Frantzian lehen pausoa eman dute 15 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzeko
Parlamentuak lege proiektua ontzat ematen badu, datorren ikasturtearen hasierarako egongo litzateke neurria indarrean. Nerabeen osasun mentala zaintzea da asmoa.
Frantziako Gobernuaren asmoak betetzen badira, 15 urtetik beherako haurrek laster ez dute sare sozialak erabiltzeko baimenik izanen Ipar Euskal Herrian. Frantziako Asanbleak ontzat eman du debekua ezartzea proposatu duen lege proiektua. Orain Senatuan eztabaidatu beharko dute. Parisek prozedura azkarra aplikatu nahi dio, neurria lehenbailehen indarrean sar dadin; heldu den irailerako, sare sozialetako kontu bat irekitzea galarazi nahi diete txikienei.
Lege proiektuak aldeko 130 boto, kontrako 21 eta 6 abstentzio izan ditu. Bi helburu ditu: haurrak eta nerabeak «pantailetatik babestea», eta, bereziki, «eduki kaltegarri batzuetatik». Sare sozialetako sarbidea debekatzeko ez ezik, ikastetxean sakelako telefonoak erabiltzeko debekua ere sartu dute lege proposamenean. 2027. urtearen hasierarako erabiltzaile guzien adina egiaztatzeko sistema eraginkor bat martxan jartzea ere bada asmoa.
«Lege hau ez da zuen kontrako debeku neurri autoritario bat. Helburua ez da zuen oinarrizko eskubideak urratzea. Alderantziz: zuek defendatzeko eta babesteko nahia dago hor»
«Gure haurren burumuina ez dago salgai, ezta menperagai ere», adierazi du Anne Le Henanffek, adimen artifizialaren eta arlo digitalaren ardura duen ministroak. Haren hitzetan, «zinezkoclosebenetako urgentzia da nerabeen osasun mentala zaintzea». Horrez gain, haurrei ere mintzatu zaie Le Henanff: «Lege hau ez da zuen kontrako debeku neurri autoritario closegauzak derrigorrean inposatzen dituenabat. Helburua ez da zuen oinarrizko eskubideak urratzea. Alderantziz: zuek defendatzeko eta babesteko nahia dago hor», erran closeesan, adierazidu. «Beharbada ez duzue beti horren kontzientziarik, baina pantailetatik kanpo, mundu birtual horretatik kanpo, aukera anitz closeasko, ugaridago, ezagutzeko gauza andanacloseasko, ugari, bizitzeko esperientziak; besteekiko, gizakiekiko harreman errealetan. Hitz batez, lege honek zuen askatasuna itzuliko dizue».
Azken urteetan indar handia hartu du gazteenek pantailen aitzineancloseaurrean pasatzen duten denborari buruzko kezkak. Frantziako Gobernuak iazko ikasturtearen hasieran debekatu zuen ama eskolan eta kolegioan sakelakoak erabiltzea. Aitzitik, esperientzia bat baino gehiago egin izan dituzte hainbat ikastetxetan. 2024an Ipar Euskal Herriko hamasei ikastetxek parte hartu zuten hamar egunez pantailarik ez erabiltzeko egitasmoan. Lege proiektuak aitzina egiten badu, orain arte esperientzia gisa abiatutakoa zinezko debeku bilakatuko da.
Australian, iaztik debekatuta
Australiak gisa bereko neurri bat onartu zuen iazko abenduaren 10ean. Egun hartaz geroztik, herrialde hartako nerabeak ezin dira sartu ez Facebookera, ez Instagramera, ezta Tiktokera ere. Australiako Parlamentuak 16 urtetik beherakoei debekatu zien sare sozialak erabiltzea. 16 urtetik beherako 2,6 milioi nerabe bizi dira Australian. Beste hainbat herrialdek —Espainiak, Norvegiak, Danimarkak eta Malaysiak, besteak beste— antzeko debekuren bat ezartzeko asmoa agertu dute.
Australiako Gobernuak uste du nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dutela esparru digitalean, eta horretan beren burua erakusteak arazoak ekar ditzakeela: antsietatea, autoestimu baxua, bakartuta geratzea... Iruditzen zaio, gainera, ziberjazarpena eta, esaterako, algoritmoencloseSare sozialetako algoritmoa arau eta prozesu informatikoen multzo bat da, zehaztu ohi duena zer eduki erakusten zaien erabiltzaileei sareetako berrien artean. manipulazioa nozituclosesufritu, pairatu dezaketela, eta eduki misoginoetarakocloseemakumeen eta nesken aurkako gorrotoa edo mespretxua eta bortitzetarako sarbidea edukitzeko arriskuan daudela.
Jatorrizko artikuluak
-
15 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzearen alde egin du Frantziako Asanbleak
Ekhi Erremundegi Beloki |
|
-
Australian indarrean sartu da 16 urtetik beherakoek sare sozialak erabiltzeko debekua
Igor Susaeta |
|