«Kazetari zintzoaren» soa

  • 609 hitz
  • Albistea entzun

Gernikako bonbardaketa euskal herritarrei egozten tematu zen Franco, baina George Steer kazetariak ez zuen dudarik izan: munduari kontatu zion Alemaniako Kondor Legioaren lana izan zela.

1937ko apirilaren 26eko bonbardaketa hura mugarria izan zen Bigarren Mundu Gerraren atarian.

George Lowther Steer, gerra berriemailea, 27 urte. Hor dago, Gerrikaitzen, aireplano alemaniarren erasoa noiz amaituko, lurrean kukutuacloseMakurtua, ezkutatua.; aireplano horiek berek ordu batzuk lehenago lehergailuekin ireki duten hamar metro luzeko zulo batean babestu da. Hilobia izan zitekeen; lurra gainera botatzea besterik ez zaio falta. Baina ez. Kazetari horrek Gernikara iritsi behar du, eta faxistek egin duten triskantzacloseTxikizioa, sarraskia. ikusi behar du bere begiez. Bere eskuez kontatzeko. The tragedy of Guernica, Gernikako tragedia, jarriko dio goiburuan: Town destroyed in air attack, aire erasoz suntsitutako herri bat. Artikulua telegramaz bidaliko du itsasoaren beste aldera, eta hurrengo egunean argitaratuko dute The Times-ek Londresen eta The New York Times-ek New Yorken, 1937ko apirilaren 28an, faxistek Gernika suntsitu eta bi egunera. Bonbardaketa nazioarteko prentsan agertu bazen ere, Sterren artikuluak egin zuen gertaera ezagun, agerian utzi baitzuen txikizioa izan zela, eta Alemania 1936ko gerran esku hartzen ari zela, bere burua neutral aurkeztu arren.

Suhiltzaileak lanean, Gernikako bonbardaketaren hondakinetan. BERRIA

Etiopiatik Euskal Herrira

Steer hegoafrikarra zen. Han jaio zen, 1909an. Ezagutzen zuen Afrika, eta ezagutzen zituen bonbardaketak. Etiopian urtebete egin zuen, 1935etik 1936ra, The Times-entzat berriemaile. Ikusiak zituen Italiako armadaren hegazkinak etiopiarren gainera ziape gasacloseGerra kimikoan erabiltzen den substantzia likido bat.
isurtzen eta herriak bonbaz desegiten. Steerrek susmoa bazuen, ordurako, Alemania eta Italia gerra egiteko modu berriak probatzen ari zirela: populazio zibila airez jo eta txikitzea, adibidez. Afrikan egin zuten; baina Europan? Euskal Herria ez zen Etiopia. Durango bonbardatua akats bat izan zitekeen... Baina Gernikan beste eraso bat egiteak susmoak uxatu zituen; faxisten ankerkeriaz idatzi behar zen bizkor, eta Europa ohartarazi.

Steerrek susmoa bazuen, ordurako, Alemania eta Italia gerra egiteko modu berriak probatzen ari zirela: populazio zibila airez jo eta txikitzea.

Steer Etiopiatik bota zuten Italiako faxistek, eta 1936 bukaeran beren lerroetatik frankistek. Londresera itzuli zen, baina 1937ko ilbeltzeancloseUrtarrilean. Bilbora bidali zuen The Times-ek, Eusko Jaurlaritza sortu berriaren altzocloseBabes.tik emateko gerraren berri. Hilaren 29an emaztea eta haurra galdu zituen Londresen, erditzean, eta hara joan zen. Durango birrindua ikusteko justu itzuli zen. Honela deskribatu zuen, The Times-era bidalitako kronikan: «1937ko martxoaren 31 arte, munduaren historian populazio zibilaren kontra egin den bonbardaketarik izugarriena».

George Steer (1909-1944) kazetari eta gerra korrespontsala. BERRIA

Apirilaren 26ko iluntzean, Gernikatik berriak iritsi ziren Bilbora. Gau hartan bertan, Esteban Urkiaga Lauaxeta idazleak Gernikara gidatu zituen kazetariak; han zen Steer ere. Goizaldean itzuli ziren Bilbora. Kazetariek berria eman ahala hasi zen Francoren bertsio ofiziala zabaltzen: gorriek erre dute Gernika.

Apirilaren 27an goiz jaikirik, Gernikatik Bilbora iristen ari ziren errefuxiatuekin hitz egin zuen Steerrek. Autoa hartu eta Gernikara itzuli zen. Lautik hiru etxe birrinduak, ospitale suntsitu batean 30 gorpu, oraindik sutan zeuden eraikinak... Bezperakoa, zoritxarrez, egia zen. Lekukoekin hitz egin, datuak hartu, bazterrak miatu. Egina zegoen kronika. Kontatzen dituen ankerkeriengatik ez balitz, testu lehorra litzateke, larderiacloseIzu, mehatxu.
rik gabea.

Gernika sutan, bonbardaketen ostean. BERRIA

Gutxitan izan du artikulu bakar batek halako eragin diplomatikoa, hala ere. Gernikako erasoa «gorriei», «euskaldunei», eta «meatzari asturiarrei» egozten tematu ziren frankistak. Baina Erresuma Batuan, Frantzian eta AEBetan bihotzak hunkitu zituen kronikak; ahaztu gabe Alemaniak etorkizunean egin zezakeenaren izua ere handia zela.

Erresuma Batuan, Frantzian eta AEBetan bihotzak hunkitu zituen kronikak; ahaztu gabe Alemaniak etorkizunean egin zezakeenaren izua ere handia zela.
Kontakizun «zuhurragoa»

Alemaniak hariak mugitu zituen. The Times-eko editoreak azalpenak eskatu zizkion Steerri: «Beste ikuspegi batzuk» aintzat hartzeko eta kontakizun «zuhurcloseNeurrian, egoki.ragoa» egiteko eskatu zion. Apirilaren 28an bertan erantzun zien Steerrek: «Ehunka jende etxegabe eta nahigabeturekin hitz egin dut, eta den-denek gertaeren deskribapen zehatz bera egin didate. Gernikan bonbek egindako zulo erraldoiak ikusi eta neurtu ditut. «Rheindorf factory, 1936» idatzia zuten aluminiozko su bonba alemanak aurkitu dituzte, lehertu gabe». Dudarik ez.

Abisu eman zioten frankistek harrapatuz gero bertan fusilatuko zutela.

Abisu eman zioten frankistek harrapatuz gero bertan fusilatuko zutela. Faxistei ez zitzaien komeni munduak jakitea Alemaniaren eta Italiaren neutraltasuna ustezkoa baino ez zela. 

Agirre lehendakariaren erlojua

Steer ez zen kazetari hutsa izan. Euskal herritarren aldera lerratucloseAlderen batera jo, norbaitekin edo zerbaitekin bat egin.
zen, Etiopian etiopiarren aldera lerratu zen bezala. Erresuma Batuak Euskal Herriko 4.000 ume erbesteratu hartzea haren diplomazia lanari zor zaio. Hilabete gutxi egin zuen Euskal Herrian, baina loturik gelditu zen euskal herritarrengana. 1944an, Erresuma Batuko zerbitzu sekretuentzat lanean, Birmanian zegoen, japoniarren aurkako gerran. Han hil zen, auto istripuz. Hilotzari urrezko erloju bat aurkitu zioten eskuturrean. Agirre lehendakariak oparitu zion hura bera zen. «Steerri, Euskal Errepublikak» jartzen zuen hura. «Kazetari zintzo» bati oparitu ziotena.

1944an Birmanian hil zen, auto istripuz. Hilotzari urrezko erloju bat aurkitu zioten eskuturrean. Agirre lehendakariak oparitu zion hura bera zen.

Jatorrizko artikuluak