Ipar Euskal Herrian kendu diete gizon homosexualei odola emateko berariazko muga

  • 412 hitz
  • Albistea entzun

Frantziako Gobernuak Bioetika Legea onartu zuen iaz, eta, horren bidez, abstinentzia epea osorik kentzea deliberatu dute. LGBT komunitatearentzat lorpen handia da gizon homosexualek odola eman ahal izatea sexu orientazioa aintzat hartu gabe.

Aurtengo martxoa arte, gizonekin harreman sexualak dituzten gizonek baldintza zorrotzak bete behar zituzten odola emateko. 1983tik 2016ra, arruntcloseOso, zeharo. debekatua izan zaie odola ematea, GIB giza immunoeskasiaren birusa garraiatzeko arrisku handiagoa zutelakoan. Baldintza horiek malgutu zituzten 2016. urtean: odol emateak egiteko eskubidea ukancloseIzan, eduki. zuten orduan, baina, horretarako, sexu abstinentzia epe bat bete behar zuten: 2019ra arte, urte betekoa zen epea; gerora, lau hilabetera apalducloseJaitsi, murriztu. zuten.

Sexu abstinentzia epe bat bete behar zuten: 2019ra arte, urte betekoa zen epea; gerora, lau hilabetera apaldu zuten. 

Odol emateak kudeatzeaz arduratzen da Odolaren Frantziako Erakundea. Miarritzen (Lapurdi) egoitza bat dute, eta Ipar Euskal Herrian odol emateak antolatzen dituzte. Odola eman nahi duenak galdetegi bat bete behar du aitzinetik, osasun baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko. Oro har, 50 kilo baino gehiago pisatzen duten heldu osasuntsuek eman dezakete odola. Baina beste zenbait baldintza ere bete behar dira, eta horretarako pentsatua da galdetegia. Erran behar da, adibidez, droga kontsumorik izan ote den ere, eta azken hilabeteetan sexu harremanak zenbat jenderekin ukan diren. 

Orain, informazio berak eman beharko dituzte homosexualek eta heterosexualek: azken lau hilabeteetan sexu lagun bat baino gehiago ukan duten, bakarra, ala batere ez. «Azkenean, sexu lagun aniztasuna hartuko dugu kontuan, eta ez sexu orientazioa», erran du Jerome Sin Lee Souk, Miarritzeko odol emateen zentroko mediku koordinatzaileak.

«Azkenean, sexu lagun aniztasuna hartuko dugu kontuan, eta ez sexu orientazioa».

Jerome Sin Lee Sou (Miarritzeko odol emate zentroa)

Odola ematea oinarrizko eskubidea ote den zalantza

AIDES elkarteak GIBaren epidemiaren bukaera du helburu. Horretarako, seropositiboak diren jendeekin egiten du lan. Karine Monsegu-Moulie AIDESeko bozeramaileak azaldu duenez, elkarteak GIBdun izateko arriskuan daudenei prebentzio tresnak eskaintzea da beren zeregina. Aitortu du neurri berriari begira AIDES elkarteak «usaiazcloseOhituraz, ohikoz. kanpoko» jarrera duela. «Gure ustez, odola ematea ez da oinarrizko eskubide bat; beraz, orain arteko irizpideak ez dira baitezpada diskriminatzaileak. Gure arabera, eta ikerketen arabera, gizonekin harreman sexualak dituzten gizonek probabilitate handiagoa dute GIBa transmititzeko».

«Gure ustez, odola ematea ez da oinarrizko eskubide bat; beraz, orain arteko irizpideak ez dira baitezpada diskriminatzaileak».

Karine Monsegu-Moulie (AIDES elkartea)

Odola emateko orduan sexu-abstinentzia epea kentzea «ez da osoki segurua», elkartearen arabera. Odol transfusioen sistemaren segurtasuna bermatzeko, beraz, «hartzaileen segurtasuna lehenetsi behar» da, haren erranetan. «Odola emateko orduan hautagai batzuk baztertzeak kutsatzeko arriskua ahalik eta gehiena murriztea du helburu. Salbuespen irizpide horiek ez dira diskriminatzaileak, datu zientifikoetan eta nolabaiteko proportzionaltasunean oinarritzen badira. Irizpide batzuk sexu praktikei buruzkoak diren arren, GIBaren kutsadura saihestea ahalbidetu dute, azken hamazazpi urteetan ez baita gertatu odol transfusioen bidezko kutsatzerik». Onartu du LGBT elkarteekin eztabaidak izan dituztela gaiaren inguruan, baina argi utzi du ikerketen emaitza seguruak heltzean neurria «txalotuko» dutela.

Berdintasuna bermatzeko urratsa

Bioetika Legea aitzinamendu inportantea izan da LGBT komunitatearentzat, dena den. Les Bascos elkarteko bozeramaile Thomas Andro honela mintzatu da: «Legea ez da osoa, baina aitzinamenducloseAurrerapen. bat da, dudarik gabe». Gizon homosexualek odola emateko epea murriztu izana «baikorra» da, haren ustez. «Gizarte aitzinamendu handi bat da, denen arteko berdintasuna bermatzeko beste urrats bat baita, maitasun edo sexu orientazioa dena delakoa izanik ere».

«Sexu orientazioa ez da irizpide bat izan behar, baina bai norberaren arrisku praktikak, heterosexualenak bezala homosexualenak».

Thomas Andro (Les Bascos elkartea)

Androk segurtatu du AIDESen helburuarekin «osoki bat egiten» dutela, GIBaren epidemiari bukaera emateko. Baina, haren iritziz, gizon homosexualek odola emateko izan dituzten irizpideak «diskriminatzaileak» dira. «Kontuan hartu da sexu orientazioa, arrisku praktikak kontuan hartu behar direlarik». Arrisku praktiken artean dira, erraterako, sexu lagun bat baino gehiago izatea, eta preserbatiborik gabeko harremanak ukaitea. «Ez da aurreiritzi batzuetan oinarritu behar; hau da, sexu orientazioa ez da irizpide bat izan behar, baina bai norberaren arrisku praktikak, heterosexualenak bezala homosexualenak».

Jatorrizko artikuluak