«Ematen du gaztetan izan behar duzula arrakasta musikan, eta horrek ez dauka zentzurik»
Badok BERRIAko euskal musikaren atariak podcast bat abiatu du: 'Murmur'. Sara Zozaia izan da lehen gonbidatua. 'Atta' da Zozaiaren azken lana; lau kantu, lau xuxurla enigmatiko.
Irribarre herabearekinlotsatia etorri da Sara Zozaia (Donostia, 1995). Lasai baina tinko solastatu mintzatu, hitz eginda Murmur podcasterako elkarrizketan ere. Gartxot-en Bizirik gaude disko argitaratu berriko Ahaztear kanta aukeratu du, bere kuttunen gustukoenenartean baitago: «Bukleanbehin eta berriz entzuten dut, eta asko konektatu dut». Bere abesti batekin hasi da saioa: Elurra.
Elurra du izena kantuak, eta elurrarekin izan dezake nolabaiteko zerikusia zure musikak. Zer eragin nahi duzu?
Ez dakit oso ongi zer eragiten duen nire musikak, baina badakit zein den hura egitearen intentzioaasmoa. Elurra kantuak badu intentzio nahiko argia. Entzuleari zerbait eragiten dio, barne begirada bat, edo hura eraldatu egiten diola uste dut, edo behintzat, hori kontatu didate.
Attä du izenburua lanak, eta hain zuzen ere, Elurra kantuaren hitzak aitak idatziak dira, zure aitak. Zergatik izenburu hori?
Izenburuak hasieran edo bukaeran suertatzen dira, eta jakin gabe, askotan izena jartzen diot demopromoziorako erabiltzen den musika grabazioa bati, adibidez, eta pentsatzen dut ez duela denboran iraungo. Baina batzuetan irauten du bukaera arte. Attä-rekin hori gertatu zitzaidan. Banuen buruan ideia eta soinu bat, zerbait: aita, atea, ataka… Nara diskoa atera eta gero bukaera bat sentitu nuen. Talde formatuan jotzeko denbora-edo amaitu zitzaidan, eta bakarlari moduan hasi nintzen berriro. Ate bat zabaldu zitzaidan, bakarkako era berri honetara eraman nauena.
Ez da kasualitatea attä-ren fonetika hori, soinu hori, t-aren bustidura hori. Zerbait adierazi nahi duzu horrekin?
Etxean entzun dudana da. Euskalki euskararen dialektoakasko izan ditut bateratuak, eta ez dakit oso ongi nongoa den attä hau. Nonbait sortu zait hitz hori, eta uste dut adierazten duela bizitzaren esperientziak ekarri didan jakituria hori ere, norbera kontziente izan ala ez.
Esan duzu inoiz egin duzun diskorik zintzoena edo zeure buruarekiko leialena dela.
Uste dut disko honetan izan dudan espektatiba bakarra izan dela lehenengo aldiz sartzea benetan niri asko gustatzen zitzaizkidan soinuak, melodiak, hitzak. Dagoena da benetan eta bihotzetik esandako «bai» erraldoi bat, eta ematen du zerbait sinplea edo erraza, baina ez da bidean normalena. Askotan gauzak pasatzen uzten dituzu, eta aurrera zoaz, «egin dezagun hau, egin dezagun beste hori». Baina ez dira bai erraldoiak. Eta lan honetan bai erraldoi asko daude. Eta horrekin batera, espektatiba gutxi. Ze banekien hau niri asko gustatzen zaidan zerbait dela, baina gero publikoari agian arrotza egingo zitzaiola. Orduan, aldi berean, arrisku puntu bat badu horrek.
Bai erraldoi horietara iristeko, eskarmentua, ibilbidea ezinbestekoak izango zenituen. Baina, noski, ibilbide horretan beti topatzen dira oztopoak ere.
Bai, uste dut autoezagutza prozesua dela hori. Eta horrek badu lotura musikarekin. Ematen du gaztetan izan behar duzula arrakasta musikan, eta ondo pentsatzen badugu, horrek ez dauka zentzurik. Zenbat eta urte gehiago bizi, geroz eta argiago dugu nor garen. Autoezagutza bide hori ez da inoiz eteten. Niri, pertsonalki, iruditzen zait momentu honetan hau dela ni naizena, gero eta bai handiagoak edo benetakoagoak ditudala. Baina badakit, halaber, hemendik urte batzuetara egingo dudana izango dela benetakoagoa.
Etiketetan sartu gabe, ezaugarri bat aipatu daiteke zure musikaz aritzean: misterioa edo enigma, edo halako ehundura testura, itxuralanbrozko bat. Zure kantuetan badago zerbait hortik.
Gustatu zait etiketa hori, bai, ederki.
Gaua da zure hitzak dituen pieza bakarra, hain zuzen ere. Zer da gaua zuretzat?
Iluntasuna. Eta iluntasun horrek ekarri dezake bakea, baina, batzuetan, eraldaketa prozesu bateko momenturik baxuena ere izan daiteke.
Jatorrizko artikuluak
-
Sara Zozaia: «Ematen du gaztetan izan behar duzula arrakasta musikan, eta horrek ez dauka zentzurik»
Gorka Erostarbe Leunda |
|