Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak 'Imago Vasconiae' liburua aurkeztu dute, Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa. Hirurehun mapa jasotzen ditu, eta munduan zehar sakabanatuta daude horien jatorrizko mapak: 
Moskun, Buenos Airesen, Habanan eta Londresen, besteak beste.
                    «Mapa zuk zeuk egin ezean, egin egingo dizute», esan zuen Jose Mari Esparza idazleak (Tafalla, Nafarroa, 1951), Imago Vasconiae. Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa
 liburuaren aurkezpenean. Haren ustez, Txalaparta argitaletxearekin 
batera argitaratu berri duten lana ezinbestekoa da «herria eratzekocloseAntolatzeko.
», 
Euskal Herria historian nola irudikatu duten erakusten baitu. Izan ere, 
hirurehun mapa jasotzen dituen obra hori Euskal Herriko lehen atlas 
kartografikoa da. Egileak, Esparza bera eta Ramon Oleaga (Bilbo, 1958), 
«oso-oso harro» azaldu dira egindako lanaz.
Mapak «botere tresnak» izan direla ziurtatu du Oleagak: «Mapak ez dira 
hutsalak; oso inportanteak dira identitatecloseNortasun.
ak eraikitzeko orduan». Horretan 
datza obra honen garrantzia, autoreen ustez. Aurkezpenean adierazi 
dutenez, Euskal Herriari falta zitzaion kartografia lan osagarri bat. 
Behar horri erantzuteko osatu dute Imago Vasconiae. 
«Mapak ez dira hutsalak; oso inportanteak dira identitateak eraikitzeko orduan».
«Humboldtek esan zuen bezala, ehun izenen herria gara tamalez», azaldu du Esparzak, Euskal Herriak urteetan izan dituen izen ugariengatik. Horrez gain, azalpen sakonagoa eman du Nafarroak historian izan duen izen diferenteen inguruan, eta zera aipatu du: «Nafarra izanda, bereziki kontent nago, Nafarroan arazo handi bat daukagulako lurraldetasunari dagokionez». Ikerlariak uste du lan hau baliagarria izango dela lurraldeak izan dituen aldaketak ikasten jarraitzeko: «Euskal Herriak atlas bakar bat izango du gaurtik aurrera, eta atlas horrek Baskoniak historian izan duen bilakaera ulertzen lagunduko digu».
«Euskal Herriak atlas bakar bat izango du gaurtik aurrera, eta atlas horrek Baskoniak historian izan duen bilakaera ulertzen lagunduko digu».
Txalaparta argitaletxeak argitaratu du liburuaren diptikoacloseErditik tolesturiko orria, bi zati dituena eta zerbaiti buruzko argibideak jasotzen dituena.
: «Lurralde 
jakin batean bizi den munduko edozein herrik, naziok, estatuk edo 
erkidegok ospakizun handia du bere kartografia historikoa biltzen duen 
atlas bat lehen aldiz plazaratzea. Guk, ordea, Europako herririk 
zaharrenetako batek, artean ez genuen atlasik». Horretan arrazoitu dute 
lanaren garrantzia. Lana amaituta, proiektuan parte hartu eta lagundu duten
 guztiei eskerrak eman dizkiete.
Jaso duten maparik zaharrena Abaunzko (Ultzama, Nafarroa) mapa da, duela 13.000 urte baino gehiago harrian eginikoa.
Imago Vasconiae lana hiru kiloko «liburukote» —modu horretan deskribatu du Oleagak— bat da, eta bertan aurki daitezke euskal herritarrek zein kanpotarrek egindako mapak, bakoitza azalpen batekin, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Jatorrizko hirurehun mapa horiek munduan zehar sakabanatuta daude: Moskun, Buenos Airesen, Habanan eta Londresen, besteak beste. Jaso duten maparik zaharrena Abaunzko (Ultzama, Nafarroa) mapa da, duela 13.000 urte baino gehiago harrian eginikoa.
Liburuak 440 orri ditu liburuak, eta bi 
eratan eros daiteke: estutxecloseKutxatila.
arekin eta estutxe barik. Lehenengoak 250 
euro balio du; bigarrenak, 215. Liburuaren xehetasun gehiago 
ezagutarazteko, imagovasconiae.eus webgunea sortu dute. 
Jatorrizko artikuluak
- 
                                    Euskal Herriak behar zuen atlasa
                                    Markos Tedin-Uriburu Castro | 
 |