«Segoviako ihesa mugarria izan zen gure historian. Harro gaude, porrota izan bazen ere»

Segoviako ihesa gertatu zenetik 50 urte bete dira. Josu Ibargutxi eta Enrique Gesalaga izan ziren kartzelatik ihes egin zuten 29 presoetatik bi. BERRIArekin hitz egin dute, eta egun haiek gogora ekarri. 

Segoviako ihesa gertatu zenetik 50 urte bete dira. 1976ko apirilaren 5etik 8ra arteko gau hotzak oso gogoan dituzte Josu Ibargutxik eta Enrique Gesalagak. BERRIAk biak elkartu ditu leku sinboliko batean: Oriol Sole militante anarkistarencloseerakundeak, bereziki estatua, ukatu eta anarkia edo norbanakoen askatasuna defendatzen duen praktika politikoaren jarraitzailea. Berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzen dute; askatasuna da balio gorenena.omenezko monolitoan. Orreagatik (Nafarroa) Urepelerako (Nafarroa Behera) bidean dagoen pagaditik ordebete eskaseko paseo bat eman ostean hasi dira hizketan.

Zeru urdinaren argitasun epela lagun, ez da zaila pago artean sigi-saga closezeharka, esekaibiltzea. Segoviako kartzelatik ihes egindako 29 presoentzat oso bestelakoa izan zen askatasunerako bidea. Ihes egiteko, tunela zulatu zuten ur zikinen isurbide batean zehar. ETAko militanteak ziren horietatik 24, eta FRAP, FAC, MIL eta PCEko militanteak beste bostak. Iparraldera lau iheslari baino ez ziren iritsi.

«Kamioitik atera ginean, adostu genuen zerbait gertatuz gero sakabanatu eta eskumara closeeskubira, eskuinerajoko genuela. Guardia Zibilarekin lehen enkontrua izan eta gero, ezkerrera egin nuen nik», gogoratu du Enrique Gesalagak (Eibar, Gipuzkoa, 1941). «Karmelo Garitaonaindia iheskidearekin egin nuen topo halako batean, eta herrixka batera jaitsi ginen. Andre batek txorizozko ogitarteko bat eman zigun, eta esan zigun amore emateko, akabatuclosehil egingo gintuztela. Kide bat hilik zegoen jada: telebistan entzun omen zuen. Baina mugara iristeko bidea zein zen esan zigun. Urepeleko bidexkan gora egin genuen tarte batez. Bidea zakartu egin zen, ordea; galduta geunden berriro, eta atzera egin genuen, Luzaide aldera joateko. Hura izan zen gure akatsa, baina nork jakingo zuen gau ilun hartan...».

Alkandora zulatu bat

Zelai berdean zutik dagoen oroitarriari begira dago Josu Ibargutxi (Eibar, Gipuzkoa, 1949). Bor-bor dauzka oroitzapenak: «Estoldatik ateratzean, Oriol Soleren ondoan egokitu zitzaidan arropa aldatzea. Kakaz beterik atera ginen. Tunelaren irteeran aldatu genuen arropa. Paketeak han genituen prest: galtzak, alkandora eta zapatila batzuk. Oriol izututa zegoen erabat, baina pozik, irribarrez. Ez zuen ezer ulertzen. 'Josu, baina nola da posible hau?', galdetu zidan. 'Ixo eta jantzi', erantzun nion. Gizajoak ordu batzuk lehenago jakin zuen bagindoazela. Zoritxarrez, hark jantzitako alkandora tiroz zulatu zuen Guardia Zibilak».

AkordatucloseAdostu, hitzartu. bezala heldu ziren iheslariak Aurizberrira. Mugatik oso gertu zeuden, baina mugalariak closemugatik pasatzen laguntzen duen pertsonahuts egin zuen, eta hura izan zen hondamendiaren hasiera. «Hotza egiten zuen gau hartan, hotz ikaragarria. Euritsu zegoen mendira abiatu ginenean», gogoratu du Ibargutxik. 

Apirilaren 6a zen. Guardia Zibilaren lehen tiroketan, Manuel Isasa zauritu zuten; atxilotu egin zuten, eta besteak sakabanatu egin ziren. Orduan hasi ziren «benetako hotza» sentitzen. «Mendian gora eta behera ibili ginen, erabat galduta. Erreka bat aurkitu genuen, eta gerriraino ur hotzetan sartuta aurrera egin genuen ilunpetan. Goizaldera arte errekatik irten gabe egon ginen, eta argitu zuenean konturatu ginen errekaren pare bidexka bat zegoela. Pistan aurrera jarraitu genuen kartel bat ikusi arte. Ez genuen askoz gehiago egin: Guardia Zibila zain genuen». Ibargutxiren pena agerikoa da.

Putzu beltz bat

Gesalaga beste bide batzuetatik ibili zen pagoen labirinto horretan, eta askatasun prekario closeeskas, urrihura ordu batzuk gehiago luzatu arren, bukaera bera izan zuen. «Lainotuta zegoen, eta gogoan dut hesien aurka jotzen genuela, alanbreekin zauriak egiten genituela. Kartelak arboletan ikusi, eta korrika joaten ginen ikustera ea frantsesez ote zeuden, baina ez: ‘coto de caza’ (ehiza barrutia) jartzen zuen beti. Luzaide aldera jaitsi ginen azkenean, eta Land Rover pare bat etorri zitzaizkigun gainera».

Apirilaren 8rako denak harrapatu zituzten, lau iheslari eta komandokide bat salbu, eta berriro elkartu zirenean malkoak ez ziren falta izan. Ibargutxik oso gogoan du une hura. «Iruñeko kartzelara eraman gintuzten. Ziega batera sartu ninduten. Apurtuta nengoen fisikoki eta mentalki, eta negar batek harrapatu ninduen lokartu arte».

Auritzeko (Nafarroa) kuartelera eraman zituztenean, Ibargutxik pentsatu zuen «kristorenakclosetratu txarrei erreferentzia egiteko modua» jasoko zituztela. «Galdeketa egin ziguten, baina kolperik gabe». Iruñeko eta Carabanchelgo (Madril) kartzeletatik igaro ondoren, Puerto de Santamariara (Cadiz, Espainia) eraman zituzten hurrengo egunetan. Hara iritsi bezain laster zigor ziegetan sartu zituzten iheslariak, hiru hilabetez. Urtebetera, ordea, aske atera ziren Amnistiaren Legeari esker.

Beste ihesaldia

1976ko apirilean izan zen ihesa, baina urtebete lehenago beste saio bat egon zen; hark porrot egin zuen. Gesalagak berak zulatu zuen lehen tunel hura, Francisco Franco diktadoreacloseerabateko boterea duen agintaria; boterea gizabanako bakar baten eskuetan dagoenean oraindik bizirik zela, 1975ean. «Zorte handia izan genuen, zuloa egitean eremu itxi bat aurkitu baikenuen lurra hantxe uzteko. Zizelaclosehainbat material apurtzeko edo mozteko erabiltzen den tresna eta mailua hartu, eta gogoz ematea zen kontua; mailuari trapu bat jartzen genion hotsaclosezarata amatatzekocloseitzali, eta aurrera».

Gesalaga eta Ibargutxi ETAren VI. Batzarrekoak ziren. «Lehen saioan, kartzelan geunden gehienak trosko-ak ginen. Eta parean-edo egongo ziren polimiliakcloseETA erakundeko adar politiko eta militarreko kideak
. Elkarrekin muntatucloseantolatu genuen operazioa. 52 lagun ihes egitea ez zen txantxa», kontatu du Gesalagak. «Izan genituen gorabehera batzuk zuzendaritzarekin», onartu du Ibargutxik. «Batzuek ez zuten argi ikusten ihesaren egokitasuna. Franco hilda zegoen ordurako, eta demokraziacloseherrialde bateko agintariak hauteskundeen bidez aukeratzea babesten duen sistema politikoa; talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa bazetorrela sumatzen zuten. Baina zuloa eginda zegoen, eta guk argi genuen».

Ibargutxik azken hausnarketa closegogoeta, pentsaketaegin du: «Bueltaka daukat buruan nola den posible mende erdi joan izana ordutik, nola ote gauden hemen oraindik. Gehien-gehienok hemen bertan erori ginen, baina porrot horrek izugarri balio izan zuen amnistiaren aldeko aldarrikapena areagotzeko. Zorionez, lau kidek gutxienez lortu zuten askatasuna. Besteok beste urtebete egin genuen preso».

Gesalagak jarri die azken puntua pentsamenduei: «Burgosko Prozesua izan zen moduan, Segoviako ihesa mugarria izan zen gure historian. Harro gaude, porrota izan bazen ere».

Jatorrizko artikuluak