Israelek «erabateko setioa» ezarri dio Gazari

  • 593 hitz
  • Albistea entzun

Israelgo defentsa ministro Yoav Gallanten arabera, «animaliak diren gizakien aurka» ari dira borrokatzen, eta jakinarazi du blokeatuta daukatela Gaza, urik, argindarrik eta janaririk gabe.

Israelen bizi den bilbotar bat desagertuta dago Hamasek Israelen kontra hasi zuen erasoaldiaz geroztik.

Israelen aurkako ezusteko eraso bat abiatu zuen HamasclosePalestinako organizazio politiko islamista.
ek urriaren 7an. Israelgo armadak, bonbardaketei erantzun, eta berehala deklaratu zuen gerra. KontraerasoacloseEtsaiaren erasoari erantzunez egindako erasoa.
ez da nolanahikoa izan. Burdinazko ezpata deitu dioten operazioaren bitartez, Israelek jada berreskuratu ditu larunbatean palestinarrek hartutako eremu gehienak [urriaren 10eko datuak dira].


Israelek jakinarazi du bere aldean gutxienez 900 lagun hil eta 2.300 zauritu dituztela hiru egunetan, eta Palestinak, berriz, 704 hildako eta 4.000 zauritutik gora zenbatu ditu. Erasoaren tamainaren adierazle, datu hau: Bigarren IntifadaclosePalestinaren independentziaren aldeko matxinada.
osoan (2000-2005) Palestinako indarrek hil zituzten israeldarren kopuru bertsua hil du azken hiru egunetan Hamasek —1.010 hildako israeldar izan ziren Bigarren Intifadan, eta 2.700-3.200 palestinar—. Dena den, azken egunetako datuei gehitu behar zaizkie Israelgo militarrek hildako miliziano palestinarrak —Israelgo Gobernuaren arabera, ehunka dira—, eta Hamasek eta Jihad Islamikoak bahituta dauzkaten 130 lagun.

Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek ohartarazi zuen «erabateko setioacloseHerrialde baten salbuespen egoera, agintaritza militarrari esku handia ematen diona eta eskubide konstituzional batzuk bertan behera uztea dakarrena.
» egingo dutela Gazan. «Animaliak diren gizakien aurka ari gara borrokatzen, eta horren arabera jokatuko dugu. [Gazako mugan] ez dago ez argindarrik, ez janaririk, ez urik. Dena itxita dago».

Erreserbako 300.000 soldadu ingururi borrokan parte hartzeko agindu die Israelek.

Badirudi borrokak luze iraungo duela. Hain zuzen, erreserbacloseArmadaren zatia, jardueran ez diren militarrez osatua, behar izanez gero ekintzaren batean parte hartzeko deitua izan daitekeena.
ko 300.000 soldadu ingururi borrokan parte hartzeko agindu die Israelek, eta iragarri du soldadu gehiago errekrutatu nahian dabiltzala. Asmoa da horiek guztiak Gazako mugara bidaltzea. Halere, hori egin baino lehen, eremu horretan bizi diren israeldarren komunitate gehienak ebakuatu dituzte, haien «segurtasuna» bermatzeko. Izan ere, helburu argia du Israelek: Hamasen indar militarra «erabat» eta «behin betiko» suntsitzea, Israelgo armadako bozeramaile Jonathan Cornicusek X sare sozialean zabaldutako bideo batean jakinarazi duenez.


Israelgo hegazkinek eraso egin diete ustez Hamasenak diren ehunka eraikini; besteak beste, base militarrei, arma biltegiei eta tunelei. Gazako Osasun Ministerioak, ordea, ospitaleei eraso egitea egotzicloseLeporatu.
dio Israeli, baita hiru osasun langile hil eta bost anbulantzia suntsitzea ere. Erasoaldietako batean, Gazan dauden bi errefuxiatu kanpalekuri eraso die Israelek. Hamasek Tel Avivi ohartarazi dio bere esku dituen gatibu zibilak exekutatzen hasiko dela baldin eta Israelek Gazako herritarren etxeak bonbardatzen jarraitzen badu aurrez horiek husteko abisurik eman gabe.

Ospitaleei eraso egitea egotzi diote Israeli (...). Gazan dauden bi errefuxiatu kanpalekuri ere eraso die.

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren esanetan, bonbardaketak «hasi besterik ez dira egin», eta «egun gogorrak» izango dira hurrengoak. Hamas, berriz, prest agertu da su eten bat negoziatzeko Israelekin, erasoaren bidez lortu nahi zituen helburuak bete dituela iritzita. Moussa Abu Marzouk buruzagiak Al Jazeerari adierazi dionez, «elkarrizketa politiko orotarako» gertu daude.

NBEcloseNazio Batuen Erakundea.
ren arabera, erasoaldien osteko lehen hiru egunetan 137.000 lagunek egin dute ihes etxetik Gazan. Elikagai eta baliabide eskasia ez dira kontu berriak han bizi diren palestinarrentzat, baina gatazkak muturrera eraman du zaurgarritasun eta arrisku hori. Batez ere, Israelek eremuan ezarriko duen blokeoaren ondoren.

Erasoaldien osteko lehen hiru egunetan 137.000 lagunek egin dute ihes etxetik Gazan.

Bilbotar bat desagertuta
Erasoak hasi zirenez geroztik, desagertuta dago euskal herritar bat: 46 urteko gizon bat da, Bilbon jaioa baina Zarautz-Getariako (Gipuzkoa) gurasoen ondorengoa. Kissufim kibbutzcloseIsraelgo nekazaritza etxalde kolektiboa.
ean bizi zen, bikotekidearekin. El Confidencial hedabideak jakinarazi duenez, palestinarrak gizonaren etxera sartzen saiatu ziren erasoa hasi zenean, eta segurtasun gela batean sartu behar izan zuen bikotekidearekin. Gurasoei deitu zieten, baina poliziak iritsi zirenerako etxea hutsik zegoen, odol arrastorik gabe. Bizi diren kibbutza Gazatik bi kilometro ingurura dago.

Zarauzko Hitza-k zabaldu duenez, Ivan Illarramendi Saizar eta haren emaztea dira erasoaz geroztik falta direnak. Jose Manuel Albares Espainiako jarduneko Atzerri ministroak ez du zehaztasun handirik eman, baina jakinarazi du familiarekin harremanetan daudela.

Jatorrizko artikuluak