ez gatoz paristik

Ez gatoz Paristik

6 SOKAK ETA PASILLOAK

Sokak eta pasilloak

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

 

  • Iritzia, Txuma Murugarrenek.
  • Elkarrizketatuak, Amaia Agirre, Unai Elorriaga eta Iratxe Retolaza.
  • ZUBI-MUSU BAT, Andoni Tolosa Morau-k, Juan Luis Zabalaren Urrunaren maitez poema musikatuz.
  • HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Arrizabalagak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.
  • Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
  • Entzun dituzu, Txost! taldearen Txori akademikoa; Joserra Senperenaren Ez dut bat buena egiten; Ines Osinagaren Dena aldatzen da; Beleren Oilo ipurdia; Barañaingo Alaitz ikastetxeko ikasleen Protesta bertsoak; Eibarko Juan Antonio Mogel ikastetxeko ikasleak, Haria, mataza, loria kantarekin sokasaltoan; Jabier Muguruzaren Dodoa; Anariren Aintzinako bihotz; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Odolkiak Ordainetan taldearen kantu homonimoa; eta Habiaren Dilun dulun dan.
  • Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
  • Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
  • Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.
fotograma sara

Sara

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?
 

  • Iritzia, Iñigo Martinez Peñak.
  • Elkarrizketatuak, Xabier Alkiza, Lorea Argarate eta Yurre Ugarte.
  • ZUBI-MUSU BAT, Don Inorrezek, Jon Benitoren Lagun Minak liburuko pasarte bat musikatuz.
  • HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Amagoia Gurrutxagak eta Erika Olaizolak lokutatuta.
  • Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
  • Entzun dituzu, Richard Wagnerren Walkirien Kabalkada (bariofono izeneko tresna mekaniko bidez 1932an grabatua), Pettiren Helduentzako sehaska kanta II, Las Tea Partyk egokitutako Zea Maysen Elektrizitatea, Gailuren Mongoloid, Palmenia Pizarroren El Porcentaje eta Nakarren Garaia Harri.
  • Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
  • Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
  • Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.
fotograma KEINUKARIAK

Keinukariak

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

Artistaren estatutuari eta estatusari buruzko gogoetak dira atal honen ardatza, Lanartea elkarteak urriaren 21ean Oiartzunen antolatu zuen mintegian jasotakoak gehienak.

 

Iritzia, Koldo Izagirrek.

Solaskide, Odei Barroso, Xabier Barinaga-Rementeria, Maddi Goikoetxea eta Pantxika Telleria.

ZUBI-MUSU BAT,Eñaut Elorrietak, Miguel Hernandezen Tipularen sehaska kanta musikatuz.

HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.

Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.

Entzun dituzu, Telmo Trenorren Ia guriak egin du, Odeiren Terapia, Joseba TapiarenReal Politik, Asterixen Hamabi Probrak filmaren pasartea, Amoranteren Manuela eta Eireren Amaitu baino lehen.

Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.

Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.

Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.

ez gatoz paristik

Kukuarena

Kukua kantuan entzun orduko eskua sakelera sartzen baduzu, ezagutzen dituzu haren koplak: udaberrian lehen aldiz entzutean poltsikoan dirurik baldin badaukazu, urte osoan sosak izango dituzula dioten horiek. Kukuari bestelako koplak ere jarri izan zaizkio, baina. Besteren habiatik arrautza bat bota, berea errun eta ospa egiten duelako kuku amak. Eta arrautza horretatik irten orduko, kuku-kumeak habiakide dituen txitoak amildu egiten baititu, parasitatzen duen habiaren zaindariek ahalik eta ugarien eman diezaioten jaten.

Kulturismoa. LANARTEA

Kultur ekitaldi handiak, aurrekontu handiak, erakunde publikoen diru-laguntza handiak… Makro-ekitaldien aroa bizi gaitu. Milaka eta milaka bisitariren etorrera nahi duen eredua jasangarria al da gure natur eta kultur ekosistementzako, baina? Turismoa sustatzea helburu duen politika kultur politika ote da?Kulturismoaz ari gara atal honetan, kultura turismoa azkartzeko bitarteko soil gisa ulertzen duen ereduaz.

Zatiketa. LANARTEA

Ez beldurtu. Edo bai. Ez goaz enbor-adarrik moztera, inor zatikatzera. Edo bai. Liburu batek, disko batek bizitzarik ba ote duen zuretzat, horren arabera… Horixe zatikatu dugulako atal honetan, metaforikoki bada ere: liburuak eta diskoak. Tira, artefaktuon barrunbeak zatikatu ditugu, sortzaileentzako puska zehazteko ahaleginean. Gure kultur sistemaren bizi indarraren neurgailutzat nola, idazleen, ilustratzaileen eta musikarien egoeraren ispilutzat ere har daitezkeelako. Edo ez.
ez gatoz paristik

Ez gatoz Paristik

Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere. Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. 

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskal rockaren erro bi

Errobi musika taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte eman zuten lehenbiziko kontzertua, eta hamar urteko ibilbidean bost disko argitaratu zituen. Euskal rockaren aitzindarien ibilbideari errepasoa eman diogu Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariarekin eta Gorka Erostarbe Badok musika atariko arduradunarekin.

Atal honetan Errobi taldearen kanta hauek aditu daitezke: Kanpo, Aitarik ez dut, Gure lekukotasuna, Nora goaz?, Ametsaren bidea, Agur t'erdi eta Gure zortea Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du

Kinka
Kinka

Ozeanoak bero, eta itsas espezieak habitat berrien bila

Ozeanoetako uraren tenperatura igoera eta horren ondorioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak. Itsas ekosistemetan eta espezieetan dituen eragin ugariak zein diren xehatu du Maite Erauskin AZTIko ikertzaileak. Hiztegian, hiriburu berdeez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez hitz egin du Gorka Egiak.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikasleen hautu zaila

Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.

Iragan astean, baita ere, New Yorkeko Unibertsitatean poliziak manifestaldi bati gogor ekin eta atxilotuak izan ziren ehundik gora ikasle eta irakasle.

Tentsioa handia da komunitate unibertsitarioan. Unibertsitateetako agintariek deitu zuen bi kasuetan polizia. Presio handia sentitzen dute, izan ere, dirua ematen duten emaile horiek esan diete ez dutela diru gehiago jasoko protestak eteten ez badira. Eta unibertsitateek diru-iturri nagusietako bat dira emaileak. Emaileen ustez antisemitismoa zabaltzen dute protesta-egileek.

Bestalde, gauza jakina da iritzi askatasuna sakratua dela mundu akademikoaren arima, eta horren aldarria egiten dute irakasle eta estudianteek.

Poliziak atxilotua izatea ez da broma ikasle askoretzat. Afro-amerikarrak beldur izaten dira. Orobat, ez bazara Estatu Batuetako hiritarra kanporatua izateko arriskua duzu. Eta behin kanporatuta, Estatu Batuetara itzultzea ez da erraza. Akabo zure ikasketak.

Kanpaldian edo manifestaldietan dabiltzan gazte hauetako batzuk 60.000 dolarreko matrikula ordaintzen dute. Familiak urte askotan egoten dira aurrezten seme-alabak munduko unibertsitateen zerrendan punta puntan dauden zentroetara bidaltzeko.

Ez, protesta egitea ez da bromakoa. Asko jartzen dute arriskuan ikasle hauek. Beren bizitzako ametsa, ala mundu hobe bat.

Horra hautua.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

M1: Langileak zutik

Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mobilizazio nagusiez, aldarrikapenez eta batasunaz zein batasun ezaz aritu gara Ekhi Erremundegi eta Imanol Magro BERRIAko kazetariekin.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

UPN: Alderdia azalberritzeko tenorea

UPNren XIII. kongresua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cristina Ibarrola alderdiko presidente izendatuko dute igandean, zerrenda bakarra aurkeztu baitute. UPNren egoeraz eta kongresuaren gakoez aritu gara Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Dunbala logoa
Dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.