Trebiñuko auzia hizpide: Burgosko uharte bat Arabaren bihotzean
Trebiñuko auzia izan dute hizpide 'Berriketan' saioan. Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAko kazetariak azaldu du azkenaldian indarra hartu duela Araban integratzeko eskariak. Apirilaren 18an Trebiñuren Eguna ospatu dute Argantzonen.
Aspaldiko afera closekontua, arazoa, auziada. Trebiñuko (Araba) konderria closehistorikoki, konde baten menpeko lurraldeabarrendegi bat da, eta haren egoera administratiboaren auzia bitxia da. Ofizialki Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoaren parte da eskualdea; Burgosko probintziarena, hain zuzen ere, baina Arabak inguratzen du, eta bertatik jasotzen ditu zerbitzu gehienak. Peru Amorrortu kazetariak dioen bezala, egoera horrek zailtasunak sortzen ditu egunerokoan, oztopo administratiboak tarteko: «Egoera anomalo ezohikoa eta arraroa den egoera batbatean bizi dira; de factopraktikan, errealitatean arabarrak balira bezala bizi baitira. Nolabaiteko disonantziaharmonia falta, inkoherentzia bat dago, eta horrek ondorio konkretuak ditu. Adibidez, herritarrak ez dira OsakidetzakoEuskal Autonomia Erkidegoko osasun sistema publikoa pazienteak, ezin dituzte bekak eskatu EHUEuskal Herriko Unibertsitatean, eta euskarak ez du estatusegoera, posizioa ofiziala».
Trebiñu Gasteiztik hegoaldera dago, hamabost kilometrora; 50 herrik osatzen dute, eta 2.000 biztanle inguru ditu. Trebiñuko herritarrek denbora luzea daramate Arabako «zortzigarren kuadrilla» bilakatzeko eskatzen, hala izendaturiko zazpi eskualde baititu orain lurraldeak, eta Trebiñu litzateke zortzigarrena.
Barrendegian maiz egin dituzte Araban integratzeko eskaerak, esaterako 1920an, 1936an eta 1940an. Amorrortuk eman ditu xehetasunak: «Burgosko Gobernu Zibilak galdeketa egin zuen 1940an, frankismo betean, eta herritarren %98k Arabarekin bat egitearen alde bozkatu zuten, baina inoiz ez zen gauzatu».
Trebiñuko herritarrek etengabe eskatu dute galdeketa egiteko. «Gaztela Leongo eta Espainiako gobernuek etengabe ukatu diete aukera hori; beraz, auzia ez atzera ez aurrera dago», azaldu du kazetariak. Trebiñuren Eguna izeneko herri jaian, 1998an, galdeketa egin zuten, eta parte hartzaileei galdetu zieten ea herri kontsulta bat egitearen alde ote zeuden; bada, partaideen %68k aldeko botoa eman zuten. Amorrortuk zehaztu duenez, horren ondoren ez da borondate politikorik egon galdeketarik egiteko: «Gaztela Leongo eta Espainiako gobernuen ukazio closeezezko jarrerapolitikoa aurkitzen dute aurrez aurre, nahiz eta udal mailan saiakerak egin. Bi instantzia politikoek ez dute asmorik auzia eztabaidatzeko ere. Oztopo nagusia immobilismo politikoa da, ez dute afera hori eztabaidatu nahi statu quocloseLatinezko esaldi bat da eta 'gauzak dauden moduan' esan nahi du-a mantentzearen aldekoak dira eta».
Azkenaldian herri mugimendua indarra hartzen ari da berriro. Iaz Trebiñu Araban Integratzeko Mahaia sortu zuten prozesua indarberritzeko, eta, horren harira, ospakizuna berreskuratu dute: XXI. mendean lehen aldiz, Trebiñuren Eguna ospatu dute. Larunbatean izan zen, Argantzonen.
Jatorrizko artikuluak
-
Zortzigarrena izan nahi eta ezin
Iker Tubia |
|
-
Trebiñun herri galdeketa egiteari bide eman diezaiola eskatu dio EAJk Espainiari
Peru Amorrortu Barrenetxea |
|
-
Apirilaren 18an ospatuko dute berriz Trebiñuren Eguna, Argantzonen, 28 urteren ondoren
Peru Amorrortu Barrenetxea |
|