'Palestina', 2023ko hitza

  • Albistea entzun

BERRIAko euskara taldearen arabera, 'Palestina' da 2023ko hitza. Horrez gain, hilabetez hilabete protagonista izan diren hitz, toponimo, aditz eta esamoldeak zehaztu dituzte. Horietan ere, Palestinako gatazka nabaritu da urtearen amaieran.

closeGiza talde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa.
Urtarrila: Erretreta

Erretreta hautatu dute urtarrileko berba gisa. Izan ere, gogor hasi zen urtea Ipar Euskal Herriko biztanleentzat, Frantziako Gobernuak erretretacloseJubilazio.
k erreformatzeko prozesua aurkeztu baitzuen, erretretarako eskubidea 62 urtetik 64 urtera atzeratzeko helburuz, eta pentsio osoa jasotzeko 43 urtez kotizatucloseZerbitzu publiko bati dagozkion kuotak ordaindu.
beharra ezarri. Proposamenak sekulako haserrea piztu zuen kalean eta Frantziako Asanbladan. Erreforma aterako ez zuela ikusita, Emmanuel Macronen gobernuak 49.3 artikulua baliatu zuen, erreforma bozketarik gabe pasatzeko. Kaleak sutan jarri zituen horrek.

Zamaketariak eta portuko beste langileak Baionako portua blokeatzen, erretretaren erreformaren aurka. PATXI BELTZAIZ / IPARLA
Otsaila: Lurrikara

Otsailaren 6an bi astindu handi pairatu zituzten Kurdistanen, Turkian eta Sirian. Lehen dardarak 7,8ko indarra izan zuen, eta bigarrenak, 7,5ekoa. Kalkulatu dutenez, 60.000 pertsona baino gehiago hil ziren, ehunka eraikin erori, eta 120.000 baino gehiago zauritu. Ingurune horretan gerran egon dira azken hamarkadan, eta horrek are gehiago larriagotu zuen egoera, eta erreskate lanak zaildu.


Martxoa: Sakabanaketa

34 urteren buruan, amaitu zen euskal presoen aurkako sakabanaketa politika. Otsailean eman zuen amaitutzat Sare taldeak, Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri zutenean bost preso Euskal Herriratuko zituztela. ETAren barruan banaketa sortzeko eta erakundea ahultzeko helburuz jarri zuen indarrean PSOEk. Baina presoen senideak eta haien lagunak izan ziren politika horren biktima nagusiak. Hiru hamarkada horietan hamasei senide eta lagun hil ziren errepideetan, kartzelarako joan-etorrietan.

Hiru hamarkadatan hamasei senide eta lagun hil dira errepideetan, kartzelarako joan-etorrietan.
Apirila: Perraka

XVII-XVIII. Mendeko Euskal Herrian «andreek gizonei esaten zieten xikito, eta alderantziz, berriz, perraka», lanean aritzen ziren bitartean elkar zirikatzeko. Hitz horiek aurkitu zituen Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaileak Arnaut Oihenarten hiru poema ezezagunetan. Mauleko idazle klasikoaren Oihenarten gastaroa neurthitzetan poema liburuko ale bat topatu zuen Grenobleko (Frantzia) liburutegi bateko katalogocloseZerrenda edo izendegi egituratua.
an, eta han aurkitu zituen beste inon ikusi ez diren hiru poema horiek. Beraz, esan daiteke euskaldunak perreatzen ibiltzen zirela, modan jarri baino askoz lehenago.

Maiatza: Hilketa matxista

Maiatzaren 16an bi pertsona hil ziren Orion (Gipuzkoa), tiroketa baten ondorioz. Ertzaintzak argitu zuenez, gizonak kanoiak moztutako eskopeta bat erabili zuen bikotekide ohia hiltzeko. Emakumeak 50 urte zituen. Gizonezkoak, gero, bere burua hil zuen han bertan. Kalean gertatu zen hilketa, egun argiz, eta zirraracloseAsaldura.
handia eragin zuen gizartean. «Egiturazko indarkeria matxista» salatu zuten, Orion eginiko elkarretaratze batean.

Orioko hilketa matxistaren aurkako elkarretaratzea, mugimendu feministak deituta. GORKA RUBIO / FOKU
Ekaina: Uzta

Eguraldiak eman du zeresana 2023an. Batzuek klima larrialdiari egotzicloseLeporatu.
diote batez ere Euskal Herriko hegoaldean pairatu duten lehortea. Apirila lehor joan zen, eta maiatzean hasi zen igartzencloseAntzematen.
Nafarroan arazo larria zetorrela. Azkenean, aurreikuspenik beltzenak bete ziren, eta kalteturiko eremuetan zerealaren uztaren %70 galdu zen. Denera, 40.000 hektareari eragin zion lehorteak. Konponbiderik gabeko kolpea hartu zuten nekazari askok, lur horietako %23k ez baitzuten asegururik. Erriberan pairatu zuten uztarik txarrena: gari uztaren %90 galdu zen, eta garagar uztaren %75.

Erriberan pairatu zuten uztarik txarrena: gari uztaren %90 galdu zen, eta garagar uztaren %75.


Uztaila: Tourra

Frantziako Tourreko lehenengo hiru etapak Euskal Herrian jokatu ziren osorik, eta bosgarrenaren zati bat. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euro ordaindu zizkion lasterketaren antolakuntzari ibilbidea Bilbotik hasteko. Mundu osoan ikusten duten lasterketa horren bitartez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa nazioartean promozionatzeacloseEzagutaraztea.
zen Jaurlaritzaren helburua. 

Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euro ordaindu zizkion lasterketaren antolakuntzari ibilbidea Bilbotik hasteko.

Aukera baliatuta, Euskal Herria Mundura egitasmoa aurkeztu zuen Gure Esku erakundeak. Eta egitasmoak arrakasta handia izan zuen. Izan ere, jendez eta ikurrinez beterik agertu ziren errepide bazterrak telebistaz lau egunez zabalduriko irudietan. Egitasmoaren emaitzarekin oso pozik zegoen Gure Esku. Frantziako Tourra Euskal Herrian ibili zela «argi» geratu zela adierazi zuten.

Frantziako Tourra, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko Santiago zubian. GORKA RUBIO / FOKU

Abuztua: Gobernu akordioa

Maiatzaren 28an egin zituzten udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Ondoren, negoziazioak hasi ziren erakunde bakoitzeko gobernuak osatzeko. Hala, abuztuaren 8an Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa aurkeztu zuten PSNko idazkari nagusi eta lehendakarigai Maria Txibite, Geroa Baiko Uxue Barkos eta Zurekin Nafarroako Begoña Alfarok.

Esamoldea berriz ibili da bolo-bolocloseBarra-barra.
urtearen azken egunetan. Izan ere, abenduaren 21ean, gobernu akordioa sinatu zuten EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak Iruñeko Udala kudeatzeko. Aurretik, UPNko Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura mozioacloseOposizioko kideek gobernuaren politikarekiko adostasunik eza adierazteko erabiltzen duten legezko proposamena. Gobernu aldaketa ekar dezake.
aurkeztea adostu zuten, Joseba Asiron abertzalea alkate egiteko, eta hala egin zuten abenduaren 28an.

Iraila: Euskararen ofizialtasuna

Kataluniako alderdiek estu hartucloseGogor egin.
ta, katalana, euskara eta galiziera Europan ofizial izateko eskaria egin zuen Espainiak abuztuan. Europako Batasunak 24 hizkuntza ofizial ditu onartuak gaur, tartean gaelikoa, zeina gutxitua baitago. Europako Batasunaren erregimencloseEremu jakin bat arautzen duen legezko xedapen multzoa.
linguistikoa arautzen duen artikulua aldatzeko eskatu zuten, erregimen horretan sartzeko euskara, katalana eta galiziera, eta, ondorioz, Europako beste hizkuntza ofizialen parekoak bihurtzeko.

Europako Batasunak 24 hizkuntza ofizial ditu onartuak gaur, tartean gaelikoa, zeina gutxitua baitago.

27 estatuetako ordezkari askok baina zalantzak zituztela esan zuten, eta gaia hobeto aztertzea erabaki.

Urria: Gaza

Urriaren zazpian erasoa jo zuten Palestinako erresistentziacloseEtsaiak hartua duen herrialdean bertakoek haren aurka eratzen duten borroka egituratua.
ko hainbat taldek Israelen hegoaldean. Gaza inguratzen duen hesi militarizatuta zulatu, eta dozenaka milizianocloseArmada baten ordezko talde bateko kide.
atera ziren, batez ere Hamas closePalestinako organizazio politiko islamista.
taldekoak. Militar israeldarren aurka eta haien gotorleku eta kontrolguneetan sartu ziren tiroka. Horrez gain, hainbat etxaldetan sartu ziren, eta baita inguruan egiten ari ziren musika jaialdi batean ere. Milizianoek dozenaka israeldar eta atzerritar bahitu zituzten, eta Gazara eraman zituzten arrapaladan, Israelek gatibucloseAskatasunik gabe besteren mende dagoena.
dituen palestinarren truke ematea negoziatzeko asmoz. Erasoan mila israeldar inguru hil ziren, milizianoek tirokatuta eta Israelgo armadaren kontraerasoan. Euskal herritar bat ere hil zuten: Ivan Illarramendi zarauztarra.

Euskal herritar bat ere hil zuten: Ivan Illarramendi zarauztarra.

Geroztik, Israel etengabe ari da bonbardatzen Gaza, eta tropak bidali ditu lurreko inbasioacloseIndarrez lurralde batean sartzea.
egiten saiatzeko.

Azaroa: Genozidioa

Azaroa ere Gazako egoerak markatu du. Lurraldearen aurkako operazioan, 20.000 palestinar baino gehiago hil dituzte israeldarrek, erdiak inguru haurrak, eta 50.000 baino gehiago zauritu. Gazako iparraldea erabat suntsitu du, eta ia bi milioi pertsona etxetik kanporatu ditu. Kopuruak egunez egun handitzen ari dira, eta nazioarteko ahots askok genozidioacloseGiza talde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa.
 salatu dute.


Gazako herritarrek pairatzencloseJasaten.
dutenaren berri emateko, Atef Abu Saif idazle eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroak idatzitako egunerokoa argitaratu zuen BERRIAk abenduaren 19ra arte. «Jendea hemen bertan hilko da, ez da kanpora joango», adierazi du idazleak.

Abendua: Hezkuntza Legea

Abenduaren 21ean onartu zuten Eusko Legebiltzarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza datozen urteetan arautuko duen legea. Bakarrik agintean diren bi alderdiek onartu zuten: EAJk eta PSE-EEk. OposiziocloseGobernuan ez dauden alderdi edo indar politikoen multzoa.
osoak kontra egin zuen azkenean; alta, EH Bildu ados zegoen hasieran legearen edukiarekin.

Izan ere, hizkuntza ereduen sistemaren aipamenik ez zegoen iaz lortu zuten hezkuntza akordioan. Aurtengo apirilean Eusko Jaurlaritzak onetsirikocloseOntzat emaniko.
Hezkuntza Lege proiektuan ere ez. Urriaren 3an sartu zuten EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduak aipatzen dituen zuzenketa. Hori dela eta, EH Bilduk utzi egin zuen akordioa.

Euskalgintzaren Kontseiluak ere «kezka larria» zuela adierazi zuen, legeak ereduen sistemari eusten diolako, besteak beste.