Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi dira Ozeano Barera

  • 278 hitz
  • Albistea entzun

Abuztuaren 24an hasi ziren isurtzen itsasora lehen 7,800 metro kubikoak, eta hamazazpi egun inguru beharko dituzte horretarako.

Denera 1,34 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta zentral nuklearreko edukiontzietan, baina tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela ziurtatu dute Japoniako Gobernuak eta zentralaren jabe Tepco konpainiak.

Hondakin erradioaktiboz kutsatuta dago ur hori, Fukushimako zentral nuklearreko hiru erreaktore hozteko eta instalazio nuklearraren barruan iragaztekocloseIsurkarietatik partikula solidoak kentzeko.
erabili izan baitute. IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak jakinarazi duenez, hondakin horiek ezabatzen saiatu dira isuriekin hasi aurretik, likidoak prozesatzeko sistema baten bidez. Sistema horrek erradionuklido gehienak ezabatzen dituen arren, ez du tritioa ezabatzeko gaitasunik, eta, hortaz, ura tritioz kutsatuta dago oraindik. Herritarrak lasaitze aldera, agentziak ziurtatu du tritio kantitate hori arriskutsua izan daitekeen mugen «oso azpitik» dagoela.

Likidoak prozesatzeko sistemak erradionuklido gehienak ezabatzen dituen arren, ez du tritioa ezabatzeko gaitasunik, eta, hortaz, ura tritioz kutsatuta dago oraindik.

Halere, hasieratik mesfidati agertu dira herrialdeko arrantza sektorea eta talde ekologistak. Batetik, arrantzatzen eta ondoren saltzen dituzten arrainen kalitateak kezkatzen du arrantza sektorea; eta, bestetik, isuriek ozeanoko ekosisteman eta uraren kalitatean eragin ditzaketen kalteen beldur dira ekologistak.

Txernobylen atzetik, inoizko istripu nuklearrik larriena izan zen Fukushiman 2011ko martxoaren 11n gertatutakoa. Lurrikara baten ondorengo tsunamiak bete-betean jo zuen instalazioa, eta egun gutxian milaka biktima eragin zituen; 15.899 pertsona ezbeharra gertatu eta berehala hil ziren.

Nazioarteko urak ez daude bare

Bizilagunei ere ez die ilusio handirik egin Japoniak hartutako erabakiak. Txina hasieratik agertu da Tokioren asmoen aurka, eta Japoniako itsaski guztien inportazioak debekatu ditu ur kutsatua isurtzen hasi bezain laster. Txinak ingurumena eta itsasoko ekosistema sabotatzea leporatu dio Japoniari, eta salatu du haren asmoak «erabat berekoiak» direla. Japoniaren asmoak kritikatu ditu Ipar Koreak ere.

Horiek hala, Hego Korea izan da egunotan Japoniari konfiantzazko botoa eman dion bakarra. Ur isurien inguruko kezka «gehiegizkoa eta alferrikakoa» dela esan du herrialdeko lehen ministro Han Duck Sook. Halere, tentuz begiratzen dio egitasmoari: «Datozen 30 urteetan isuriko diren uren inguruko informazio gardena eman dezala eskatzen dio gure gobernuak Japoniakoari».

Jatorrizko artikuluak