«Oraintxe bertan gehien gustatzen zaigun rapa apur bat ilunera jotzen duena da»
Mateo Zikuta rap kantaria da. 'Mur mur' podcastean elkarrizketatu dute, bere estreinako diskoaren harira. Egungo gizartearen kritika zorrotza egiten du, errima biziekin.
Mateo Zikuta Gasteizen jaioa da, 1999an. Martin du berezko izena, eta Ziarrusta abizena. 2017 inguruan hasi zen rapean, Ziakhus izenarekin. Oraintsu plazaratu closeargitaratudu estreinako closelehenengolana Martin Zikuta ezizen artistikoarekin, eta El Garto musikari adiskidea lagun hartuta (Garikoitz Ortiz de Villalba, Gasteiz, 1999): Ketura operazioa.
Ketura operazioa izenburuak Gasteizko leku bat dakar gogora?
Bai. Gasteiztik gertu dagoen paraje closetoki, lekubat da: gerra zibileko bi bunker daude. Madril brigadako soldadu gazteek hormigoian utzitako izenak eta sinboloak daude: Viva el ejército rojo, eta igitaia eta mailua. Irudi potentea da, gure musikak politikarekin duen harremanaz hausnartzera eraman ninduena. Horregatik jarri nion diskoari operazio izena, disko guztiak klase borrokaren eta kultur gerraren operazioak direla agerian uzteko.
Terminologia belikoa erabiltzen duzu.
Rapean tipikoa da, baina nik disko kontzeptual bat egin nahi nuen, testuinguru horretatik abiatuta. Gerrak kultur menderakuntzaz eta egungo testuinguru belikoaz hitz egiteko ere balio du. Apur bat zinikoacloseOhiko moralaren edo jendetasunaren aurkako iritziak lotsarik edo begirunerik gabe adierazten dituenaeman dezake benetako gerrak gertatzen ari diren honetan, baina tira. Esan nahi dut: gerrak balio du kultur gerraz hitz egiteko, klase menderakuntzaz hitz egiteko, baina baita posizio politiko bati buruz hitz egiteko ere.
Hasieratik garbi adierazten duzu zein duzun begirada, zein den gizartearekiko zure begirada kritikoa. Indartsu alde batetik, eta lirikoa ere bai.
Uste dut hitzekin oreka lortu dudala: izaera kritikoa eta gauzak esplizituclosezuzenean esatearena; irudien bitartez hitz egitearena. Ez dut ebidenteegiacloseagerikoegia izan nahi. Gaur egun eskasia handia dago horretan.
Badira jazzaren oihartzun batzuk edo soinu esperimentazio batzuk.
Bai, oraintxe bertan gehien gustatzen zaigun rapa apur bat ilunera jotzen duena da; loopclosebehin eta berriz entzuten den musika sekuentzia errepikakorrek, pisutsuek eta dentsoek closeastuneksortzen duten atmosfera biolento hori.
Zurea ez den kantu bat aukeratzeko eskatu dizugu, eta esanguratsua izan da: Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren Poeta hoiek aukeratu duzu. Esan liteke 1990eko hamarkadaren amaieran edo 2000ko hasieran jaiotakoek berriro begirada jarri dutela 60ko hamarkadako kantagintzan?
Bai, izan daiteke. Guk Euskal Rock Erradikal (RRV) horren ajeclosebiharamun moduko bat bizi izan dugu. Nik 12-13 urterekin entzuten nuen musika gehiena estandar horren barrukoa zen, eta, horren amaieran, horrelako irekidura momentu bat egon da; zerbait berriaren esperoan bezala geunden. Genero berri batzuk iritsi dira, eta nik uste dut jakin dugula atzera begiratzen, aurrera egiteko asmoz, eta ez folklorizazioaren zentzuan. Langile mugimendu internazionalaren aterpean egon diren adierazpen kultural batzuk eredu izan dira.
Egungo giro gatazkatsuan, zer du egiteko poetak? Zer du egiteko musikariak, rap kantariak?
Nik uste dut galdera sinplifika litekeela, geure buruari galdetuta edonork zer duen egiteko. Bai, musikariak ardura berezi bat du, berak produzitzencloseekoizten, sortzen duen objektu horrek karga closepisuideologikoa eta karga semantikoaclosehitzen esanahiari buruzkoa daukalako. Irudiak sortzen ditu, eta, zalantzarik gabe, zerbait eragiten du plaza publikoan. Baina nik uste dut denon kasuan exijitzeko modukoa dela horrelako esku hartze bat, posizio hartze bat, oraintxe guztia pikutara doa eta. Artistak bere berezitasunetik egin diezaioke ekarpen berezi bat politikari, mezu batzuen bitartez, eta mobilizazio sozial bat eragin dezake. Ez da nahikoa zerbait esatea edo txiokatzea: hori gutxien-gutxienekoa da.
Nola ikusten duzu euskal raparen panorama?
Uste dut rapa, genero moduan, ez dela inoiz finkatu. Ez da egon nahikoa proposamen ezberdin, ez publiko horrentzako elikadurarik ere. Faktore soziologikoak ere badaude: Euskal Herrian ez da hainbestekoa izan raparen subjektu historikoa izan den gazteria marjinala. Orain, egia da jendea pobretzen ari dela, eta raparen ondorengo generoak (urbanoa) hedatzen ari diren heinean, uste dut baldintza gehiago daudela gauza serioak gertatzeko rapean.
Zurea ez da oilarkerian eta beef-etan oinarrituriko rapa, baina, kritika sozialetik harago, badago zirikatze puntu bat zure hitzetan.
Euskaraz izateagatik ez du zertan onarpen automatikorik eduki. Kritika, zentzu politikoan, zilegia eta beharrezkoa da. Nahi badugu zerbaitera heldu, egoera kulturala agerian utzi behar da. Disko asko ateratzen dira, eta ematen du inork ez duela ezer esateko ezeri buruz. Nik uste dut kritika, baina zentzu politikoan, zilegi ez ezik, beharrezkoa ere badela. Nik baliatu dut beefclosebi pertsonak elkarri botatzen dizkioten mezu doilorrak-aren kode bat, eta probokatu egin nahi dut, egoera kulturalari buruzko kritika bat agerian uzteko.
Jatorrizko artikuluak
-
Mateo Zikuta: «Uste dut rapa, genero moduan, ez dela inoiz finkatu»
Gorka Erostarbe Leunda |
|
-
Mateo Zikuta rapero elkarrizketatu dugu
Gorka Erostarbe Leunda |
|