Prest dago sare sozialetako mezu arrazistak detektatzeko tresna

  • 190 hitz

Xenometer izena dauka sare sozialetako mezu xenofoboak identifikatzen dituen tresnak. Nazioarteko ikerketa talde batek garatu du adimen artifiziala baliatzen duen proiektua.

Sare sozialetan azkar zabaltzen dira mezu arrazistakclosearrazismoaren tesiak babesten dituen pertsona; etniaren arabera pertsonak baztertzen dituena eta xenofoboak. Xenometer tresna erabiliz, mezu horietako batzuk bildu dituzte nazioarteko zenbait ikerlarik. Mezu arrazistak detektatzeko, adimen artifiziala baliatzen du tresna horrek, haien bilakaera mapa geolokalizatuen bidez irudikatuz. NUPek apirilaren 29an antolatutako jardunaldietan aurkeztu zuten proiektua: Adimen artifiziala eta gizarte ikerketa: ikuspegi berritzaileak antagonismo formak aztertzeko.

AEBetako Cornell Unibertsitatea, El Salvadorko UCA, Kolonbiako Unibertsitate Kooperatiboa eta NUPeko I-Communitas erakundeak parte hartzen ari dira egitasmoan. «Radar digital moduko bat» garatzea da asmoa, gorroto patroiak detektatzeko, haien hedapena aztertzeko eta halako diskurtsoak nola eraikitzen diren hobeto ulertzeko.

Adimen artifiziala, edukiak gomendatzeko edo zereginak automatizatzeko ez ezik, gorroto diskurtsoak detektatzeko tresna ere izan daiteke. Beth Lyon AEBetako Cornell Unibertsitateko Zuzenbideko irakaslearen eskutik sortu zen tresna: «Nire ikasle batek esan zidan: 'Zergatik ez dira sare sozialetako mezu xenofoboak monitorizatzencloseaparatu berezein bidez parametro edo joera batzuk neurtzea edo kontrolatzea?'. Uste nuen ezinezkoa zela, baina orduan hasi ginen lanketan. Mapa bat sortzea da gure helburua, online mezuen aldaketei erreparatzeko».

Adimen artifizala

Hortik aurrera, ikerketa sozialari aplikatutako adimen artifiziala garatzen hasi zen Lyon, arreta berezia jarriz polarizazioariclosegizartea zatitzen dituzten muturreko joerak, xenofobiari, desinformazioari eta bestelako fenomeno batzuei. Hizkuntzalariak, informatikariak eta politologoak aritu dira proiektuan lanean, sare sozialak miatuzcloseikertuz eta mezuak sailkatuz. 

AEBetan hasitako proiektua beste herrialdeetara zabaldu zen, eta 2024an Leyre Lekunberri NUPeko Soziologia Aplikatuko ikasleak proiektua koordinatzeko ardura hartu zuen. «Helburu nagusia mapa bat sortzea izango litzateke, X sareancloseLehen Twitter aurkitutako xenofobia mota guztiak detektatu ahal izateko. Horretarako, lurralde bakoitzak laborategi propioa izan beharko luke, txioak bere testuinguruan aztertu ahal izateko», azaldu du Lekunberrik. Ironia, mezuaren tonua eta beste elementu batzuk asko aldatzen dira herrialde batetik bestera, eta esanahia guztiz alda daiteke. Hori kontuan hartu dute adimen artifiziala entrenatzeko erabili dituzten ia 5.000 txioak hautatzean.

Sailkapen prozesua

Lekunberrik hitz arrazisten laino handi baten berri eman zuen aurkezpenean, laino bat sare sozialetan gehien aipatzen diren irainekin osatutakoa. Ikerlariek gako hitzak bilatzen dituzte X sarean, mezu horiek deskargatu egiten dituzte, eta eskuz sailkatu; oraingoz, ingelesez eta gaztelaniaz dauden hitzak bildu dituzte. 

Gaur egun, zuzena da adimen artifizialaren erantzuna: ikertutako mezua xenofoboa den edo ez erabakitzen du. Baina testuinguruaren edo lurraldearen arabera ere alda daiteke hitzen esanahia. Juan Maria Sanchez-Prieto NUPeko I-Communitas erakundeko zuzendariak azaldu du, Xenometer merkaturatu baino lehen, ikerlariek modeloa gehiago entrenatuko dutela, bakoitzak bere testuinguruan. Oraindik erantzunik ez duten galdera ugari ditu Lekunberrik: «Adimen artifiziala gai izango al da mezu horien testuingurua ulertzeko? Ñabardurak antzemateko? Oraingoz, azaleko irakurketa egiten du. LagincloseEredu.  orekatu bat behar dugu adimen artifiziala behar bezala entrenatu ahal izateko».


Jatorrizko artikuluak