Txo

Onintza Enbeita |
  • 218 hitz

Bermeon txo erabili izan dute orain arte gazteek elkar agurtzeko, baina azkenaldian bro erabiltzen dute. Hiru letra baino ez dituzte bi hitzek, baina badago aldea bata erabili edo bestea erabili. Onintza Enbeita bertsolariak hausnarketa interesgarria egiten du iritzi artikulu honetan.

Bermeoko gazteek ez omen diote elkarri txo deitzen. Urte askotan egin du gora Bermeon euskararen erabilerak, baina gutxien egiten zenean ere, Gernika eta Bermeoko kaleetan gazteak gaztelaniaz bizi zirenean ere, bermeotarrek txo esaten zioten elkarri. Horrek egin ditu berezi bermeotarrak (beste gauza batzuen artean), eta horrela maitemindu gara haien hizkerarekin. Globalizazioak, Tiktokak eta ordainpeko telebista plataformek hori ere jan egin dute: ikastolako patioan bro deitzen ei diote umeek eta nerabeek elkarri. Ez dira konturatu, eta akaso, gu ere ez gara erakusteko gai izan, bro edozein lekutan esaten dela, baina txo-k eremu geografiko propioa duela. Josu Zabalari entzun nion behin, Hertzainak-ek euskaraz kantatzen zuela desberdina zelako, punkagoaclose1970eko hamarkadan agertu zen musika estiloa zelako orduan euskaraz kantatzea gaztelaniaz kantatzea baino.

Ez dakit zer egin dugun gaizki txo bro baino bereziagoa eta inkluso punkagoa dela ez ulertzeko.

Ez dakit zer egin dugun gaizki txo bro baino bereziagoa eta inkluso punkagoa dela ez ulertzeko. Kontua da ez dugula euskara balio horiekin transmititzen asmatu. Euskara erraztu egin behar dela esaten dutenekin ez nago ados, baina euskaradun izateak eta hura erabiltzeak guri buruz uste duguna baino gehiago esaten duela argi dago. Gure karikaturakclosenorbaiten edo zerbaiten berezitasunak gehiegi nabarmenduz lortzen den irudikatze barregarria egiten dituztenean, ez gaituzte euskaraz ongi hitz egiten duten gizaki bezala erakusten, gaztelaniaz gaizki ari direnen moduan baino. Hori zerbaitegatik da.

Jatorrizko artikuluak

  • Txo Onintza Enbeita | BerriaIkasgela |