Ez gatoz Paristik

Ez gatoz Paristik

Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere.  Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.

 
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Bihotzondokoak

2025eko maiatzaren 22a

Bihotz bat taupaka.

Amateur hitza kulunkatzen.

Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan.

Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz.

Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz.

Gure kultur sistemaren balizko arritmiez.

Ustezko basamortuez

Uste basatiez.

Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Espazioa

2025eko apirilaren 3a

Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak...

Eskolan erakutsi ziguten.

Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai.

Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk.

Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula oihartzun egiten.

Eta gure kultura planeta beregain, satelite, asteroide edo Saturnoren eraztunetako harri puska ote den... Teoria ezberdinak daude.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Apo, epe, epai

2025eko otsailaren 20a

Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra.

Enborra eraitsi arte zartaka.

Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai.

Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko.

Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat.

Sortzailea apo sentiarazteraino.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ispilua

2024ko azaroaren 14a

Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen.

Eboluzio behar handirik gabe.

Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen.

Arrakala askorik gabe.

Gizarteari isla egiten.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Deskonexioa

2024ko urriaren 17a

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?

Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu?

Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa?

Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sokak eta pasilloak

2023ko abenduaren 28a

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sara

2023ko abenduaren 11

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Keinukariak

2023ko azaroaren 21a

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Bereterretxeren hilarria

Hilarri diskoidal zahar bat dago bide bazterrean, Zuberoan, Atharratzetik gora Andozeko ibarrean, Ligitik nahiz Etxarretik gora, Ezpeldoi deitzen den etxearen parean.

Hilarria hortxe egon da antzinatik. Apurtu egin zen, eta berriro ipini zuten. Lehen, giza figura bat ikusten omen zen harriaren biribilean, antzina hortxe hildako norbaitena beharbada. Borratu da marrazkia aire zabalean egotez, aterperik gabe, haizetan eta euripean.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Gain-azpi egin du ezkerrak

Brasilgo hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lula da Silva Langileen Alderdiko hautagaiak irabazi ditu, ezustean, botoen %52 eskuratuta. Lehenbiziko itzulian Flavio Bolsonaro ultraeskuindarrak bi puntuko aldea atera zion, baina Lulak emaitza irauli du igandeko bozetan. Itsasne Allende Sopelana EHUko Nazioarteko Harremanetako irakasleak hauteskundeen emaitzen analisia egin du.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Halloween haizeak

Halloween haizeak nabari dira New Yorken. Zabaldu dituzte mozorroen pop-up dendak, aldi baterakoak alegia; hiritarrak hasi dira fatxadak eta atarietako eskailerak atontzen, eta giroan ere igartzen da.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Netanyahurenak egingo al du?

Israelgo hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inkesten arabera lehia estua izanen da, eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak zaila izanen du gehiengo osoa lortzeko, baita oposizioko alderdiek ere. Beraz, badirudi gobernua osatzea zaila izanen dutela denek, alderdi arabiarrak kontuan hartzen ez badituzte. Nolanahi ere, ez dirudi hauteskundeen emaitzak palestinarren egoera hobetuko duenik. Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariak azaldu dizkigu hauteskundeen inguruko gakoak.

Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Hamar urte justiziaren arrastorik gabe

Elhadji Ndiayeren heriotza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamar urte bortizki atxilotu zuen Espainiako Poliziak semaforo batean geldituta zegoela, konorterik gabe eraman zuten polizia etxera eta handik hilik atera zen. Auzia artxibatu zuen epaileak eta, beraz, inoiz ez da argitu haren heriotza. Duela hamar urte gertatutakoaz eta horrek izan dituen ondorioez mintzatu zaigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Monsieur le Crepe izan dugu MurMur-en

Iraileko lau igandez pieza bana argitaratuta mihia zorrotz bezain zintzo astindu du elkarrizketan, bere kantuetan egin ohi duen modura. Flamenkoaren eta raparen arteko loturez, klase ikuspegiaz eta prekarietateaz, zintzotasun artistikoaz eta beste aritu da.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA