Hego Euskal Herrian sare sozialak erabiltzea debekatuko diete 16 urtetik beherakoei

  • 262 hitz

Frantzian 15 urtetik beherakoei ezarri nahi diete debekua. Ipar Euskal Herriko adingabeei eragingo lieke neurriak. Espainiak iragarritako neurriak, berriz, Hego Euskal Herriko adingabeei eragingo die. 

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako neurriek aurrera eginez gero, Hego Euskal Herriko 16 urtetik beherako adingabeek ezingo dituzte sare sozialak erabili. Euskal Herriko adingabeek ezingo dute konturik izan sare sozialetan: 16 urtetik beherakoek Hego Euskal Herrian, eta 15 urtetik beherakoek Ipar Euskal Herrian. Frantziako Asanbleak joan zen astean eman baitzuen ontzat debekua ezartzeko lege proiektua —Senatuan eztabaidatu behar dute orain—.

Sanchezek teknologiari eta berrikuntzei buruzko urteroko goi bilera batean egin du iragarpena, eta adierazi du plataforma digitalek «porrot» egin dutela: «Legeei ez ikusiarena egiten zaie, eta delituak onartzen dira».

Espainiako Gobernua datorren astean da onartzekoa presidenteak aurkeztutako neurria, lege erreforma bidez: besteak beste, sare sozialetarako sarbidea debekatzea —adina ziurtatzeko sistemak ezarri beharko dituzte—; delitu gisa jasotzea algoritmoen closesare sozialetako algoritmoa arau eta prozesu informatikoen multzo bat da, zehaztu ohi duena zer eduki erakusten zaien erabiltzaileei sareetako berrien artean.
manipulazioa eta legez kanpoko edukiak zabaltzea. Horren harira, nabarmendu behar da plataforma digitaletatik legez kanpoko edo gorroto delitu gisa jotako edukiak ezabatu ezean erantzuleak plataforma horien jabeak izango direla. Ildo horretan, «gorroto eta polarizazio aztarnakclosegorroto mezuak neurtzeko tresna da. » atzemateko sistema bat sortuko dute.

Ingurune Digitaletan Adingabeak Babesteko Legeak aurreikusten du dagoeneko 16 urtetik beherakoei sare sozialetarako sarbidea debekatzea; lege hori Espainiako Kongresuan tramitatzen ari dira orain. Sharenting-a edo gurasoek seme-alaben irudiak eta bideoak sare sozialetan zabaltzea arautzeko lege proiektuak, berriz, lehen urratsak baino ez ditu egin.

Europan gero eta zabalduago

Azkenaldian antzeko neurriak eztabaidatzen ari dira zenbait herrialdetan ere: Danimarkan, Erresuma Batuan, Grezian, Norvegian, eta Portugalen. Australiak gisa bereko neurri bat onartu zuen abenduan. Herrialde hartako nerabeak ezin dira sartu ez Facebookera, ez Instagramera, ezta Tiktokera ere.

Jatorrizko artikuluak