Begoña Pedrosa, eraldaketa betean den gizarte baten hezkuntza beharrez gogoetan
Hezkuntzak modu berriak bilatu behar ditu gauzak egiteko, gizartearen errealitatea aldatzen ari delako. Hori uste du Begoña Pedrosa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. 2-3 urtekoen geletan matrikulatu diren atzerriko jatorriko ikasleen portzentajea ia %25era iritsi dela gogoratu du baieztapen hori egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa (Areatza, Bizkaia, 1975) bere gobernuak hezkuntzan dituen erronka nagusiez mintzatu da elkarrizketa honetan.
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak bidea abiatu du. Zertan ari zarete?
Diseinua egiten: aholkularitza ereduaren diseinua egiten ari gara. Hor sartuta dago Mondragon Unibertsitatea-Huhezi ere. Helburua da tokian tokiko beharrei erantzutea. Izan ere, hori ikertuta dago; eraginik handiena daukan aldagaia da, batik bat, hizkuntza proiektuak testuingurutik aplikatzea eta testuinguru bakoitzak hartzea bere erabakiak.
Eredu berri hori eskola publikoetan hasi zarete lantzen. Itunpekoetara ere zabaltzeko asmoa bada?
Bai, baina konplexutasun handiko ikastetxeetan hasi gara, zentro horietan erronka bereizgarriak dauzkagu eta... Beti esaten dugu ekitatearencloseJustizia sozialeko nozioa, aukera berdintasunaren mesedetan gutxien daukanari gehiago ematearen aldekoa. oinarrian dagoen aldagai bat dela gehien behar duenari gehiago ematea.
Irale programak irakasleak euskaran eta euskal kulturan trebatzeko egiten dituen murgiltze ikastaroak bertan behera geratuko dira, eta kezka piztu du horrek. Zerk beteko du horien funtzioa?
Formakuntzak aurrera jarraitzen du; birformulatu egin dugu, egun dauzkagun erronkei erantzun ahal izateko. Hori da gure egitekoa. Eta nik publikoki esan nahi dut Iralek egin duen lana ikaragarria izan dela. Baina, aldi berean, horrek ere koiunturacloseEgoera, testuingurua. berri batean jartzen gaitu. Asko aldatu da euskal hezkuntza sistema urteotan; aldaketa, gainera, esponentziala izan da azken urteetan: hizkuntza ezberdinak, kultura ezberdinak, sinesmen ezberdinak, pentsaera ezberdinak, erlijio ezberdinak... Hori guztia gure ikastetxeetara etorri da, eta, orduan, guk gure irakasleei, gure zuzendaritza taldeei eta gure laguntza zerbitzuei eskatzen diegu beren jarduna errealitate berri horretara egokitzeko.
Murgiltze ikastaroak desagertu egingo dira, baina liberazioak mantenduko direla ere esan duzue. Nola ulertzen da hori?
Mantendu egingo dira B1 maila, B2 maila eta C1 maila lortzeko.
Horiek ez dituzten irakasleentzat...
Oso irakasle gutxi geratzen dira. Hori oso berri ona da. Gaur egun hezkuntza fakultateetatik ateratzen diren egresatucloseIkasketak edo bide akademikoa arrakastaz gainditu dituena. denek egiaztatuta daukate hizkuntza maila, baina jarraitu behar dugu konpetentzia linguistikoa elikatzen, garatzen eta kalitatean eragiten.
Jarraituko dute egun arlo horretan ari diren hirurogei profesionalek orain ireki duzuen bide berri honetan ekarpena egiten?
Hirurogei lagun horiek taldean jarraitzea erabaki dute; hori berri ona da.
Institutu barruan ariko dira?
Berrantolaketa hori egiten ari gara orain, baina leku fisikoak ez dauka eraginik; azkenean, haien lana izango da ikastetxeetara joatea ere, eta nik uste dut horixe eskatzen digutela ikastetxeek.
Eskola segregazioaren kontrako mahai bat eratu zenuten ikasturtea abiarazi berritan, irailean. Mahaikiderik gabe geratzen ari da. Zer ari da gertatzen?
Eskola Bikaina Denontzat mahaia sortu genuen, eta mahai horren helburua segregaziotik harago lan egitea izan da hasieratik. Lehenengo eta behin, nik aitortza bat egin nahi diet parte hartzen duten guzti-guztiei. Atera direnek aldez aurretik atera behar zutela pentsatzen zuten...
Esaten ari zara aldez aurretik ere alde egiteko asmoa zutela?
Joan badira, beren arrazoiak izango dituzte, baina ez dira joan lanean ez gabiltzalako, parte hartzerik ez dagoelako. Ni ez naiz hasiko inor epaitzen; bakoitzak erabakitzen du erabakitzen duena, legitimitate guztiarekin, baina eman diezaiegun legitimitatea barruan daudenei ere, asko baitira.
Segregazioaren kontra hainbat neurri hartu dira urteotan; besteak beste, familien zaurgarritasun indizeacloseZaurgarritasun sozioekonomiko eta kulturalaren indizea Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eskolatzea orekatzeko erabiltzen den tresna bat da, eremu edo ikastetxeetan egoera kalteberan dauden ikasleen ehunekoa neurtzekoa. aintzat hartu da aurrematrikulazio garaian. Zer ikasbide atera duzue?
Neurri jakin bat aplikatzeak lagundu egiten duela, eta eremu batzuetan hobekuntza nabarmenak ekartzen dituela. Baina, era berean, ikusi da neurri berriak eta gehigarriak behar direla, eta horixe egiten ari gara Eskola Bikaina Denontzat mahaian.
Legealdia hasi berritan, esan zenuen segregazioa hizpide hartzean askotan neurri zuzentzaileei begiratzen zaiela, baina helburua dela ikastetxe guztiek kalitatezko eskaintza izatea. Eskaintza kalitatezkoa izan liteke segregazio egoera batean?
Ikerketa bat egiten ari gara jakiteko zeintzuk diren ikastetxe eraginkorren gakoak. Eta ikastetxe eraginkorren artean oso segregatuak edo oso segregazio txikia daukatenak egon daitezke. Interesgarria da identifikatzea non dauden gako horiek, eta zer ikas dezakegun gako horietatik.
Baina helburua bada, ahal bada, ikasleak ez segregatuta egotea...
Baina segregazioa ez da konponduko ez bost urtean, ez hamarrean. Guk gizartea prestatu behar dugu daukagun errealitate berriari erantzuteko. Aniztasuna hemen geldituko da, definitu egin gaitu, eta definituko gaitu, eta, euskara erdigunera ekarri nahi badugu euskal hezkuntza sisteman, garaia da hausnarketa sendo bat egiteko.
Eskolak bateratzeko prozesuak martxan dira zenbait tokitan. Zenbat zentro publiko gehiagotan abiaraziko dira halakoak?
Ikastetxe batzuetan ikasleen beherakada oso handia izan da. Esaten ari gara sarbidean ikaslerik gabe geratu direla, edota bi edo hiru ikasle dituztela 2-3 urteko geletan. Guk zuzendaritza taldeekin egin dugu lan, eta haien lidergoaren bitartez lortu dugu hezkuntza komunitate batzuetan ikasle guztiei aukera gehiago zabaltzea. Oso legitimoacloseZilegia. da gurasoek kezkak izatea, eta beti egongo dira kritikak, baina helburu nagusiari begiratu behar diogu: ikasle guztiei aukera berdintsuak ematea. Eta, toki batzuetan, integrazio hauen bidez bermatuko dugu hori.
Pantailen erabileraren harira, eskariak egin dira Hezkuntza Sailak berariazclosePropio. debeka dezan eskolan sakelako telefonoak erabiltzea. Baduzue urrats hori egiteko asmorik?
Ikastetxeek eurek euren araudietan hartu dituzte erabakiak, eta ikastetxe gehientsuenetan debekatu egin dituzte mugikorrak. Baina teknologiaz hitz egiten dugunean, harago jo behar dugu. Oraintxe aurkeztu dugu estrategia digital berria, eta hor gako inportanteena ikasleen ongizatea da; hor ez gara ari teknologiaz hitz egiten, baina teknologia presente dago. Kontua da teknologia zergatik, zertarako eta noiz erabili behar dugun, eta lan hau nahitaez ikastetxeetan egin behar dugu.
Beraz, ez duzue debekatzeko asmorik.
Ikerketek esaten digute beste bide batzuk jorratu behar direla. Erabaki onak adostuak izaten dira, eta kontsentsu horrek ekartzen du erabilera arduratsua eta etikoa benetan, eta ez dokumentu batek esaten duenak. Zer gertatzen da eskolatik kanpo daudenean? Zenbat denbora inbertitzen du nerabe batek bere mundu birtualeancloseInterneten.? Hausnarketa oso sakona daukagu egiteko.
Jatorrizko artikuluak
-
Begoña Pedrosa: «Segregazioa ez da konponduko ez bost urtean, ez hamarrean»
Arantxa Iraola |
|