da monitorizazio sistema erabiltzea hainbat patologiaren portaera ikusteko, eta ikusteko nola erreakzionatzen duten sisteman injektatzen diren nanopartikulen aurrean.
Orain, saguen garunean ikusi dutena gizakienean behatzea da hurrengo pausoa. Gizakientzako neuromodulazioacloseNerbio sistemaren jarduera aldatzeko eta mina arintzeko estimulu elektrikoak, magnetikoak edo kimikoak erabiltzen dituen teknika terapeutikoa. monitorizatzeko sistema bat garatu dute jada. Parkinsonen gaitza duten pazienteetan baliozkotu dute, dentsitate handiko elektroentzefalografian oinarrituta. Garunaren portaera monitorizatzeko, sentsoreak dituen txano bat jartzen diote pazienteari bost minutuz, jarduera neuronal sakona detektatzeko eta monitorizatzeko, baina oraindik bide luzea dago egiteko.
Jatorrizko artikuluak
-
Nanopartikulen bidea garuneko gune kaltetuetan
Itsaso Jauregi |
|