«Hizkuntza ereduen auzia hor daukagu. Azterketa bat zerokoa da, eta hurrengoa, hamarrekoa»
Selektibitatean euskara azterketak zuzentzen aritu den zuzentzaile batekin hitz egin du BERRIAk, eta kezkatuta mintzo da zenbait ikasleren euskara mailaz: «Argi dago sistemak nonbaiten huts egiten duela».
Ikasleak ez dira gai izan testu bat taxuzcloseondo, txukun, ganoraz laburtzeko, h-ak behar bezala jartzeko, ergatiboa ondo erabiltzeko, eta, halere, zenbaitek zuzentzaileak jarri dituzte jopuntuan: nork eta zergatik jarri dituzten hainbeste zero euskarazko azterketan. BERRIAk Gipuzkoan selektibitateko euskara azterketak zuzentzen aritu den zuzentzaileetako batekin hitz egin du, eta penatuta mintzo closemintzatu, hitz eginda: «Urte batzuk daramatzat euskara azterketa zuzentzen, eta aurrenekocloselehenengo aldia da horrelako azterketa kaskarrakclosetxarrak egokitu zaizkidana».
Selektibitateko Euskara eta Literatura II azterketa «oso erraza» izan zen, zuzentzailearen esanetan: «Nafarroako lagun batzuk ditut, hemen zeuden, eta esaten zuten: ‘Azterketa lotsagarria da, Nafarroako selektibitateko euskara azterketa baino errazagoa da’». Baina beste batzuen aieneakclosekexuak, kexak, protestak hauspotucloseadore eman, arnasa eman dituzte. Zuzentzaileak kezkatuta hitz egin du euskara mailaz: «Epaimahaiko presidenteari esan nion: ‘Herenek ez dute gainditu, oso gaizki daude, eta zulora joan ez direnek 5-6 atera dute’». Zero bat ere jarri zuen: «Bestela ere ez zeukan gaindituta, baina zero jarri behar izan nion, kodearen ondoan bere izena jarri zuelako». Akats ortografikoak baino gehiago, akats gramatikalak ikusi ditu: aditz komunztadura, ergatiboa... «Azterketak zuzentzen dituzunean, haserretu egiten zara. Haiek ere badakite ez dutela gaindituko, ozta-oztaclosenekez 2 edo 3 bat atera nahi dute».
Ereduen arteko aldea
Zuzentzaileak ikasleei beraiei bainoago, eskolei erreparatu die, haiek bidaltzen baitituzte ikasleak euskara maila hori dutela: «Hori da larriena. Jakin nahi nuke eskola batetik ikasle bat bidaliko ote zuketen matematikako, fisikako edo kimikako maila horrekin, edo gurasoekin hitz egingo ote zuketen eta esan: ‘Zure seme edo alaba ez dago prest gainditzeko’. Hori da salatu behar duguna». Eskolei, eta, zehazki, A ereduari —eskola guztiak gazteleraz ematen dituzte, euskara irakasgaia kenduta— eta B ereduari —eskola batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz izaten dituzte—.
«‘Zure seme edo alaba ez dago prest gainditzeko’. Hori da salatu behar duguna»
Zuzentzaileari eredu guztietako ikasleen azterketak tokatu zaizkio, eta sumatzenclosenabaritzen du aldea: «Hizkuntza ereduen auzia hor daukagu. Azterketa bat hartzen duzu, eta zerokoa da; hurrengo azterketa hartzen duzu, eta hamarrekoa. Argi dago sistemak nonbaiten huts egiten duela, zeren ez da normala horrelako aldea egotea».
Zuzentzaileak argi laga closeutzidu ez dakitela noren azterketak zuzentzen dituzten. Ez eskola, ez ikaslearen izen-abizen edo bestelako daturik: «Guk kode bat bakarrik daukagu. Inoiz ez dut galdetu nongoak ziren, zeren berdin zitzaidan, baina aurten emaitzak hain kezkagarriak zirenez, galdetu egin nuen. Azterketak hartzen ditugunean ez digute esaten: ‘Eskola hau eta hau dituzu’. Ezin dut esan maila jaitsi denik. Uste dut D ereduko eskoletakoak zuzentzetik [aurten ere izan ditu D eredukoen etsaminacloseazterketa batzuk] A eta B eredukoetara pasatu naizela. Salto ikaragarria dago».
Egiturazko arazoa
Horrenbestez, hizkuntza ereduen sistema hori bertan behera uzteari ezinbestekoa deritzo. 2023an aukera bat galdu zelakoan dago: «Hezkuntza Lege berriarekin, bazegoen hizkuntza ereduak deuseztatzeko aukera. Arazoa hor dago; egon zen aukera bat, baina ez, hizkuntza ereduak mantendu dira».
Beste arrazoi bat ere ikusten du emaitzen atzean: «Egiturazko arazo bat daukagu: irakurritakoaren ulermen falta. Gure gazteek, gure ikasleek, ezein hizkuntzatan ez dute irakurritakoa ulertzen, ez dutelako irakurtzen». Eta, gainera, salatu du ez zegoela literaturaren gaineko galderarik: «Ikusi nahi nituzke ikasle horiek euskara azterketan, adibidez, Eider Rodriguezen testu baten iruzkina egiten, gazteleran La Casa de Bernarda Alba-rena egiten duten bezala». Gainera, adimen artifiziala sartu da tartean: «Lehen maila eskasa baldin bazen, orain ja ez dute idatzi ere egiten, adimen artifizialari eskatzen diote. Ez dakit nola bukatuko dugun, zeren ez dute irakurtzen, ez dute idazten».
Jatorrizko artikuluak
-
«Epaimahaiko presidenteari esan nion: ‘Euskara azterketetan, herenek ez dute gainditu, oso gaizki daude’»
Irati Urdalleta Lete |
|
-
Euskaran, ‘hondoren’ eta ‘osazuna’ zuzendu; gaztelanian, Antonio Machadoren poema bat aztertu
Irati Urdalleta Lete |
|