Psikologia
Eta etxegabetuen artean haurrak eta nerabeak daudenean, zer gertatzen da?
Etxegabetzeek ondorio sakonak eragiten dituzte haur eta nerabeen eguneroko bizitzan, haien harremanetan, ikasketa prozesuan eta, azken finean, haien ongizate fisiko eta emozionalean.
Medikuntza grafikoa; marrazkiak komunikatzeko tresna bihurtzen direnean
Sarritan, gaixotasun bat edo diagnostikoren bat dutenek marrazkiak, komikiak, eta infografiak egiten dituzte beren bizipenak kontatzeko. Medikuek ere erabiltzen dituzte lan horiek.
«Film honetan badira bi fantasia; bata haur denborari buruzkoa, eta bestea ikastolari buruzkoa»
Elsa Oliarj-Inesek Txakun Txakür dokumental luzea estreinatu berri du. Zinemagileak Zuberoako ikastola bateko haurren jolas orduak filmatu ditu zortzi urtez, eta bazterketa kasu bat bistaratu du.
«Hainbat inkestaren bitartez ikusi dugu psikofarmakoen kontsumoa igotzen ari dela nerabeen artean»
Xabi Martinez-Mendiak antsiolitikoen kontsumoa ikertu du nerabeen artean, eta ondorioztatu du mutil baino neska gehiagok hartzen dituztela.
'Ghosting'-a, norbait bat-batean desagertzearen mamua
Teknologia berriek harremanak eraldatzeko duten ahalmena erakusten du 'ghosting' izeneko fenomenoak. Adituen arabera, jendeak gatazkak kudeatzeko dituen zailtasunen ondorio da, baina harreman toxikoetatik ihes egiteko aukera ere eman dezake.
«Menpekotasunaren sakoneko arazoa landu ezean, berriz kontsumitzen hasiko zara»
Drogen kontsumoaren arazoari heldu dio Leire Yue Ortubai kazetariak, eta arazo horretan murgilduta dagoen jendearekin hainbat elkarrizketa egin ditu erreportaje baterako. Lan horrekin irabazi du Komunikazioko GRALen BERRIA saria.
Adi sakelakoekin! Zenbat eta pantaila gehiago, orduan eta arreta txikiagoa
Adituek ohartarazi dute pantailak gehiegi erabiltzeak adingabeen arreta ahultzen duela. Sare sozialak modu osasungarri eta kontzientean erabili behar direla diote.
Autismoa: garunak modu berezi batean funtzionatzen duenean
Autismoaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 2a, eta, egun horren harira, autismoa ezagutzera emateko hainbat ekitaldi egiten dira. BERRIAko Mantangorri gehigarrian zer den azaldu dute.
«Ikasleei gogorarazi behar diegu kale egitea ikasketa prozesuaren parte dela; ez da ezer gertatzen»
Eugenia Marin EHUko Psikologia graduko irakasle eta doktoreak egindako ikerketa batek agerian utzi du hutsak egiteak balioa duela; hutsei esker ere ikasi egiten dela, alegia.