Non daude errefuxiatu ukrainarrak?

  • 136 hitz
  • Albistea entzun

Polonia da Errusiaren inbasioaz geroztik errefuxiatu ukrainar gehien hartu duen Europako Batasuneko herrialdea: 1,6 milioi ia. Gobernua hasia da aterpetxe publikoetan jarraitzen dutenei partzialki kobratzen, horiek enplegu bat onartzera akuilatzeko.

Europako Batasuneko herrialdeen artean, Polonia da errefuxiatu ukrainar gehien hartu duena; UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren apirilaren 18ko datuen arabera, Varsoviako agintariek ia 1,6 milioi erregistratu dituzte iazko otsailaren 24an Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik.


Legea eta Justizia alderdi ultrakontserbadorea (PiS ) buru duen gobernuak, baina, errefuxiatuenganako babesa ñabartu du. Martxoaren 1etik, aterpetxe publikoetan 120 egun baino gehiago daramatzatenek egunero 40 zloty ordaintzen dituzte janariagatik eta aterpeagatik —8,7 euro inguru—. Errefuxiatuei babesa ematen dieten GKE gobernuz kanpoko erakunde batzuek kezka agertu dute horrek izan ditzakeen ondorioengatik.

Poloniako aterpetxe publikoetan 120 egun baino gehiago daramatzaten errefuxiatu ukrainarrek egunero 40 zloty ordaintzen dituzte janariagatik eta aterpeagatik —8,7 euro inguru—.

Varsoviako Unibertsitateko Immigrazioa Ikertzeko Zentroko batzordeko kide Maciej Duszczykek, ordea, neurria babestu du: «Erabakia hartu zuten gerra errefuxiatuak akuilatzekocloseBultzatzeko, tentatzeko. asmoz enplegu bat edota beste jarduera batzuk onartzera. Ikusi zen bultzada bat behar zutela bizimodua aldatzeko». Gobernuak azpimarratu du adituen iritzietan oinarritu dela neurria hartzeko. Haren datuen arabera, ia 1,6 milioi errefuxiatuetatik 80.000 bat daude 3.615 aterpetxe publikoetan. UNHCRek dioenez, errefuxiatuen %90 inguru emakumeak eta adingabeak dira.

UNHCRcloseIheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria.
ek dioenez, errefuxiatuen %90 inguru emakumeak eta adingabeak dira.


Bestelako jarrera jatorri ezberdineko errefuxiatuekin

Ukrainatik iritsitako errefuxiatuekin ez bezala jokatu du Varsoviak beste errefuxiatu batzuekin. Izan ere, aintzat hartu behar da Poloniako Gobernuak atea itxi ziela Bielorrusiatik barrena iritsitako Afganistango eta, besteak beste, Kurdistango milaka errefuxiaturi. Are, larrialdi egoera ezarri zuen 2021eko udazkenean, eta deliberatucloseErabaki.
Bielorrusiarekiko mugan hesi bat eraikitzea. 2022ko ekainean bukatu zuten: 186 kilometro luze da, eta 5,5 metro garai.

Jatorrizko artikuluak