Enbrioi goiztiarren antzeko egitura bat sortu dute giza zeluletatik

  • Albistea entzun

Ernalketatik bost egunera sortzen den giza enbrioi goiztiarraren antza duen egitura bat sortu dute bi ikerketa taldek. Biziaren sorreran ager daitezkeen arazoak ikertzeko balioko du. Bioetika alorrean, baliteke lorpen horrek eztabaidak piztea.

Giza zeluletatik abiatuta, enbrioi goiztiarren antza duten egiturak sortu dituzte bi zientzia taldek. Laborategian sortutako pseudoenbrioi horiei esker, zenbait gauza ikertu ahal izango dituzte: enbrioien lehen faseen bilakaera, biziaren sorreran ager daitezkeen arazoak, eta antzutasuna lantzeko terapia berriak, besteak beste. 

Orain arte, in vitro ernalkuntzari esker lortutako blastozistoeicloseErnalketatik bost egunera eratzen diren enbrioi goiztiar horiek egitura esferikoa daukate; kanpoko geruza zelulaz inguratuta dago, eta barrualdeko likidoan enbrioi zelula duen masa daukate.
esker, informazio baliotsua eskuratu dute ikerlariek, baina haien erabilera oso mugatua dela ere nabarmendu dute. Gainera, saihestu egin nahi dute giza enbrioi naturalak erabiltzea ikerketarako.

Jose Polo ikerlariaren taldeak, berriz, giza zelulekin sortutako blastoideak garatu ditu. Horretarako, berriz programatu zituzten azaleko fibroblastoakclose Ehun konektiboko zelula nagusia da. close
,eta giza blastozistoen modeloak sortu zituzten, hiru dimentsiokoak. Ikerlari taldeak argi utzi nahi izan du ez direla giza blastozistoen parekideak.

Jun Wu ikerlariak gidatutako taldeak, bestalde, zelula ametatik abiatuta garatu ditu giza blastozistoen antza duten egiturak. Zelulen batura horrek giza blastozistoen antza du morfologian, tamainan eta zelula kopuruan. Poloren blastoidea bezala, Wurena ere ez da giza blastozistoen parekidea, baina enbrioien hastapeneko garapenaren oinarriak erreproduzi ditzake.

Eztabaida bioetikoa

Yi Zheng eta Jianping aditu independenteek lorpenaren inguruan idatzi dute Nature aldizkarian, eta, haien arabera, protokoloak egokituz doazen heinean, sortutako blastoide horiek are zehatzago imitatuko dituzte giza blastozistoak, eta horrek bioetika eztabaidak piztuko ditu, giza enbrioien egituren gero eta antz handiagoa izan baitezakete blastoide horiek. Polok esan duenez, oraindik asko falta da egoera horretara iristeko, eta, oraingoz, pozarren daude lortutakoarekin.

Jatorrizko artikuluak