Izortze Santin: «Haurrei txertoa jartzeko, erabaki funtsatua hartu behar dute gurasoek»

Haurren txertaketaz jardun du berriki EHUko Biologia irakasleak, «desinformazioaren» kontra eta auziak gurasoen artean sortzen dituen dudak eta galderak argitze aldera. Haren esanetan, txertoaren albo ondorioak arinak dira. Azpimarratu du koronabirusari aurre egiteko beste lanabes bat dela haurrak txertatzea.

Zientzialaria ez ezik guraso ere bazarela adierazi, eta «zalantzak eta beldurra» onartuta hasi zenuen txertaketari buruz zabaldu duzun mezua.
Bai, zientzialarion ziurtasunak ez dira erabatekoak. Momentu jakin batean dauden datuak hartzen ditugu, eta horien arabera azaltzen dugu zer gertatzen ari den, zer gerta daitekeen, baina beti zalantzak ditugu.

Kasu honetan, gaixotasun berri bat da, txertoak ere berriak dira, eta logikoa da zalantzak izatea, beldurra izatea. Eta bai, ni zientzialaria naiz, baina ama ere banaiz, eta informazioa bilatzeko egin dudan ahalegin hau ez da izan dibulgazioa egiteko bakarrik, baizik eta nik ere datuak izan nahi ditudalako, gero erabakitzeko.

«Gaixotasun berri bat da, txertoak ere berriak dira, eta logikoa da zalantzak izatea, beldurra izatea». 

Izortze Santin (EHUko biologia irakaslea)

Eta zer diote gaur egun eskura dauden datuek?
Egun ditugun datuen arabera, txertook albo ondorioak eragiten dituzte, baina arinak dira: sukarra, nekea, buruko mina... Saiakuntza klinikoetan ikusi zen; eta AEBetan ere, bost milioi ume txertatuta, hori bera. Epe laburrera, ez dago ondorio larririk. Luzera begira? Guraso askoren kezka dira epe luzera ager daitezkeen ondorioak ere, txerto hauek oso berriak baitira, eta ez baitakigu zer gertatuko den. Eta egia da, ez dakigu. Ezin dugu asmatu. Baina beste txertoetan badaukagu esperientzia, eta badakigu txertoek ez dutela ondorio larririk eragiten epe luzera.

Zer dakigu RNA mezularian oinarritutako txerto hauen aurreragoko ondorioez? 
RNA mezularia molekula oso hauskorra da, eta behin gure gorputzean sartuta, handik egun batzuetara degradatucloseBalioa galdu, hondatu.
egiten da. Bere lana egindakoan, degradatu egiten da. Orduan, ikus ditzakegun albo ondorioak zera dira, immunitate sistema kitzikatzencloseEstimulatu.
denean ikusten direnak: oro har, arinak. Egia da bestelako albo ondorio larriagoak ikusi direla talde jakin batzuetan. Adibidez, hor daude miokarditisacloseMiokardioaren hantura prozesua.
k. Baina ez da ikusi kasu bakar bat ere 11 urtetik beherako umeetan; heldu gazteetan agertu da batez ere. Eta kontua da miokarditisa gara daitekeela COVID-19a izan duten umeetan ere. COVID-19a izanez gero, miokarditisa izateko arriskua 36 aldiz handitzen da.  Orduan, hori balantza batean jarriz gero, badakigu probableagoa dela ume batek miokarditisa izatea COVID-19a izan duelako, txertoa jartzeagatik baino.

«Badakigu probableagoa dela ume batek miokarditisa izatea COVID-19a izan duelako, txertoa jartzeagatik baino».

Izortze Santin (EHUko biologia irakaslea)

Baina, txertoa hartuta ere, bestelako neurriak ezingo dira baztertu, ezta?
Ezin da, ez: txertoak ez dira esterilizatzaileak. Ikusi beharko da zer gertatzen den umeen artean, baina printzipioz haientzat ere txertoak ez dira esterilizatzaileak. Hala ere, pandemiaren bilakaeran eragina izango du umeen txertaketak; beste lanabes bat izango da: ez da izango edabe magikoa, baina eragina izan dezake.

«Beste lanabes bat izango da: ez da izango edabe magikoa, baina eragina izan dezake».

Izortze Santin (EHUko biologia irakaslea)

Horiek guztiak aintzat hartuta, gurasoena da erabakia.
Hala da. Oso garrantzitsua da gurasoak informatuta egotea, erabaki funtsatucloseArgudio baterako oinarriak izatea.
bat har dezaten. Alde edo kontra, baina erabaki funtsatu bat hartu behar dute, onurak eta arriskuak zeintzuk diren ikusita.
Desinformazio handia dago. Informazio bat hartu, eta erdizka aurkezten da, testuingurutik kanpo, eta badirudi egia dela. 
Eta administrazioak ere nik eman dudan informazio hori, adibidez, eman egin behar luke. Umeak txertatu behar dira? Ados, baina zergatik? Hori ondo azaldu behar da.

Propio aipatu zenituen arrisku faktoreak dituzten haurrak.
Txertaketa askoz garrantzitsuagoa da ume horientzat; izan ere, ume horiengan asko handitzen da ospitalean edo ZIUetan amaitzeko arriskua.


Jatorrizko artikuluak