Autismoa: garunak modu berezi batean funtzionatzen duenean
Autismoaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 2a, eta, egun horren harira, autismoa ezagutzera emateko hainbat ekitaldi egiten dira. BERRIAko Mantangorri gehigarrian zer den azaldu dute.
1. ZER DA?
Autismoa garunaren edo burmuinaren funtzionatzeko modu ezberdin edo berezi bat da. Inge Lazkoz Gautena elkarteko psikologoak horrela definitzen du: «Autismoa dutenek beste modu batean ikusi, entzun eta sentitzen dute». Horrek ez du esan nahi txarra denik, edo gaixorik daudenik, ordea. Azken batean, pertsona guztiak dira ezberdinak: badaude pertsona altuak, baxuak, berritsuakcloseasko hitz egiten dutenak, hizlariak,
, isilak, taldean jolastea gustatzen zaienak, talde txikian jolastea nahiago izaten dutenak... Eta hori da autismoa dutenen ezaugarria: haien garunak modu berezi batean funtzionatzen duela.
2. ZENBAT JENDERI ERAGITEN DIO?
Geroz eta handiagoa da autismoa dutenen kopurua, Lazkozen arabera. «Guk ere ikusten dugu, geroz eta ume gehiago iristen baitira gugana», nabarmendu du. Ameriketako Estatu Batuetako Autism Speaks izeneko elkartearen arabera, jaiotzen diren 68 umetik 1ek du autismoa, hau da, biztanleria osoaren %1ek baino gehiagok.
3. NOIZ ATZEMATEN DA?
Psikologoak azaldu duenez, haurrek 2 urte dituztenean joaten dira gurasoak laguntza eske haiengana. Batzuetan lehenago ere bai: «Normalean, gurasoek esaten dute hemezortzi hilabeterekin hasten direla lehendabiziko zantzuak closeseinaleakikusten: umeek ez dietela begietara begiratzen, irribarre egin ondoren ez dietela irribarrea itzultzen, ez dutela seinalatzen, hasten direla joko errepikakorrak egiten...».
4. AUTISMO MOTA BAKARRA DAGO?
Autismo hitza erabiltzea ohikoa den arren, autismoaren espektroko nahasmenduak da termino egokia, autismo mota ezberdinak edo izateko modu ezberdinak baitaude, eta ezaugarri ezberdinak izan baititzakete. «Estereotipoetan closetalde bateko pertsonei eta jokabideei buruz osatzen diren aurreiritziak eta irudi sinpleak eta orokorraksartuko bagina, ezaugarri komunakcloseguztiek batera dutena hiru taldetan bil ditzakegu: komunikazio mailako berezitasunak, harremanetan dituzten berezitasunak, eta jokabide eta prozesamendu sentsorialeanclosezentzumenen bidez jasotzen dena dituzten ezaugarriak», azaldu du psikologoak.
5. ZER SENTITZEN DUTE AUTISMOA DUTENEK?
Adibide baten bidez azaldu du psikologoak nola sentitzen diren autismoa dutenak: «Pertsona bat ohitura oso ezberdinak dituen beste herrialde batera joaten denean sentitzen den bezala». Euskaldun bat Japonian balego bezala, adibidez: hizkuntza ezberdina da, idazteko modua ezberdina da, ohiturak ezberdinak dira… Nola sentituko da? «Nola sentituko litzateke? Ba, seguru asko, izututa, urduri... ez duelako ulertzen inguru hori. Kasu honetan gauza bera da. Gure lana da ume horiei laguntzea inguratzen dituen testuinguru edo inguru hori gero eta esanguratsuagoa izan dadin haientzat».
6. NOLA LAGUNDU DAKIEKE?
Horri aurre egiteko, pazientzia izaten, lasai eta argitasunez hitz egiten ikastea da gakoa, Lazkozen esanetan. Eta, batez ere, funtsezkoa da pertsona horiek alde batera ez uztea: «Umeak gonbidatu behar ditugu jolastera, baina behartu gabe; saiatu behar dugu atseginak izaten, ulerkorrak... Irudiak erabiltzen, pazientzia izaten eta ez epaitzen saiatu behar dugu. Errespetatu, denok baikara gizarte honen parte». Bereziki, haserretzen direnean; kanpotik, haserrealdi handi baten itxura hartzen baitio jendeak, eta pertsona hori epaitzen dute sarri: «Normalean, haserrealdi baten atzean komunikazio saiakera bat egoten da. Gurasoek edo inguruan dituen pertsonek jakingo dute nola atera ume hori momentu horretatik».
7. ADIBIDEAK
Hiru mailatan banatzen da nahasmendua, larritasunaren arabera, psikologoak azaldu duenez. Lehenengoan sartuko lirateke hizkuntza oso aberatsarekin hitz egiten dutenak, harremanak izan nahi dituztenak baina agian ez direnak guztiz eroso sentitzen, batzuetan txisteak ulertzen ez dituztenak, interes bereziak dituztenak… Eta beste muturrean, hirugarrenean, aldiz, hitz gutxi erabiltzen dituztenak, edo agian ez dutenak oraindik hizkuntza garatu, seinalatuz komunikatzen direnak, komunikatzeko piktogramak edo komunikadoreak closeahots grabatu batekin edo ahots artifizial batekin mezu bat ozen komunikatzeko aukera ematen duen tresnaerabiltzen dituztenak...
8. ZER DA GAUTENA?
Gautena Autismoaren Gipuzkoako Elkartea da, eta guraso elkarte bat da. Guraso elkarte gisa, saiatzen dira autismoa dutenei eta haien familiei laguntza eskaintzen, behar baldin badute bizitza ziklo osoan zehar. Izan ere, autismoa ez da haurrak txikiak direnean bakarrik gertatzen den zerbait: «Izateko modu bat da, eta izateko modu horrek pertsona horrekin jarraitzen du bere bizitza ziklo osoan zehar: haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan, zahartzaroan…».
Jatorrizko artikuluak
-
Autismoa: sentitzeko modu «berezia»
Ane Insausti Barandiaran |
|