Gure gaiak

Katalunia, estatu propioaren alde

Katalunia, estatu propioaren alde

2012ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde 1,5 milioi laguneko manifestazioa egin zutelako Bartzelonan, ANCk antolatuta. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk galdeketarako bide orria zehaztu zuten. 2013ko urtarrilean subiranotasun adierazpena onartu zuen parlamentuak, eta abenduan, kontsultarako data (2014-11-09) eta galderak finkatu zituen. 2013ko Diadan 1,6 milioi laguneko giza katea egin zuten, 2014koan 1,8 milioiko bilkura. Argazkian, 2012ko Diadako martxako une bat.

Albisteak

Nazioa idazten segitzeko luma

2016-01-10

Carles Puigdemont (Amer, 1962). Gozogileen seme da, eta ezin hobeki ezagutzen ditu Kataluniako barrunbeak: 2011tik da Gironako alkate, eta uztailetik, AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidente.

Udaberri berrien bila

2016-01-05

Inbestiduraren auzian, ez aurrera eta ez atzera geratu dira alderdi independentistak; inork ez badu azken unean ustekabeko pausorik ematen, bozak egin beharko dituzte berriz. Zer du bakoitzak jokoan?.