Laborarien borroka Mercosurren aurka

Europako Batasasunak Mercosurrekin sinatutako merkataritza itunaren ondorioz, laborariek galzorian ikusten dute laborantza. Lehiatu ezinak kezkatzen ditu laborariak, eta horregatik ekin diote errepideak, portuak eta bestelako azpiegiturak blokeatzeari. 

Baionako portuko blokeoaren harira, Julen Perez mintzatu da tokian bertan egin duten prentsaurrekoan, erremorkacloseAtoia zabal baten gainean, ELBcloseEuskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuko bandera eskuan. Garai zailak dira laborarientzat; jende saldoacloseUgari, asko so zuela, abiatu da: «Lehenik erran ni harro naizela hemen izateaz. Ikusiz zer jende baten eta mobilizazioak nola hartu duen, kontent naiz. Laborari batzuk goizik jaiki dira, usaiancloseOhi baino goizago, eta portua giltzapetu dute bospasei traktorerekilan; beraz, biba zuek! Harro naiz zuen ondoan izateaz eta zuekilan borrokatzeaz ondoko egunetan».

Batez ere Baionako portua blokeaturik, EBren eta Mercosurren akordioa salatu nahi izan duzue. Zergatik da ELB tratu horren kontra?

Sinetsarazi nahi digute harreman ekonomiko horiek abantailak ekarriko dizkiotela Frantzia osoari, baina, tokian-tokian, zentzugabea da: konkurrentzian emanen dituzte Latinoamerikatik datorren artoa eta hemen ekoitzitakoa. Ezinezkoa da. Artoa hemen ekoizten duenak ezin du sari duinik jaso parean jartzen bada bi aldiz merkeago ekoitzi den bat. Haragiari dagokionez, idatzia da puska nobleak oro igorriak izanen direla Latinoamerikatik; 99.000 tona dira, gutxi gorabehera. AlimalekoacloseIzugarria da.

Hots, konkurrentziakcloseLehiak zaituzte beldurtzen.

BuxetcloseAurrekontu guziak behera doazen garai hauetan, erran nahi du bihar haragi puska horiek erosiko dituztela kolektibitateek, kantinek, ospitaleek, jatetxeek... Beti berdin: lekuan ekoizten ditugun hazkurriekcloseElikagaiek ez dute gehiago biderik ukanen. Ulertzen dut enpresa batek interes ekonomikoa izatea merkeenaren erostera joateko, baina kalitateari gailentzen zaio, eta hori dugu salatzen: ez dugu tronpatucloseNahastu, okertu behar Latinoamerikatik iritsiko diren hazkurrien kalitatearen inguruan; ez dugu laborantza ekonomiaren ikuspegi bera, eta, gainera, han, ekoizpen neurriak bizikicloseArrunt, erabat desberdinak dira hemengoen aldean.

Oraino gehiago, bada nehorkcloseInork egin nahi ez duen galdera bat: osagarriarena. Baliteke egun Mercosurreko haragia jaten duen jendea hogei urteren buruan ericloseGaixo izatea pestizidak eta hormonak bazirelako, besteak beste...

Ituna bozkatua dute, alta; izenpetzea baizik ez da falta. Zer geratzen zaizue?

Gure esku deus ez da gehiago, salatzea baizik. Hala ere, EBren Mercosurren akordioa Europako Parlamentuan bozkatu behar dute; beraz, orainokoan, ez da egina. Gure lana izanen da —eta jadanik ari gara— Europako parlamentariei erakustea zendakocloseZergatik ez garen ados, eta galdegitea bozka horren kontra egin dezaten.

Euskal Herrian gure tresnekin egituratu gara: izan hazkuntzarendako, gizentzeko, hiltegiendako, transformatzeko eta gero saltzeko; hau da, ekoizten dugun hazkurri hartarik bizitzeko. Baina horrek ez du kentzen laborantza saila nekezian dela beti, bai klima aldaketagatik, bai EB-Mercosur eta halako akordio batengatik, baita Frantziak plantan jartzen dituen politika sanitarioengatik ere.

Agian zaila da hain luzaz mobilizatzea, eta Pirinio Atlantikoetako prefetura hasia da bere jarrera gogortzen, bost astez blokeoak egon ondotik...

Oro har, ohartzen gara azken bultacloseBultzada honetan Frantziako Estatuak hozka batez gogortu dela. Uste dut A64 eta A63 autobideen blokeatzeak zailtasunak ekarri dizkiola Baionako hiriari, eta prefetak, logika osoz, erran du ezin duela onartu tentsio horri beste bat gehitzea. Mehatxu gisako bat igorri digu, baina ELB —beste sindikatu batzuk bezala— ez da mehatxuekin geldituko. Parean, dena galtzeko dugu. Politika sanitarioak hola-hola baldin badira, etxaldeak desagertuko dira, eta laboraririk ez da izanen, hazkuntzarik ez baita izanen. EBren eta Mercosurren tratua bururaino joaten baldin bada, konkurrentzian izanen gara kanpoko mozkinekilan, Euskal Herriko laborantzaren kaltetan, berriz ere. Dena galtzeko dugunez, legez kanpo izatera permititzen diogu geure buruari.

Kemen horrek eta tirriacloseEtsaitasun, gorroto... horrek gaina hartzen du. AkituakcloseNekatuak izanik ere, kexaturik izanik ere, ez bagara behar orduan behar lekuan gure nahien defenditzen, deus ere ez da gertatuko. Gure barneko indar horrek gaina hartzen du, eta permititzen digu egun bezala 200 pertsona biltzea errateko ez garela ados.

Jatorrizko artikuluak