Alzheimerra, neuronen arteko komunikazioa eteten denean...

  • 204 hitz

Memoria eta orientazioa galtzea eta hitz egiteko arazoak izatea: horiek dira alzheimerraren sintometako batzuk. Oraingoz, sendagai eraginkorrik ez dago, baina ikerlariak garunean dauden zelula jakin batzuk ikertzen hasi dira: astrozitoak.

Alzheimerra gaixotasun neurodegeneratiboa closeneuronak hiltzean gertatzen den prozesuada, eta narriaduraclosekaltea, okerrera egitea kognitibo progresiboa eragiten du: eguneroko jarduerak normal egitea zailtzen du. Gaixotasunak luze iraun ohi du; gehienetan, lau eta zortzi urte artean. Hauek dira sintomarik ohikoenak: oroimena galtzea, hitz egiteko arazoak izatea, zeregin sinpleak egiteko zailtasunak izatea, denboran eta espazioan orientazioa galtzea, jokabideak aldatzea, eta arreta galtzea. Oraingoz, ez dago patologia closegaixotasunahori senda dezakeen tratamendu eraginkorrik, baina zientzialariek garuna ikertzen jarraitzen dute.

Hego Euskal Herrian 43.700 pertsonak baino gehiagok dute alzheimerra. Adituek ohartarazi dute gaixotasun horren intzidentziaclosemagnitude bat, neurtzen duena gaixotasun batek zenbat pertsonari eragin dien denbora tarte batean handitzen ari dela. Salvador Macip UOCeko Osasun Zientzien Ikerketen zuzendariak dioenez, gaixotasuna oso ezezaguna da: «Ulertzen hasi garen gaixotasun bat da; oraindik ez dakigu asko».

Giza garunak milaka milioi neurona ditu. Neuronak zelula espezializatuak dira, informazioa seinale elektrikoen eta kimikoen bidez prozesatzen eta transmititzen dutenak. Zelula horiek mezuak bidaltzen dituzte garuneko atalen artean, baita gorputzeko muskulu eta organoetara ere. Alzheimerrean, neuronen arteko komunikazioa eten egiten da: neurona askok behar bezala funtzionatzeari uzten diote, eta denborarekin hil egiten dira. Macipek azaldu duenez, oraindik erantzunik gabeko galdera «asko» daude: «Alderdi molekularra pixka bat ezagutzea falta zaigu. Zergatik gertatzen da? Zergatik hiltzen dira neuronak proteina pilaketa horren ondorioz?».

Astrozitoen atzetik

Maite Solas Nafarroako Unibertsitateko ikerlariak dio orain beste ikerketa bide bat zabaldu dela: «Planteatzen dugun beste iraultza bat da garunean, neuronez gain, beste zelula batzuk daudela, glia deitzen direnak. Glia horien artean astrozitoak daude, nerbio sistemako zelularik ugarienak. Proposatzen duguna zera da: hasierako etapa horietan garuneko eraso hori benetan sentitzen duten lehenengoak astrozitoak direla». Glia zelulek funtsezko zeregina dute neuronen mantentze lanetan, eta horien artean astrozitoak daude, neuronak elikatuz. «Horrek paradigma guztia aldatzen du. Ez da neuronen istorio bat, baizik eta astrozitoena», gehitu du.

Astrozitoak «gaixotasunaren oinarria» izan daitezkeela argudiatu du Macipek: «Alzheimerren gaitza landare bat bezalakoa da: hazi egin behar du nonbait. Eta hazten ari den lur horri begiratzen hasi gara». Ikerlariek zelulak hartu, laborategiko kultibo batean jarri, eta nola zahartzen diren ikusten dute.

Alzheimerren gaitza gizakiek baino ez dute, eta garuna aztertzea ez da erraza. Gainera, gaur egun diagnostikoa berandu egiten da, gaixoa sintomak dituenean bakarrik joaten delako neurologoarengana. Orain asmoa izango litzateke gaitza garaiz detektatzea, odolean, hau da, diagnostiko oso goiztiarra eduki ahal izatea. «Diagnostikoa oso goiz egiteko gai garenean geldituko dugu gaitza», laburbildu du Solasek. Goiz diagnostikatuta, tratamenduak garatzeko aukera ikusten du Macipek: «Uste dut laster ezagutuko ditugula gaitzaren aurkako botika espezifikoak, gero eta eragin handiagoa izango dutenak. Gaixotasuna oso konplexua da, eta, agian, oraingoz ezingo da sendatu botika horiekin, baina prozesua geldiarazi ahalko da».