Insignis pinua gaixorik, basoak larri

  • Albistea entzun

Insignis pinuaren erabilera intentsiboaren eta monolaborantzaren aldeko hautua egin dute azken hamarkadetan Euskal Herriko ardatz atlantikoan, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan. AEBetako Kaliforniatik ekarritako zuhaitzek basoen %15 inguru betetzen dute gaur egun, baina oso modu ezberdinetan banatuta daude: Gipuzkoan eta Bizkaian gehien zabaldu den espeziea da; Nafarroan eta Araban, aski mugatua da; Ipar Euskal Herrian, alerik ez da.

Azken urteetan, Dothistroma pini eta Lecanosticta acicola izeneko onddoek gogor erasancloseKalte egin. diete insignis pinuei, eta larria da zenbait eskualdetako basoen egoera. Horrenbestez, ia eragile guztiak bat datoz: ezin garai egokiagoa da gogoeta sakona egin eta aurrera begirako baso politikari buruzko eztabaida mamitsu eta zabal bat egiteko.

Jatorrizko artikuluak