Ozeanoetan 14.000 tona mikroplastiko daude pilatuta, eta gure gorputzera iristen ari dira

  • 57 hitz

Mikroplastikoak ikusezinak dira, baina ingurumena kutsatzen dute, eta gero gure gorputzera pasatzen dira. Ibaietan eta mendietan ere badaude.

Planetako ozeanoetan 14.000 tona mikroplastiko daude pilatuta. Ozeano Barean, esaterako, zabor multzo erraldoia eratu da, baina beste itsasoetan ere plastikozko irlak eratu dira, eta ibaietan eta mendietan ere badaude. Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, gaur egungo bizimoduak sortzen duen kutsadura arazo horri erreparatu dio BERRIAko Mantangorri gehigarriak. Erlantz Kortabitarte Urdaibaiko Ekoetxeko ingurumen hezitzaileak erantzun ditu galderak.

1. Zer dira mikroplastikoak?

Mikroplastikoak tamaina oso txikia duten plastiko zatiak dira. Zehazki, bost milimetrotik beherakoak. Erlantz Kortabitarte Urdaibaiko Ekoetxeako ingurumen hezitzaileak azaldu du ikusezinak direnez oharkabean pasatu ohi direla: «Hondartza batean botila bat ikusten badugu, identifikatu egiten dugu. Baina mikroplastikoak ez ditugu ikusten, eta itxuraz garbi dauden lekuetan ere egon daitezke». 

2. Nola iristen dira itsasora?

Hainbat bidetatik iristen dira mikroplastikoak itsasora. Ohikoena, ordea, urak egiten duen bidearen bidez iristea izaten da. Kortabitartek azaldu du bide hori: «Gure herrietatik, estoldetatikcloseherri edo hiri bateko ur zikin eta euri-urak jasotzeko lurpeko kanala edo hodia eta bestelako iturrietatik doaz ibaietara mikroplastiko horiek, eta ibaiek bere bideari jarraitzen diote, itsasora heldu arte. Kostaldeko hondartzetan, ekosistemetan eta bestelako natura eremuetan metatzenclosepilatu dira: azkenean, hara iritsi, eta bertan pilatzen dira mikroplastikoak».

3. Nola sortzen dira?

Jarduera askotan sor daitezke mikroplastikoak. Pneumatikoak, ehun sintetikoak, pinturak eta eguneroko materialak higatuta closeZerbaitek, erabiltzearen ondorioz, berritan zituen nolakotasunak galtzen duenean
sortzen da mikroplastiko gehien. Egunerokoan erabiltzen diren plastikozko ontzietatik sortzen dira asko, pellet izeneko plastikozko bola txiki batzuen bidez ekoizten baitituzte: «Ogia egiteko irinarekin lan egiten dugun bezala, plastikozko ontzi horiek sortzeko pellet bolatxo horiekin lan egiten da». Plastikozko hondakin handiagoak naturara iristen direnean edo bertan metatzen direnean ere ager daitezke: «Eguzkiaren edo higaduraren eraginez, plastiko zati handi horiek txikituz joaten dira. Orduan, hasiera batean botila bat dena milaka edo milioika plastiko partikula bihurtzen da».

4. Zer kalte sortzen dituzte?

Mikroplastikoek ingurumena kutsatzen dute. Plastiko zati txiki horiek erraz pasatzen dira bizidunen elikadura katera, eta metatu egiten dira. «Mikroplastiko horiek animalien ehunetan pilatzen dira. Eta, gezurra badirudi ere, gorputzean ere baditugu mikroplastikoak. Gu, azken batean, elikadura kate horietaz baliatzen garelako», azaldu du Kortabitartek. 

5. Zer egin daiteke mikroplastikoak murrizteko?

Kortabitarteren ustetan, egungo bizimodua eta ohiturak aldatzea da gakoa: «Ahalik eta plastiko gutxien erabili behar da erosketak egitean. Esaterako, plastikozko ontzietan bildurik dauden produktuak erosi beharrean, solte hartu. Eta berrerabili daitekeen guztia berrerabili, beste bizialdi bat eman...». Erakundeek ere ardura handia dute gai honetan, eta, adituaren ustez, nork bere ahalegina egitea ez da nahikoa: «Mikroplastikoen arazoa handia da, eta ez dago irtenbide bakar bat. Herritar konprometituak behar ditugu, baina baita arduraz jokatzen duten administrazioak ere, ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarriagoak bultzatzeko. Irtenbidea elkarrekin jardutea da». Kortabitarteren hitzetan, kontzientzia aldaketa bat sortzea inportantea da: «Behin zabaldu ondoren, oso zaila da mikroplastikoak berriro biltzea. Horregatik, garbitzen saiatzea baino askoz eraginkorragoa da prebentzioa».

Jatorrizko artikuluak