Guggenheim museoa, 25 urtez Bilbon

  • 459 hitz
  • Albistea entzun

Bilboko Guggenheim museoak hasieratik sortu zuen ikusmina, eta jende asko erakarri du. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker egin du museoak 140 obra inguruko bilduma.

Kritikak ere egin dizkiote, euskal kultura ikusezin egiten duelakoan. Bilboko Guggenheim Busturialdera zabaltzeko proiektuak ere hautsak harrotu ditu.

1997ko urriaren 19an ireki zuen atea —inaugurazio ofiziala egun bat lehenago egin zuten—. Lehen egunean 4.502 bisitari izan zituen. Museoak atea ireki orduko zain zeuden hainbat herritar, errenkadancloseIlaran., Frank O. Ghery arkitekto kanadarrak diseinatuta titaniozko itsasontzi bat irudikatzen duen eraikinaren barrunbeak ezagutzeko gogoz. Zabalik egin zuen lehen urtean, milioi bat bisitari izan zituen. Inauguratu zutenetik joan den abenduaren 31ra arte, 23.745.913 bisitari zenbatu zituen museoak. 25 urteotan, aldi baterako 131 erakusketa muntatu dituzte, eta bilduma iraunkorra —79 artistaren 143 obra— 71 aldiz aurkeztu dute.

Inauguratu zutenetik joan den urtea amaitu arte, 23.745.913 bisitari zenbatu ditu museoak.

Museoa inauguratu zutenez geroztik, aurtengo udan izan da bisitari gehien. Juan Maria Bidarte museoko zuzendariak azaldu duenez, Motion, Autos, Art, Architecture erakusketa ikustera bakarrik, 720.000 bisitari joan dira. Hala ere, zehaztu zuen motozikletei buruzko erakusketak eta Andy Warholena direla orain arte markak hautsi dituztenak.

Datuez haragoko arrastoa utzi du Bilboko Guggenheim museoak, ordea, arduradunen ustez. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak «abentura handi» baten gisan definitu du museoa oraintsucloseBerriki, duela gutxi.. Proiektua ontzeko, closeEgiteko, gauzatzeko.140 milioi euroko inbertsioa egin behar izan zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Euskal kulturgileen kritikak

Arrakastarekin batera, proiektuaren hasiera-hasierakoak dira hari buruzko errezeloakcloseSusmoak. ere. Museoak sortu duen aberastasuna, hirian eragin duen eraldaketa eta bertara iritsi diren artelanen maila handiaren ondoan —alegia, Guggenheim efektua—, gabezia oldecloseUgari. bat ikusi izan dute askok. Euskal Herria eta bereziki Bilbo munduko mapan kokatu zituen proiektuaren ardatzak zalantza asko sortu zizkien hasieratik hainbat artistari.

Kultur Kezka plataforma eratu zuten berrehun euskal artista eta abeslarik baino gehiagok proiektuaren hastapenetan.

Kultur Kezka plataforma eratu zuten berrehun euskal artista eta abeslarik baino gehiagok proiektuaren hastapenetan. Besteak beste, museoak «kultura globalizatzailearen alde» egiten duen bultzada eta «euskal kulturaren ikusezintasuna» salatu zituzten. Kritika hori urteetan luzatu da. Plataformak esaten zuen Guggenheimek ez duela balio euskal artea munduratzeko, AEBen sukurtsal bat besterik ez dela.

Museoak euskal kulturari eskainitako erakusketa aipagarrien artean dago Ezezagunak. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Kartografiak. 2007an ondu zuen Juan Luis Moraza artistak. Geroztik, euskal artista garaikideei eskainitako hainbat erakusketa egin ditu Guggenheimek.

Proiektu berriak polemika iturri

Beste polemika baterako iturri ere izan da urteotan. Izan ere, Bilboko Guggenheim Busturialdera zabaltzeko proiektuak hautsak harrotu zituen iragarri zutenetik. 2008an, Jose Luis Bilbao Bizkaiko orduko ahaldun nagusiak esan zuen Busturiko —orduan Sukarrietakoak ziren— udalekuen eraikinean egingo zutela Guggenheim Urdaibai. Urteetan proiektua zehaztu gabe egon dira, baina artea eta natura uztartuko zituen egitasmo gisa aurkeztua zuten azken aldian. 

Iazko ekainean hasi ziren egitasmoa zehazten. Guggenheim museoari bi kimucloseAdar berria. egin nahi dizkiote: bata, Gernika-Lumon, Dalia lantegi zaharraren orubean; bestea, Muruetako ontziolan.

Guggenheim museoari bi kimu egin nahi dizkiote: bata, Gernika-Lumon, Dalia lantegi zaharraren orubean; bestea, Muruetako ontziolan.

Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri berri du Guggenheim museoak «prestigiozko» nazioarteko talde bat kontratatu duela arkitektura, ingurumen eta paisaia agiriaren oinarrizko baldintzak lantzeko. Lan hori bost hilabeteren buruan egitea espero dute. Urtean hilabete batzuk bakarrik egongo litzateke zabalik Guggenheimen Bizkaiko museo berria, eta bisitari kopurua mugatuko lukete.

Jatorrizko artikuluak