Israelek Gaza hegoaldera zabalduko du ofentsiba

  • Albistea entzun

Gerrako lehen fasean, Israelgo armadak gudu zelai bihurtu zuen Gaza iparraldea, eta, orain, gauza bera egiteko asmoa du hegoaldean. 1,7 milioi gazatar inguru bizi dira han; horietatik ehunka mila urriaren 7az geroztik iparraldetik ihes egindakoak dira.

Ordutik, 15.500 palestinar hil ditu Israelgo armadak, eta 40.000tik gora zauritu —7.000 desagertu inguru ere badaude—. Orain ez dago abian borrokak behin-behinean eteteko negoziaziorik.

Israelgo lurreko armada Khan Yunis esparruan sartu da, Gazako zerrendako hegoaldean. Armadak berak eman du horren berri, gaur arratsean [abenduaren 5ean]: «Jabaliako bihotzean gaude, Txadjaiako bihotzean, eta, gainera, Khan Yunisen», adierazi du Yaron Finkelman jeneralak: «Lurreko ofentsiba hasi zenetik egun bortitzena izan da».

Armadak gazatarrei agindu die Salah al-Din errepidea ez erabiltzeko —zerrenda gurutzatzen du—, eta, Reuters agentziaren arabera, eskuorriak banatu dituzte, erasoak iraun bitartean babesean jartzeko esanez. Tokiko hedabideek adierazi dutenez, hegoaldean azken asteotan egindako aire bidezko erasorik latzenak egin dituzte.

«Bizitokia uzteko agindu die milaka gazatarri, baina ez dago eremu segururik, ezta bizirik iraun ahal izateko ia aukerarik ere», esan du NBEcloseNazio Batuen Erakundea.
ko zuzendari nagusiak, Antonio Guterresek. Laguntza humanitarioa Gazara eramatearen garrantzia nabarmendu du Guterresek berriro, eta «meniacloseSu etena.
iraunkor bat» adostera deitu du.

Jatorrizko artikuluak