75 urte Israel eratu zutela

  • Albistea entzun

Maiatzaren 14an 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek ondo gogoan dute egun hura: biharamunean Nakba hasi baitzen (hondamendia arabieraz).

Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes etxetik. Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta.

Israel estatu gisa eratzearekin batera hasi zen palestinarren Nakba. Izen horrekin oroitzen dute Israelek hasi zuen jazarpen kanpaina, ehunka mila palestinarri etxea eta ondasunak kentzeko, eta bizilekutik kanporatzeko. Nakbaren bezperan, 1948ko maiatzaren 14an, Israelek independentzia aldarrikatu zuen Tel Aviveko Arte Museoan. Erresuma Batuaren agintepean zegoen Palestinako administrazioaren zatirik handiena estatu judu bihurtu zen, eta, hala, sionismoaclosePalestinan estatu judua eratzeko sorturiko mugimendua.
k bere proiektu politikoa garatzeko funtsezko lorpena egin zuen.

Estatu judu baten sorrera ez zen bideragarria, ordea, ez bazituzten kanporatzen Palestinan bizi ziren arabiarrak, zeinek tokiko biztanleriaren gehiengo zabala osatzen baitzuten. Sionismoak hasieratik izan zuen argi ezinbesteko baldintza hori, eta indar osoz ekin zion palestinarren aurkako garbiketa etnikoacloseEtnien arteko pertsekuzioa, sarraskia edo genozidioa.
ri, nazioarteak ontzat jo zuenean Israel eratzea. Aitortza NBE Nazio Batuen Erakundearen ebazpen batean mamitu zen, 1947ko azaroan.

Nakbaren aurrekariak

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Nazioen LigacloseLehen Mundu Gerra irabazi zuten aliatuek sorturiko nazioarteko erakundea.
k bere esku hartu zuen gerra galdutako herrialdeen kontrolpeko lurraldeak kudeatzea. Bereziki, Alemaniako Inperioaren eta Otomandar Inperioaclose1299tik 1922ra turkiarrak buru izan zituen inperioa, etnia, erlijio eta kultura anitzekoa.
ren menpekoak. Azken horren agintepeko lurraldea zen Palestina, eta Erresuma Batuak hartu zuen hura administratzeko ardura, estatu independente bihurtu artean.

Palestinaren kontrola hartu zuenerako, Londresek konpromiso bat hartua zuen mugimendu sionistarekin. Lehen Mundu Gerra oraindik amaitu gabe zegoela, eskualdearen etorkizuna diseinatzen ari zen, eta buruzagi sionistek presio egin zioten estatu judu bat sortzea babestu zezan. Palestinan «juduen etxe nazionala» ezartzearen alde agertu zen Londres 1917an, Balfour Adierazpenaren bitartez.

Palestinan «juduen etxe nazionala» ezartzearen alde agertu zen Londres 1917an.

Eskualdearen agintea hartu zuenean, juduen migrazioa sustatzeko baldintzak ezarri zituen: lurrak eskuratzeko erraztasunak eman zituen, hezkuntza judu bereizia antolatu, hebreera hizkuntza ofizial bihurtu, eta juduei armada propioa eratzeko eskubidea aitortu. Martxan zegoen etorkizuneko estatuaren enbrioia.

Urrats horiek geroz eta mesfidantza handiagoz ikusten zituzten palestinarrek. Besteak beste, gero eta nekazari arabiar gehiago kanporatzen ari zirelako. Juduen migrazioaren kontrako mobilizazio nabarmenak izan ziren hurrengo urteetan. 1936ko greba orokorrak erakutsi zuen arabiarren gehiengo zabala prest zegoela Erresuma Batuaren agintearen aurka mobilizatzeko, eta Londresek errepresio gordinez erantzun zuen.

Elite arabiarrek Erresuma Batuarekin negoziatzeko egin zituzten saiakerak erabat antzuakcloseHutsalak, emaitzarik gabekoak.
izan ziren grebaren aurreko urteetan. Diplomaziarena kale itsua zela iritzita, iraultzaren aldeko jarrera indartu zen palestinarren artean. 1936ko grebak hasiera eman zion matxinada arabiarrari (1936-1939). Erresuma Batuko armadak eta talde paramilitar juduek 5.000 palestinar hil zituzten. Beste milaka, berriz, deportatu, espetxeratu eta torturatu egin zituzten.

1936ko grebak hasiera eman zion matxinada arabiarrari (1936-1939). Erresuma Batuko armadak eta talde paramilitar juduek 5.000 palestinar hil zituzten.

Errepresioa hain izan zen zabala, ezen palestinarrak erresistentzia militar eta politikorik gabe gelditu baitziren ia. Milaka paramilitar juduri, bestalde, gudarako trebakuntza sendoa eman zien Erresuma Batuko armadak, Bigarren Mundu Gerran borrokatzeko izena eman zutenean.

Zatiketa plana

1947ko otsailean, Erresuma Batuak iragarri zuen NBEren esku utziko zuela Palestina, eta horrek nazioarteko agendaren erdigunera eraman zuen zatiketari buruzko eztabaida. NBEren Batzar Nagusiak 1947ko azaroaren 29an onartu zuen eremua bi estatu independentetan banatzea: lurraldearen %52 estatu juduarentzat, eta %45 estatu arabiarrarentzat; Jerusalem eta Betleem —lurraldearen %3— nazioartearen kontrolpean geldituko ziren.

Buruzagi sionistak ados agertu ziren erabakiarekin, baina Liga ArabiarracloseEkialde Hurbileko eta Magrebeko arabiar estatuak batzen dituen erakundea.
k kontra egin zuen, argudiatuta palestinarrak beren lurraldeko biztanleriaren gehiengo indigena izan arren arabiarren erdiak atzerriko legedi baten menpe geldituko zirela, Israelen gutxiengo bihurtuta. Plana onartu zenean, Palestinan 1,3 milioi arabiar bizi ziren, eta 610.000 judu inguru. Azken horiek lurraren %5,5 zuten euren esku.

Baina NBEk ontzat jo zuen arabiarrak nagusi ziren eremuan estatu judua eratzea, eta horrek bide eman zion sionismoari palestinarrak masiboki kanporatzeko. David Ben-Gurionek gidatutako gobernuak Dalet plana onartu zuen, 1948ko martxoan. Palestinarren garbiketa etnikorako gidalerroak zehaztu zituen, eta xehe jaso zituen hainbat jarraibide herriak okupatzeko eta suntsitzeko eta arabiarrak kanporatzeko.

Israelgo indarrek etxetik kanporatutako palestinar talde bat kamioietara igota, 1948. urtean. UNRWA

Israelen eta herrialde arabiarren arteko gerra 1949an amaitu zen. 8.000-15.000 arabiar hil ziren, eta 6.000 judu inguru.

Israelen eta herrialde arabiarren arteko gerra 1949an amaitu zen. 8.000-15.000 arabiar hil ziren, eta 6.000 judu inguru. Otsailetik uztailera bitartean aldeek sinatu zituzten armistizio closeBorrokan diharduten aldeek hitzartutako etena.
akordioek Israeli onartu zioten Palestinako lurren %78ren jabetza —NBEk lurren %55 egokitu zion hasierako zatiketan—. Lurrak bakarrik ez, Israelek nazioartearen aitortza ere lortu zuen maiatzean, NBEko kide izendatu zutenean.

Israelek bere egin ez zituen lurretan ez zen eratu 'Palestina' izeneko estatu independenterik.

Israelek bere egin ez zituen lurretan, berriz, ez zen eratu Palestina izeneko estatu independenterik. Egiptok hartu zuen Gazaren kontrola, eta Jordaniak Zisjordaniaren eta Jerusalem ekialdearen gainekoa. Palestinako estatuaren proiektuak azkar utzi zion nazioarteko eragile nagusien hizketagai izateari.

Itzulera, ukatua

Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar baino gehiago bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta. Errefuxiatuen itzulera da, hain justu, Palestina eta Israelen arteko bake elkarrizketetan izan den gairik korapilatsuena, eta ezin daiteke irtenbide bat irudikatucloseImajinatu.
auzi horri erantzun gabe.

Nakba hasi zenetik, egoerak ez du hobera egin. Gero eta errefuxiatu palestinar gehiago daude, Israelen etengabeko desjabetzeen eta errepresio itogarriaren ondorioz. Gaur egun, ia sei milioi errefuxiatu palestinar dauzka erregistratuta UNRWA NBEren Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak. Errefuxiatu gehienak Jordanian daude: 2,4 milioi lagun. 580.000 inguru Sirian bizi dira, eta 487.000, Libanon. Gainerako 2,5 milioi errefuxiatuak Palestinako lurralde okupatuetan bizi dira. 1,6 milioi Gazako zerrendan, eta 900.000 Zisjordanian.

2021. urtearen amaieran, 9,2 milioi ziren desplazatzera behartu dituzten palestinarrak —errefuxiatuak eta barne desplazatuak—.

Kopuruak are handiagoak dira argitaratu duen azken txostenaren arabera: 2021. urtearen amaieran, 9,2 milioi ziren desplazatzera behartu dituzten palestinarrak —errefuxiatuak eta barne desplazatuak—. Kopuruen aldea errefuxiatu palestinarren definizioan datza. UNRWAk aintzat hartzen ditu 1946 eta 1948 artean Palestinan bizi ziren eta etxeak eta ondasunak Israelen eta herrialde arabiarren arteko gerran galdu zituztenak, baita haien oinordekocloseOndorengo.
ak ere.

Zalantzarik ez da Nakbako gertaerek nabarmen baldintzatzen dutela Palestina eta Israelen arteko gatazkaren oraina, ordutik 75 urte igaro diren honetan ere.

Jatorrizko artikuluak