Koronabirusarekin bizi dira oraindik

  • Albistea entzun

Koronabirusaren sintomekin luzaroan dauden gaixoak bizimodu normala berriz egin ezinik daude. COVID iraunkorra edo luzea dutenek BERRIAri azaldu diote «denbora gehiegi» daramatela gaixorik, eta arreta egokia behar dutela. Osasun sistemaren «abandonua» salatu dute Isabelle Delgadok eta Sonia Bilbaok.

COVID-19arekin kutsatu ziren Isabelle Delgado (Bilbo, 1969) eta Sonia Bilbao (Sopela, Bizkaia, 1977), iazko martxo aldera. Gaixotasuna etxean pasatu zuten biek, nahiko «makal», baina ospitaletik igaro gabe. Okerrena, baina, gerora etorri da: birusak eragindako ondorioetako batzuk jasan behar dituzte oraindik: muturreko nekea dute, arnasa egiteko zailtasunak, takikardiak, metabolismoaren desorekak, hesteetako arazoak... COVID-19aren sintomak luzaroan dituztenen sufrimendua gorpuzten dute bi emakumeek. Euskal Herriko COVID Iraunkorra plataformako kideak dira biak.

Delgadok azaldu du «gaizki» dagoela iazko martxoaren 11n sintomekin hasi zenetik, eta bata bestearen atzetik zerrendatu ditu birusak eragin dizkion gaitzak: buruko mina, giharretako ahultasuna, arnasa hartzeko zailtasuna... Gainera, hasierako sintomekin batera, beste batzuk agertu zaizkio, bereziki arnas aparatuarekin eta metabolismoarekin lotutakoak. «Duela gutxi, orban txiki bat atzeman zidaten biriketan, eta tiroideetan desorekak ditut». Takikardiak ere izan ditu noizbehinka. «Ondoez orokorra daukat». Halaber, Delgadok aitortu du birusarekin hainbeste denbora bizitzearen ondorioz patologia gehiago izatearen «beldur» ere badela.

«Duela gutxi, orban txiki bat atzeman zidaten biriketan, eta tiroideetan desorekak ditut».

Isabelle Delgado (COVID iraunkorra pairatzen du)

Bilbaori ere bizitza guztiz aldatu zaio gaitzarekin kutsatu zenetik. Kirolari amorratua zen, eta ez zuen inongo patologiarik. Gaur egun, ordea, ez da lan egiteko gai ere. «Azken urte eta erdian izugarri zaharkitu naiz, eta orain 80 urteko zahar baten antzera nabil». Bilbao martxoaren 6an gaixotu zen, eta handik hamar bat egunera ez zen ohetik jaikitzeko gai. Orduko hartan osasun sistema kolapsaturik zegoenez, ez zuten aurrez aurre artatucloseKasu egin, arreta jarri., ez zioten PCR-rik egin, eta etxean igaro zuen gaitzaldia. 

Azaldu du organo ugari kaltetuak dituela birusaren ondorioz, medikuek diagnostikatu diotenez: takikardia erreaktiboa du, bronkioetako hiperaktibitatea eta hesteen hanturacloseInflamazioa.. Baina guztien artean larriena, uda partean diagnostikatu ziotena: hiperplasia linfoideacloseLinfozitoen ugaritzea.. Patologia hori COVID iraunkorrarekin lotzen dute ikerketa zientifiko ugarik, baina Osakidetzak ez dio diagnostiko hori ematen. Aspaldi ari zaio Osakidetzari erretrobirusen aurkako tratamendu bat eskatzen, baina oraino ez diote eman, argudiatuta bere garaian ez ziotela PCR-rik egin eta ez duela antigorputzik sortu.

Protokolorik ez, eta gaixoak lanera

OME Osasunaren Mundu Erakundeak aitortu du COVID iraunkorra badela. Birusarekin kutsatu eta hamabi bat astera sintomekin jarraitzen dutenak dira COVID luzea edo iraunkorra daukatenak. Kalkulu bat ere badu egina: kutsatu direnen %20k sintomak luzaroan izan ditzakete. Baina Hego Euskal Herrian ez dago gaixotasunaren bilakaera  horri heltzeko protokolo zehatzik. 

COVID-19arekin bizi diren eriek sentitzen dute «abandonatuta» daudela: batez ere, osasun sistemak abandonatu dituela. Eritasunagatik duten larritasuna eta ezinegona «ikusezin» bilakatu direla diote. Plataformako kideen aspaldiko aldarria da gaixoak modu egokian artatzeko unitateak martxan jartzea, eta Osakidetzari maiz egin diote eskaera, baina orain arte ez dituzte aintzat hartu haien eskakizunak«Jakinarazi digute unitate bat martxan jartzeko asmoa dutela neurologiako, barne medikuntzako eta arnas aparatuko profesionalek osatuta, baina gaixotasun infekziosoetako aditurik gabe», deitoratu du Delgadok. 

«Ezin dut lanik bilatu, gaixorik nagoelako. Egoera hau jasanezina da». 

Sonia Bilbao (COVID iraunkorra pairatzen du)

Euskal Herriko COVID Iraunkorra plataformak gaixotasun hori dutenen lan egoera du kezka nagusietakoa, Gizarte Segurantza  lanera itzularazten ari delako jendea, sintomak eduki arren. Egoera horretan dago Bilbao. Gaixotasunaren ondorioz, pandemia aurretik zituen bi lanpostuetako bat galdu egin du, baina oraintxe ez dago beste lan osagarri bat bilatzeko eran: «Ezin dut lanik bilatu, gaixorik nagoelako. Egoera hau jasanezina da». 


Jatorrizko artikuluak