«Herriaren garaipena» ospatuko dute, Guggenheim Urdaibai ez dutelako egingo

https://www.youtube.com/shorts/hCO314rKJZ0

Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera utzi du proiektua kudeatu duen patronatuak, eta erabaki hori «herriaren garaipen bat» izan dela sinetsita, ospatzeko ekitaldi bat iragarri du egitasmoaren aurkako herritar plataformak, otsailaren 7rako.

Arlo juridikoan, hirigintza arloan eta gizartean zituen oztopoak argudiotzat hartuta, Bilboko Guggeheim patronatuakcloseEusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Guggenheimek osatutako patronatua.  bertan behera utzi du Urdaibain egitekoa zuen zabalpena. Erabaki hori ospatzeko batu da egitasmoaren aurka eratu zen Guggenheim Urdaibai Stop! plataforma Gernika-Lumon (Bizkaia) egindako agerraldian. Urdaibai ez dago salgai lelodun banderak erakutsi dituzte, pozik, eta herritarrei data bat gordetzeko eskatu diete. Izan ere, otsailaren 7an, festa batean ospatuko dute proiektuaren hondoratzea.

Plataformakoen hitzetan, «herritarren lanari esker» gelditu da bertan behera Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak «hasiera-hasieratik» izandako jarrera «zurrun eta inposatzailea» salatu dute. «Aho betean esan ziguten museo hau 'kosta ahala kosta' egingo zutela. Berdin zitzaien gizartearen iritzia, berdin zitzaien herritarren artean sortutako eztabaida. Orain, ostera, hementxe gaude, zientziak, legeak eta gizarteak agerian utzitako errealitateari ihes egin ezinik agintari eta erakunde horiek berek hartu behar izan duten erabakia ospatzen».

Plataformakoen ustez, azalpenetan «katramilaturikcloseNahasturik, irteerarik gabe loturik.» daude orain erakundeak. «BurokraziacloseTramitazio administratiboan, erakundeen arteko jerarkia eta eskuduntzen arabera, egin behar izaten den bidea, batzuetan korapilatsua. eta auzi administratiboak aipatu dituzte; kutsadurarekin arazoak daudela esan dute; azaldu dute ontziolak uko egin diola lurrak saltzeari». Baina «argudio merkeak» dira horiek, plataformakoen ustez, eta «seriotasun falta» eta «arduragabekeria» erakusten dituzte.

Guggenheim Urdaibai Stop-eko ordezkariek esan dute museoa eraikitzeak «kalte ekologiko larriak» eragingo lituzkeela. Eta, haien hitzetan, horregatik zen museoaren proiektua baztertzekoa, «hasieratik». Bestalde, Urdaibaiko biosfera erreserba babesten duten legeekin «ezinezkoa» zen proiektua bideragarri izatea; «nahiz eta agintariak behin eta berriro saiatu diren lege horiek saihesten».

Eider Gotxi eta Ramon Gezuraga plataformako ordezkarien hitzetan, «herritarren presioak» izan du eraginik proiektua bertan behera uzteko garaian: «Horixe da ondorengoei kontatuko dieguna, jakin dezaten herriak ere baduela hitza eta herritarrok badugula inposatu nahi dizkiguten egitasmoak bertan behera uzteko ahalmena». 

Ontziola, hurrengo helburua

Ospatu bai, baina plataformak lanean jarraituko duela ere iragarri dute, Guggenheim egin nahi zuten Muruetako ontziolarencloseOntziak egiteko industria instalazioa. eremua «paduraricloseKostaldeko hezegune bat da padura, non itsasoko eta ibaiko ur gazi eta gezak nahasten diren. Ekosistema aberats eta bereziak izaten dira, landaredi eta animalia espezie askoren bizileku direlako. bueltatu» arte. Ontziola horren jardunak dituen ondorio ekologikoei buruzko ikerketa tekniko bat egin dutela azaldu dute, eta Espainiako Gobernuko Itsasertzari eta Itsasoaren Zuzendaritza Orokorrari aurkeztu ostean, auzitara jotzeko aukera iragarri dute. Izan ere, arriskua ikusten dute ontziolak berean jarraitzeko: «Orain ez dago Urdaibain museorik egiteko proiekturik; nork aterako du ontziola hortik?». 

Gaia honako podcast honetan ere landu du BERRIA Berriketanek. 


Jatorrizko artikuluak