Xakea, pentsatzea lantzeko

Hezkuntzan xakea osagarri oso ona dela diote adituek eta hainbat ikerketak. Ondorioztatu dute xakean jokatzen duten ikasleek errendimendu hobea dutela. Gazteekin ez ezik, zaharrekin ere emaitza onak ematen ditu xakean aritzeak.

«Xakearen onura asko egiaztatuak daude: sormena sustatzen du, kontzentrazioa, feedbacka, sozializazioa... eta xakean pentsamendu enpatikoaBeste norbaitekin bat egiteko edo beste norbaitek sentitzen duena sentitzeko gaitasuna. ulertarazten dio jokoan hasten den haur edo gazte bati». Pep Suarez psikologoaren hitzak dira. Xake trebatzailea da, irakasleekin lan asko egindakoa, eta martxoan Xakea, Hezkuntza eta Osasuna nazioarteko biltzarra antolatu zuen Menorcan (Herrialde Katalanak).  Menorcako topaketa horretan parte hartu dute Santurtziko (Bizkaia) xake taldeko ordezkariek. Ez dira nolanahikoak talde horren datuak: seiehun ikasle baino gehiago dituzte, eta Bizkaiko hemezortzi ikastetxetan ematen dituzte eskolak. Hogei irakasle dituzte: horietako bat da Luis Javier Rodriguez. 1983. urtean sortu zen Santurtziko taldea.

Iaz, Bilboko Aste Nagusian, konpartsek hainbat xake partida antolatu zituzten. ARITZ LOIOLA / FOKU

Rodriguezen arabera, xakea lotuta dago matematikarekin eta kontzentrazioarekin. «Eta ikasleen errendimendu akademikoa hobetu egiten da. Xake eskoletan, euskara eta ingelesa erabiltzen ditugu, eta arlo sozioafektiboa ere lantzen dugu». Suarezek dio xakea gustuko duten neska-mutikoek pentsamendua garatzen dutela: «Xakean onak diren ikasleak oso onak dira matematikan eta hizkuntzan». Beste arlo batzuk ere ekarri ditu hizpidera Suarezek: «Errespetuaren kontua ere garrantzitsua da, bestearekiko errespetua». Ikerketen arabera, xakean ez dira indarkeria eta liskarra existitzen.

«Xakean onak diren ikasleak oso onak dira matematikan eta hizkuntzan».

Luis Javier Rodriguez (xake irakaslea)

Leontxo Garcia xake jokalaria eta kazetaria da, eta xake irakasleei eskolak ematen dizkie. «Xakea diziplinarteko tresna gisa erabiltzeak ondo funtzionatzen du matematikan, hizkuntzan eta historian».

Ez du dena konpontzen

Dena dela, ezin da pentsatu xakeak gazte baten gaitz guztiak konponduko dituenik. Jon Altunak xake eskolak ematen ditu Hernaniko eta Bergarako (Gipuzkoa) hainbat ikastetxetan, eta ohartarazi du xakea ez dela antidotocloseGaitz bat saihesteko baliabidea.
bat denerako. «Sarri, arazoak dituzten ikasleak bidaltzen dituzte xakea ikastera. Baina ikasle batzuekin berdin da futbolean aritu edo xakean; ikasle berak dira, eta ez dira kontzentratzen». Ikasleak xakea gustura hartu behar duela uste du Altunak: «Jokoan ondo pasatzen baldin badu, xakeak balio dezake kontzentraziorako, noski». Eta ez hori bakarrik. «Xakean, bizitzan bezala, etengabe erabakiak hartzen zabiltza. Aurrera jotzen duzu, edo atzera. Hori gazteei ondo datorkie, bizitza gero hori baita».

«Sarri, arazoak dituzten ikasleak bidaltzen dituzte xakea ikastera. Baina ikasle batzuekin berdin da futbolean aritu edo xakean».

Jon Altuna (xake irakaslea)

Ikastetxeetako irakasle gehienek bi kezka nagusi dituztela uste du Garciak: «Batetik, ikasleak nola motibatu, neurri handi batean tontotuta daudelako, sare sozialen erabilera txarragatik. Nola motibatu, eskolara gogoz sar daitezen, ikasteko gogoz. Beste kezka da ea zer erakuts daitekeen egun hamar urte barru erabilgarria izango den ziurtasunarekin». Izan ere, inork ezin du ziurtzat jo mundua nola izango den hamar urte barru, dena oso bizkor aldatzen ari baita. «Gauzak asko aldatuta ere, badakigu zerbait garrantzitsua izango dela hamar urte barru: pentsatzen jakitea. Eta xakeak pentsatzen erakusten du, eta erakusten du jokatuz. Horrenbestez, xakeak bi kezka handi horiei erantzuten die». Horregatik guztiagatik, Garcia ziur da xake hezitzailearen etorkizuna inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela.

«Badakigu zerbait garrantzitsua izango dela hamar urte barru: pentsatzen jakitea. Eta xakeak pentsatzen erakusten du».

Leontxo Garcia (xake jokalaria eta kazetaria)

Osasunaren onuragarri

Hezkuntzan ez ezik, osasunean eta beste eremu batzuetan ere xakeak asko lagundu dezake. Mundu osoan daude egitasmoakcloseProiektuak.
horri lotuta. Suarezek gogoratu du autismoa duten gaztetxoekin esperientzia bat jarri zutela martxan, nazioarteko xake federazioarekin elkarlanean. «Emaitzak ikusgarriak izaten ari dira. Xake eskoletan parte hartzen duten haur autistek ondo pasatzen dute; terapia moduan erabilita, emaitzak sekulakoak dira». Rodriguezek aipatu du ADHN arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten gazteekin ere ari direla xakea erabiltzen. «Hobekuntza nabaria izaten dute».

Zahar etxeetara ere joaten dira Santurtziko xake taldekoak. Rodriguezen arabera, 70 urte baino gehiagoko pertsonak «sekulako ilusioarekin» joaten dira xake eskoletara. «Gustua hartzen diote jokoari, eta hobetzen dutela sentitzen dute». Suarezek aipatu du adineko pertsonekin egitasmo batean ari direla lanean: «Buruko arintasuna lantzeko eta narriaduracloseHondatze.
kognitiboari aurrea hartzeko proiektu bat da». Eta badira egitasmo gehiago: batetik, minbizia duten haurrekin. «Haien gurasoek eta haur gaixoek xakea izango dute espazio ludikocloseJolasari dagokiona.
gisa, eta pentsamenduaren ihesa garatzen dute bizi duten errealitatetik. Energia gehiago ematen die horrek», dio Suarezek. Portugalen abiatutako esperientzia batetik abiatuta, Suarezek eta talde batek laster indarkeria matxista jasan duten emakumeekin egingo du lan. «Xakea erabiliko dute erabakiak hartzeko. Haiek ahalduntzen lagunduko du». Suarezek gogoratu du Menorcan urteak daramatzatela xakearen bidez gaixo eskizofrenikoekin lanean.

Jatorrizko artikuluak