Martxoaren 8 (berri) batean

00:00 /
'Berria FM' podcastaren ziklo berria Martxoaren 8arekin hasi da, eta, ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dute hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu dira. Baita zaintzaz ere, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.
Ane Eslaba eta Uxue Rey kazetariek gidatzen duten podcast feminista da Berria FM. 2019an sortu zen, eta hiru urtez Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatu du. Askotariko gaiak jorratu ditu podcastak, sakon eta begirada feministatik, eta ahots ugariri egin die tokia. Saritua ere izan da.
Jatorrizko artikuluak
-
Martxoaren 8 (berri) batean
Uxue Rey eta Ane Eslava |
|
-
Bi minutuan behin emakume bat hiltzen da haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik
Arantxa Elizegi Egilegor |
|
-
‘Berria FM’-ren ziklo berria, martxan
Jone Bastida Alzuru |
|