Tximeleten kolorea apaldu egin dela ondorioztatu du nazioarteko ikerlari talde batek
Brasilgo oihanean egin dute ikerketa. Basoak soiltzearen eta landaketa artifizialak egitearen ondorioz ari dira tximeletak kolorea galtzen.
Izen bezainbeste kolore dituzte tximeletek, baina haien margoen paleta apaltzen ari da. Nazioarteko ikerlari talde batek ondutako closeegindakolanaren ondorio nagusietako bat da: habitatencloselandare edo animalia espezie jakin bat edo bestelako organismo bat bizi den eremua galera natura dekoloratzenclosekolorea galtzen ari da. Tximeletekin berretsi dute euren teoria, dauden animaliarik koloretsuenekin. Brasilgo oihanetan egin dute laginketaclosezerbaiten ezaugarriak aztertzeko laginak hautatzea. Hiru ikerlari nagusi aritu dira, eta horietako bat euskalduna da: Maider Iglesias Carrasco. Kopenhageko Unibertsitateko ikerlaria da amurrioarra, zuhaitz landaketa artifizialek tokikoclosebertako faunan duten eragina ikertzen aditua.
Iglesias Carrascok Biologia ikasi zuen, EHUn; Aranzadi zientzia elkartean aritutakoa da, eta Madrilgo Zientzia Naturalen Museoan egin zuen tesia. Australian eta Zeelanda Berrian ikerlari aritutakoa da, eta baita Doñanan ere (Andaluzia, Espainia). «Duela pare bat urte konturatu nintzen ezer gutxi dakigula landaketa artifizialek tokiko animalien kolorazioan duten eraginari buruz. Eta kontu garrantzitsua da: animalia askok koloreak erabiltzen dituzte komunikatzeko, guk hizkuntza erabiltzen dugun moduan. Hegaztiekin batera, tximeletak dira animaliarik koloretsuenak; beraz, proiektu honetan tximeletekin lan egitea erabaki nuen», azaldu du.
Brasilen salabardoekinclosearrantzatzeko edo ehizatzeko erabiltzen den ontzi sareduna, saski baten antzekoa, kirten edo soka luze bati lotua aritu dira tximeletak ehizatzen, eta fruta tropikalekin prestatu dizkiete tranpak. Hiru bat astez, tximeletak harrapatu, anestesiatu, sailkatu eta argazkiak atera dizkiete. «Anestesiatik esnatu bezain laster, harrapatu genituen leku berean askatu genituen. Helburua da datorren udan-edo metodologia berdina erabiltzea Euskal Herrian, bertan ditugun eukalipto landaketek gure tximeletengan nolako eragina duten ikertzeko».
Ikerketaren ondorioak oso argigarriak izan dira. Baso naturaletan eta zuhaitz landaketa artifizialetan harrapatutako tximeletak konparatzeko aukera izan dute. Ikerlariak honela laburbildu du: «Degradatutako habitatetan tximeleta espezie koloretsuak galtzen ari garela ikusi dugu, eta tximeleta komunitate horiek marroiagoak ari direla bihurtzen. Litekeena da horrek dibertsitatearen galera ekartzea. Gerta liteke polinizazioa bera oztopatzea».
Eukalipto landaketa
Degradatutako habitatak eta landaketa artifizialak aipatzen dituenean, eukalipto landaketei buruz ari da, batez ere. «Eukalipto zuhaitzak Australiakoak dira. Etekin ekonomikoa aitzakia hartuta, munduko ehun herrialdetan baino gehiagotan ezarri ditugu. Monolaborantzarakocloselur eremu zabal batean landare espezie bakar bat landatzea erabiltzen ditugu. Zuhaitz espezie bakarra landatzen dugu, eta ingurune oso sinplifikatuak sortzen ditugu». Ondorioa, haren ustez: «Naturaren oreka hautsi egiten da. Eta arazoa da askotan ez dakigula habitataren sinplifikazio horrek zer-nolako ondorioak izango dituen tokiko faunarentzat».
Izan ere, kolorea ez da zera estetiko bat bakarrik. Tximeletek bizirik irauteko, kamuflatzekocloseezkutatzeko espezie batzuek kolorea aldatzeko duten gaitasuna eta parekatzekoclosebikotea izateko erabiltzen dituzte koloreak. Eta ez da tximeleten kontua soilik. Iglesiasek dio kolore aniztasunak «funtzio asko» dituela eta eboluzioak berak «moldatu» egin dituela horiek: «Animalia eta lore koloretsuak ederrak dira, baina, naturan, koloreek komunikatzeko, janaria bilatzeko eta harrapakaritza saihesteko eboluzionatu dute. Koloreek ingurunera egokituz eboluzionatu dute. Eta ingurunea bat-batean aldatzen denean, koloreek beren esanahia eta funtzioa galtzeko arriskua dago».
«Eukalipto landaketetan eta beste habitat degradatu batzuetan, ez da soilik espezie kopurua murrizten, tximeleta koloretsuak ere desagertzen ari dira»
Kolorgeclosekolorerik gabe, margul ari da gelditzen etorkizuneko paisaia: koral arrezifeen gorria, ozeanoen urdina... Gizakiak degradatucloseHondatu, okertu. , sinplifikatu eta kutsatu egin ditu. «Paisaia aldatzen dugun heinean, espezie koloretsuak galtzen ari gara», nabarmendu du ikerlariak. Fenomeno horri «dekolorazioa» esaten diote ikerlariek: «Habitat naturaletan, tximeleta espezie asko daude, kolore distiratsuak dituzten asko tartean. Eukalipto landaketetan eta beste habitat degradatu batzuetan, ez da soilik espezie kopurua murrizten, tximeleta koloretsuak ere desagertzen ari dira. Eukalipto landaketak eta soildutako baso eremuak ia hutsik daude, tximeleta gutxirekin; gainera, halakoetan agertzen diren espezieak marroiak dira».
Eta animalia espezieek koloreak galtzeak «ondorio oso kaltegarriak» izan ditzakeela dio Iglesiasek: «Tximeletek kolore aniztasuna galtzeak ekosistemen konplexutasun orokorra galtzea ekar dezake; horrek ondorioak izan ditzake beste organismo eta prozesu ekologiko batzuetan, eta gerta liteke oreka naturala galtzea».
Jatorrizko artikuluak
-
Tximeletak triste daude
Enekoitz Telleria Sarriegi |
|